Artxiboak: Urria 2008

Azaroaren 1ean konzentrazioa

2008-10-31
Bihar, azaroaren 1ean, konzentrazioa izango da Derion, Kurtzean, eguerdiko ordu batean, euskal preso politikoen eskubideen alde.

Mañana, 1 de noviembre, habrá concentración en Derio, en el cruce, a la 1 del mediodía, a favor de los presos políticos vascos.

40 urte bete dira apaiz talde batek itxialdia egin zuela Derion; “Ekimena mugarria izan zen Elizarentzat”

2008-10-30

Aikor aldizkaritik hartua. 

 

1968. urteko azaroan 60 apaizek itxialdia egin zuten Derioko Seminarioan. Itxialdiak hilabete bat iraun zuen, eta helburu bi eduki zituen: alde batetik, frankismoaren errepresioa salatzea; eta bestetik, herriarekin bat egiten zuen Eliza aldarrikatzea. Martin Orbe protagonistenetarikoa izan zen.

Une latzak bizi izan ziren garai hartan...
Frankismoaren azken urteak ziren, eta errepresioa areagotu ahala, herriaren erantzuna ere areagotzen joan zen kultura, gizarte eta politika mailan. Bizkaiko gotzaina, Gurpide, Francoren aldekoa zen, eta horrek egoera gordindu zuen nolabait. Baina Bizkaian bazegoen garai hartan nahiko klero ugari eta gaztea, Elizari buruz beste ikuspegi bat zuena: Elizak ez zien soilik eskakizun espiritualei erantzun behar, bere mezua herriarengan gauzatu behar zuen. Ikuspegiak talka egiten zuen Elizarekin eta egoera politikoarekin.

Apaiz talde gazte batek Elizari egindako deia nabarmena izan zen itxialdia.
Politika zein elizari zegokienez, Euskal Herria Espainiako zatia izango balitz bezala zen. Eta guk herri honek baduela bere nortasuna aldarrikatzen genuen; erronka batzuk zituela eta Elizak horiei erantzun behar ziela era egokian. Eliza herriaren zapaltzaileekin bat egiteak areagotu egin zuen egonezina.

Ekimenaren emaitzatariko bat dokumentu garrantzitsu bat izan zen, zer azaldu zenuten bertan?
Euskal Herriari buruz genuen ikuspuntua. Dokumentua Pablo VI. Aita Santuari zegoen zuzenduta, eta bertan lau puntu nagusi azaldu genituen: Euskal Herriaren giza eta gizarte egoera; Elizaren jokabidea egoera horretan; zergatik zegoen Eliza herriaren aurka; eta nahi genuen Eliza mota: pobrea, askea, dinamikoa eta indigena, hau da, herriaren aldekoa.

Vatikanora zeuk eraman zenuen dokumentua, misioa bete zenuen?
Zaila zen Vatikanora sartzea ez baikenuen kontaktu handirik. Hango unibertsitatean irakasle zegoen Azpeitiko jesuita bat ezagutzen genuen, eta horrek moja bat ezagutzen zuen, Vatikanoko bulegoetariko bateraino ailegatzeko aukera zuena. Mojaren bitartez ahalegindu ginen. Erantzunik ez genuen jaso, baina Vatikanon denaz enteratzen dira, eta Aita Santuak ez bazuen jaso, berarengandik oso hurbil zegoen baten batek jaso behar izan zuen. Gainera, dokumentua prentsan argitaratu zen; beraz, enteratu, enteratu behar izan ziren.

Zein izan zen bertoko Elizaren erantzuna?
“Suspensión a divinis” ezarriko ziguten mehatxua bota zuten. Bota eta ezarri. Eskomikuaren ondoren egon daitekeen zigorrik handiena da, apaizari bere eginkizunak betetzeko eskubidea kentzen baitzaio: meza eman, aitortza...

Mehatxua egonda ere, aurrera jarraitu zenuten itxialdiarekin. Nola igaro zen hilabetea?
Talde nagusiak Seminarion ematen zuen egun osoa, baina batzuek kanpoan egiten genuen lan, eta iluntzean elkartzen ginen gainontzekoekin. Laguntasun eta atxikimendu handia jaso genuen herritarren aldetik, janaria eta guzti ekartzen ziguten. Komunikabideetatik ere luzatu ziguten gonbidapena gure errebindikazioen berri emateko.

