Derioko Agenda 21k agerkari bat du, hilez hile argitaratzen dena (Deriokomunikazioak egiten du,
Beitu egiten duten berberek).
Ba, azken alean, 2008ko irailekoan, honako hau dator hitzez hitz:
"Herritarrei egindako inkesra batek azalarazi zuen, besteak beste, interesgarria izango litzatekeela Herriko plazaren azpialdean aparkaleku bat egiteko aukera".
Esaldi hau manipulazio hutsa da. Inkesta horrek ez du argi eta garbi azalarazi aparkalekuaren beharra, inondik inora.
Aurreko batean ere esan genuen, Derioko Ezker Abertzaleak ez duela begi onez ikusten gaur eta hemen aparkalekua egitea. Gure ustez, herrian dauden aparkatzeko arazoak hobeto ikertu behar dira (inkesta horren helburu bakarra zen aparkalekuaren bideragarritasuna aztertzea, ez aparkatzeko arazoak aztertzea) eta horren arabera konponbideak eskaini. Ez aparkaleku bat egin ea horrek aparkatzeko arazoak amaitzen dituen.