Eta nola ailegatu zen ekimenari amaiera emateko unea?
Seminarioan geundela hil zen Gurpide, eta bere ordez Jose María Cirarda izendatu zuten gotzain. Errebindikazioen artean, Elizaren arlo soziopolitikoaz arduratzen zen figura sortzeko eskatu genuen, eta onartu zuten. Figura horren inguruan talde laguntzaile bat osatu zen, eta han itxialdian izandako apaiz bik hartu zuten parte. Zoritxarrez figura hori ez zuen luzaroan iraun, eskumenak murrizten joan baitzitzaizkion desagertu arte. Dena dela, gauzak aldatzen joan ziren pixkanaka-pixkanaka. Bizitzak aurrera jarraitzen du; eta guk, berarekin batera.

Itxialdiak inflexio-puntua ezarri zuela diote, ados?
Oso garai ezberdinak dira hartakoak eta gaur egungoak. Garai hartan Elizari herriarekin egoteko eskatzen zioen jendeak, euren arazoetan konprometitzeko. Eta gehienek begi onez hartu zuten ekimena. Elizarentzat ere mugarria izan zen, egoerak eskatzen zuen erantzuna eman baikenuen. Eta, hainbat motiborengatik, itxialdian parte hartu ez bazuten ere, apaiz asko eta asko bat zetozen guk egindako eta pentsatutakoarekin. Era berean, ekimenak eragina izan zuen beste elizbarruti batzuetan: Araban eta Gipuzkoan, esate baterako.

Zergatik Deriora?

Derioko itxialdia ez zen egite bakana izan. Aurretik 333 apaizek idatzi zuten dokumentu bat, eta Euskal Herriak bizi zuen egoera azaldu zuten bertan. Dokumentua Bizkaiko gotzainari eta Espainia guztikoei agindu zitzaien. Zigorrak, multak, bahiketak, kartzelaratzeak... ohikoak ziren Euskal Herrian, eta Elizaren onespenarekin gertatzen ziren, gainera. Bizkaiko apaizek frankismo eta elizako hierarkia errefusatu egin zituzten, eta Euskal Herriak pairatzen zuen opresioa salatu zuten. Itxialdian 60 lagunek hartu zuten parte; besteak beste, Jesus Naberan, Jabi Agirre, Perico Salaberria, Xabier Amuriza, Julen Calzada, Alberto Jarrikagogeaskoa eta Nikola Telleria izan ziren horien artean. Amurizak itxialdian idatzitako bertsoak ederki islatzen du egoera:

“Inork nahi badau gu Deriora
zertan gatozen aditu
agonian ta preso dagoen
herriak bialdu gaitu.
Pazientzia agortu jaku
ta ezin gehiago sufritu
guk ez genduan horren nabarmen
inora zertan mugitu
elizak gure deiak lehenago
entzuna izan balitu”

Baina borroka ez zen Derion amaitu. Bost apaizek gose greba egin zuten gotzaindegian, eta espetxe zigorra ezarri zieten horregatik. Era berean, gotzaindegia bi aldiz okupatu zuten udan. Derioko itxialdia egin zuten apaizak bat zetozan Vatikanoko II. kontzilioko lerro nagusienetariko askorekin, eta herriaren alde lan egiten jarraitu zuten. Predikatzen zutena betetzeak kartzelara eraman zituen batzuk.

Ezker Abertzaleak indarrak metatzera dei egiten du, aldaketa politikoa saihestezina izan dadin

2008-10-28


Gaur Espainiako Konstituziotik eratorritako Moncloako Estatutua onartu zenetik 29 urte bete dira eta gaur, inoiz baino ozenago esan dezakegu, Estatutua agortuta, hilda dagoela. Herri honen gehiengoak aspaldi jo zituen Gernikako Estatutuaren hil kanpaiak. Zergatik? Gaur, inoiz baino garbiago dagoelako, Estatutu horren helburua ez zela Euskal Herriaren eskubideei bide eman eta Euskal Herria eraikitzea, Euskal Herria zatitu eta berau poliki-poliki Espainiaren baitan asimilatzea baizik.

-    Estatutu horrek galarazi egiten du euskal herritarrek beren etorkizunaren inguruan erabaki ahal izatea. Estatutu horrek ez du ahalbideratu gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan loteslea ez zen galdeketa soil bat burutzea ere!

-    Euskara bigarren mailako hizkuntza izatera kondenatu dute. Euskaraz bizi eta erabiltzeko eskubidea ez da bermatzen.

-    Ez dugu hezkuntza sistema propiorik eta Madril eta Parisek erabakitzen dute curriculuma.

-    Marko hau eredu sozio-ekonomiko neoliberalean oinarritzen da, hau da, gutxi batzuen etekin ekonomiko nahi ase ezina herriaren, herritarren eta langileen behar eta eskubideen gainetik jartzen da, AHTren proiektuak eta krisi ekonomikoari aurre egiteko hartu diren neurriek erakusten diguten bezala.

-    Estatutuak, gatazka politikoa iraunarazteaz gainera, frankismoa eta salbuespen egoera itzultzea ahalbidetu du: legez kanporatzeak, tortura kasu lazgarriak, atxiloketak eta abar luze bat.

Hitz gutxitan: Estatutu hori Espainia egiteko eta Euskal Herria desegiteko baliatu da.

Garai hartan, ezker abertzaleak argi eta garbi planteatu zuen herri honek erregimen frankistarekin guztiz apurtu eta burujabetzaren bideari ekin behar ziola eta horretarako elkarlanerako eskaintza egin zuen. Txibertan has zitekeen bide hura, baina PNVk, bere interes ekonomikoak lehenetsiz, nahiago izan zuen Euskal Herria desagerraraztea helburu zuen Espainiako Autonomien Estatuaren eraikuntzan buru belarri murgildu.

79ko akordio horrek PNVren interesei erantzun zien; ez herri honen interesei. Eta PNVren interes horiek hipoteka ikaragarria izan dira herri honentzat. Izan ere, akordio horrek Euskal Herrian zatiketa berria inposatu (bi urte beranduago Foru Hobekuntzaren inposaketarekin indartuko zena) eta zapalkuntza eta gatazka politikoa 30 urte gehiagoz luzatzea eragin du.

Aldiz, herri honen borrokak asimilaziorako bitartekoa zena agorraraztea lortu du. Egun, Espainiako Konstituzioaren eta haren seme-alaba diren Gernikako Estatutuaren eta Nafarroako Foruaren Hobekuntzaren agorpena ukaezineko errealitatea da Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko euskal herritarren gehiengoaren begietara. Halaber, gero eta ozenagoa da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren onarpen politikoaren aldeko aldarria. Dagoeneko, inork ez du sinesten marko horren eskutik Euskal Herriak etorkizunik izan dezakeenik.

Horiek hala, Euskal Herriari inposatutako marko juridiko politikoak agorturik, aldaketa politikorako aukera, zatiketa, ukazioa eta menpekotasunaren markotik lurraldetasun eta autodeterminazio eskubideetan oinarritutako marko demokratikora pasatzeko aukera, zabal-zabalik da Euskal Herrian.

Aldiz, aldaketak, orain 30 urte bezala, etsai handiak ditu. Izan ere, batzuek, egungo esparrua kosta ahala kosta iraunarazte aldera, duela 29 urteko maniobra politiko bera errepikatzeko tentaldia dute: zerbait aldatzen denaren itxura egin ezer ez aldatzeko. Hala, PSOE eta UPN Foru Hobekuntzaren markoa blindatzeko mugimenduak egiten ari dira, jakin badakitelako ez dagoela benetako aldaketarik Nafarroa gabe; eta PNV eta NaBai, aldaketa nahia egungo esparruaren baitan urtzen saiatzen ari dira, lehenaren kasuan, “Espainian eroso bizitzearen” aldeko apustu hutsa dena erabakitzeko eskubidearen eta gatazkaren konponbidearen erretolikaz mozorrotuz eta NaBairenean, gobernu aldaketa hutsa aldaketa politiko gisa salduz.

Horiek dira, 30 urte geroago, batzuen eta besteen eskaintzak: zaharrak berri.

Aitzitik, herri honek ez du horrelakorik merezi. Herri honek behingoz egoera hau gainditu behar du, eta, zentzu horretan, PNVren nahiz Nafarroako eskuin espainolistaren interesek ezin dute berriro ere herri honen etorkizuna hipotekatu.

Gure herrian ez dago demokraziarik: Euskal Herrian demokrazia zero! Euskal Herriak zatituta eta ukatuta jarraitzen du, gure oraina eta etorkizuna erabakitzeko eskubidea bahituta dugu eta gainera, salbuespen egoera larria bizi dugu: milaka eta milaka euskal herritar eskubide zibil eta politikorik gabe uzten dituen Alderdien Legeak indarrean jarraitzen du. Egoera hori urgentziaz gainditu beharra dago, demokrazia ekarri behar dugu gure herrira: Demokrazia Euskal Herriarentzat!

Eta horretarako, ezinbestekoa da Espainia eta Frantziako konstituzioen harresia botatzea, gaur egungo esparru konstituzional-autonomikoa gainditzea eta marko demokratiko bat erdiestea, Euskal Herria nazio eta subjektu erabakitzaile gisa aitortu eta artikulatuko duena eta proiektu politiko guztiei ateak zabalduko dizkiena, baita abertzaleok nahi dugun independentziarenari ere. Hori baita, ezker abertzalearen irudiko, Euskal Herriaren etorkizuna berma dezakeen aukera politiko bakarra.

Beraz, zein da Euskal Herriaren erronka? Autodeterminazio eta lurraldetasun eskubideetan oinarrituko den aldaketa politikoa gauzatzea. Demokrazia zero egoera batetik demokraziazko egoera batera igarotzea. Hori da jendartearen gehiengoak nahi duena, baita gaur Gernika eta Gasteiz artean mobilizatzen ari diren herritar gehienek ere.

Ezker abertzalea oso kontzientea da herri honek duen erronkaz, egin beharreko bideaz eta bide horretan arduraz jokatzeko beharraz. Ez da akats historikoak errepikatzeko garaia; ezin da duela 30 urteko akats bera errepikatu. Horregatik, ezker abertzalearen ustez, independentista eta aurrerakoi guztion erronka eta ardura politikoa da aldaketa politikorako dauden baldintzak baliatu eta aldaketaren aldeko gehiengo sozial hori artikulatzea, gure herriari iruzur berririk egin dakion saihestu eta aldaketa saihestezin bilakatze aldera.

Zentzu horretan, ezker abertzaleak dei egiten dio herri honetako sektore independentista eta aurrerakoiei autodeterminazioaren alde indarrak biltzera, konstituzioaren langa gainditu eta gure herriak behar duen aldaketa politikoa gauzatzeko.

Hori da ezker abertzaleak gaur egiten duen eskaintza. Hori da gure iparrorratza eta hori lortu arte lanean eta borrokan jarraituko dugu.

Alternativas al parking de la plaza

2008-10-28
Hemos dicho más de una vez que nos oponemos al parking de la plaza. Pero hasta ahora no hemos ofrecido alternativas. Después de analizar el tema, proponemos tres alternativas:

- El edificio Arteaga. En este edificio hay bastantes aparcamientos sin vender. Nosotras le pedimos al ayuntamiento que los liberalice. De ese modo, muchos que vienen a trabajar a Derio tendrían sitio para aparcar, ya que todas las mañanas los aparcamientos de los alrededores están a rebosar.


Arteaga eraikina map
- El parking del supermercado BM. Es un parking que no se llena, por ello nosotros le proponemos al ayuntamiento que analice si se puede comprar o alquilar el parking. Y, una vez hecho, publificar los aparcamientos y ponerlos a disposición de todas.

BMko parkina map
- Como última alternativa proponemos hacer un parking. Pero no en la plaza, si no en el parque Uribe. ¿Por qué? Por dos razones fundamentales: por un lado, ese parking dará servicio a más vecinos de Derio, y, por otro lado, es más fácil y barato hacerlo ahí: no hay que hacer agujero (está en cota 0) y a diferencia de en la plaza, no hay roca. Pero que quede claro: hacer el parking en el parque será beneficioso, pero hay que variar las condiciones en las que el ayuntamiento quiere realizar el parking. Los precios deben ser ostensiblamente más baratos y se debe gestionar públicamente, no dejarlo en manos de una empresa privada. Y que no se piense que este parking va a ser la panacea, no será más que un parche para solucionar los problemas de aparcamiento del pueblo, las razones son estructurales y tienen que ver mucho con el crecimiento incontrolado del pueblo que está realizando el ayuntamiento.
Uribe parkea map

Aupa Athletic!!!! (edo ez?)

2008-10-27
Kezkatuta gaude azken aldi honetan gure betiko Athletic-ek hartu duen norabidearekin. Norabide politiko, sozial zein deportiboarekin, jakina.

Begiratu bestela:

- Makuaren negozioak
- Rajoy eta Athletic
- Jokalariak kanporatuta ideologiagatik?

Eta batzuk hasi dira estatutuak aldatzeko kanpaina.

Seminario atzeko golf zelaia

2008-10-23
Hauxe izango da Seminario atzeko golf zelaia:


Seminario atzeko golf zelaia map

Urbanismo basatia Derion, beste behin ere.

El PSOE nos quiere consultar

2008-10-22
Derioko PSOEk herri kontsulta antolatu nahi du Ganbe Goikoa dela eta. Eta Mantulizen ez, aireportuaren inguruan ez, golf zelaien inguruan ez, Ganbe Bekoan ez, ...

El PSOE de Derio quiere organizar una consulta popular sobre Ganbe Goikoa. Y sobre Mantuliz, el airepuerto, los campos de golf, Ganbe Bekoa, ¿qué? sobre esos temas no hay que organizar consultas, ¿o qué?




Plazako parkinari alternatibak

2008-10-21
Plazako parkinaren aurka gaudela esan dugu behin baino gehiagotan. Baina orain arte alternatibarik ez dugu eskaini. Aparkalekuen auzia aztertu ondoren, honako alternatiba hauek plazaratu ditugu:

- Arteaga eraikina. Eraikin horretan hainbat aparkaleku plaza daude saldu barik. Guk eskatzen diogu udalari plaza horiek liberalizatzeko. Hortaz, gurera beharrera datozen askok hor edukiko lukete aparkatzeko lekua. Izan ere, goizean goizetik hor inguruko aparkaleku guztiak beterik daude.


Arteaga eraikina map

- BM supermerkatuak duen parkina. Parkin hori ez da bete oraindik inoiz. Guk udalari proposatzen diogu aztertzeko ea parkin hori erosi edo alokatu ahal den, eta zein da prezioa. Eta, horren arabera, hango aparkalekuak publifikatu eta herriaren eskura jarri.


BMko parkina map

- Azken alternatibatzat guk proposatzen dugu parkina egitea. Baina ez herriko plazan, Uribe parkean baizik. Zergatik? Bi arrazoi nagusiengatik: batetik, herriko biztanle gehiagori emango lioke zerbitzu parkina hor egoteak eta, bestetik, parkean egitea errazagoa delako: ez dago zulorik egin beharrik (kota zeron baitago) eta plazan ez bezala, han ez dago harririk. Dena den, hor parkina egitea ados, baina ez gaur egun udalak nahi dituen baldintzetan. Prezioak merkeago eta zerbitzu publikoak kudeatua, ez enpresa pribatu baten eskuetan utzita.
Uribe parkea map

Ezker abertzalearen webgunea martxan

2008-10-20


Ezker abertzaleak atari berri bat zabaldu du interneten: www.ezkerabertzalea.info. Gune hau ezkertiar eta independentista guztiei tresna berri bat eskaintzeko bokazioz jaio da, independentzia eta sozialismoaren bidean erreferentziazko ataria izan nahi duena, eta askapen borrokaren ispilu.

PSOE gogor ari da ezker abertzalearen eta Euskal Herriaren aurka, eta gure herrian salbuespen egoera basatia ezarri du. Kosta ahala kosta isilarazi nahi du gure mezua eta gure jarduera publikoa galarazi, ezker abertzaleak Euskal Herriari egiten dion eskaintza eta herri honentzako duen proiektu politikoarekin behin betikoz amaitu ahal izateko. Baina, horrez gain, badugu zorigaiztoko beste plus bat ere, hau da, ohiko komunikabideetan jasaten dugun boikot mediatikoa, zentsura, manipulazioa eta intoxikazioa.

Guk askotan esan dugu, erasoak eraso eta, oztopo guztien gainetik, gure lan politikoarekin aurrera egingo dugula eta atari digital hau da horren lekuko. Interneten leiho bat ireki dugu, gure ekimen politikoari pertsiana bota nahi dioten garai hauetan, gure ahotsa, mezua eta eskaintzak Euskal Herriari zabaltzeko, munduari zabaltzeko. Ahots propioz jardungo dugu, gu izanik gure mezuaren sortzaile eta kudeatzaile, besteek guri buruz zer esan edo kontatuko duten itxaron gabe.

Zentzu horretan, gune honek aktualitateari erantzun nahi dio, batez ere. Eta egunerokotasuna bi norabidetan jorratuko dugu: alda betetik, ezker abertzalearen jarduera publikoaren isla izango da gune hau eta, hemen topatuko ditu nabigatzaileak gure agerraldi, hausnarketa politiko eta ekimen guztiak. Eta hori formatu ezberdinetan egongo da ikusgai, argazki, bideo, testu edota ahotsaren bitartez. Eta, beste alde batetik, analisiek toki berezitua izango dute. Egunero gai zehatz baten inguruko irakurketa politikoa jasoko du: Astelehenero egoera politikoaren inguruko analisiak jasoko ditugu, asteartetan arlo sozioekonomikoaren ingurukoak, asteazkenetan lurralde antolaketari lotutakoak, ostegunetan euskara edota hizkuntza normalizazioa izango dugu hizpide, ostiraletan hezkuntzaren arloan sakonduko dugu, eta larunbatetan parekidetasuna eta feminismoaren ingurukoak.

Horretaz gain, arreta berezia jarriko diogu ere ezker abertzaleak herriz herri egiten duen lan eta jarduerari, izan ere, komunikabide handietan apenas tokirik ez duen lan eta esfortzu handi horren ispilu izateko helburua du gune honek.

Halaber, nazioarteak ere izango du bere tokia eta atal honetan bi motatako informazioa jasoko da: batetik, ezker abertzaleak nazioartean egiten duen lanaren berri emango da, eta, bestetik, ezker abertzaleak munduan dauden gatazken inguruan egiten duen irakurketa politikoa plazaratuko da.

Gune dinamikoa izango da batez ere, egunerokotasunari oso lotuta, baina, horretaz gain, hainbat dokumentu ere izango ditu irakurgai gune honen erabiltzaileak, besteak beste, ezker abertzaleak Euskal Herriarentzat duen proiektu politikoa jasotzen duen dokumentua edota Marko Demokratikorako Proposamena.

Hau guztia abiapuntu bat baino ez da, eta, noski, ekarpenetarako irekia. Internetek zerbait ona badu, hain zuzen horixe da: ez da liburu bat hasiera eta bukaera duena, amaierarik gabeko itsaso honek halako egitasmoak gorpuzteko eta hobetzeko hamaika aukera eskaintzen ditu.

Horregatik, zure zerbitzura jarri dugun tresna da, on dagizula!

Etxekoak ez, eta kanpokoak bai

2008-10-20

Etxekook ez dugu manifestatzeko eskubiderik herri honetan eta, aldiz, kanpoko edonor etor daiteke hona manifestatzera.

Horren inguruko artikulua www.izaronews.com-en.

El último que apague la luz
Jose Antonio Etxague

La policía (presuntamente) vasca dirigida por el tripartito y en especial por el PNV ha ejecutado las órdenes de la (p) Justicia española y ha impedido con los buenos modales y suavidad que tiene por norma que los amigos y familiares de dos jóvenes vascos secuestrados, torturados, asesinados y enterrados en cal viva, por los servicios parapoliciales del (p) democrático Estado español pudiesen manifestarse en el 25 aniversario de tal hazaña. Sin comentarios.

Esta policía (p) vasca será la que, atendiendo a las órdenes de la (p) Justicia española, deberá garantizar que un partido político de acreditada raigambre democrática como Falange Española se manifieste en tierras vascas. Sin comentarios.

Este mismo partido, (p) nacionalista vasco y (p) democrático, acaba de llegar a acuerdos con el PSOE, que si no recordamos mal recien acaba de hacer prohibir que la ciudadanía vasca ejerza su derecho a manifestar su decisión en una consulta. Y se muestra ufano de haber sacado al citado PSOE de un serio atolladero en sus Presupuestos, mostrándonos como justificación que, al parecer, les van a dar algo de dinero para compensar parcialmente la falta de transferencias previstas en el propio Estatuto. Sin comentarios.

En fin, señores, continuando lo que dice Juan de Etxano, el último en salir que apague la luz.

Kontrolak herrian

2008-10-18
Aste honetako ostegun eta ostiralean Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak kontrolak jarri dituzte Derion, Derio eta Sondika lotzen duen errepidean.

Ezker Abertzaleak hauxe baino ez dio: ez ditugu nahi gure herrian ikusi polizia arrotz torturatzaile hauek. Alde hemendik behingoz!!!

Urriaren 25ean, independentzia eguna Hernanin

2008-10-15


Datorren urriaren 25ean gazte independentistok zita bat dugu Hernanin, Independentzia egunean.


Info gehiago: http://www.independentziaeguna.net/


2008ko Nazio Eztabaida martxan

2008-10-13
EhZ08 Nazio Eztabaida martxan da. Eztabaida prozesu honen bidez, Euskal Herriaren egoeraren azterketa egin eta datozen hilabeteetan nazio gisa bultzatu beharreko egitasmoak eta praktikak guztion artean adostea dugu xede.


Analisis de la situación de Euskal Herria - 138K


Euskal Herriko egoerare n Azterketa - 132K


Plan Nacional ehŽ08- ehŽ09 - 139K


ehŽ08- ehŽ09 Nazio Plana - 121K


Irailaren 25ean 2008ko Nazio Eztabaidaren Aurkezpena egin zenetik, eztabaida prozesua irekia dago. Azaroaren 8an emango zaio amaiera Iruñean egingo den Osoko Bilkurarekin. Bertan, parte hartzea nominala izan arren, urrian zehar Ekarpen Foroak antolatu dira herritarrei eztabaidarako eta ekarpenak egiteko espazio bat eskaini nahian.

URRIAK 15 Gasteiz. 19:30etan Iparralde Gizarte Etxea
URRIAK 21 Donibane Garazi
URRIAK 22 Iruñea. 19:00etan Auzotegi Elkartea
URRIAK 22 Bilbo. 19:30etan La Bolsa Kultur Gunean
URRIAK 24 Donostia. Ernest Lluch. Amarako Kultur Etxea
URRIAK 24 Baiona

Eztabaidarako 2 dokumentu osatu dira. Hemen dituzu eskuragarri euskaraz eta gazteleraz biak. Irakurri, zabaldu, eta ekarpenak idazkaritza@eztabaidagunea.org e.postara bidali ditzakezue.

Informazio gehiago: www.naziogunea.net

Animatu eta parte hartu!

El PSOE y el golf

2008-10-08
En el pasado pleno se votaba la concesión del campo de golf que se va a hacer entre el Seminario y el Parque tecnológico. El campo de golf público y "abierto a todos los vecinos" que nos ha querido vender el ayuntamiento (en el que, por cierto, los trabajadores del Parque Tecnológico van a tener que pagar menos que las vecinas de Derio, a pesar de que la gestión la pagamos con nuestros impuestos).

EA y la izquierda Abertzale votaron en contra del proyecto por considerarlo un campo de golf elitista y que no responde a las necesidades deportivas del pueblo. Pues bien, el PSOE que nien pide consultas populares para otros proyectos, va y vota a favor del campo de golf aliándose con su supuestamente tan denostado PNV.

Que lo sepa la ciudadanía: el grupo mayoritario de la oposición está a favor del campo de golf.

Ostalaritza eta Merkataritza astea Derion

2008-10-07
Derioko Merkatari eta Ostalarien elkarteak, Danerik paraje, Merkataritza eta Ostalaritza astea antolatu du asteburu honetan Derion. Aurton urtero egiten duten galaz aparte, gazteei begirako egitaraua osatu dute. Horrez gain, datozen egunetan aurkeztuko dute euren webgune berria.

Denda txikiak eta tabernak bultzatu behar dira, are gehiago oraingo honetan (Bizkaitarrek egindako erosketen %70a denda handietan egiten den honetan). Gainera, zoriondu nahi ditugu merkatariak: gazteei begira antolatutako jarduera guztiak euskaraz izango dira (ea gure udalak nota hartzen duen).

Agenda 21: ¿del pueblo o del partido?

2008-10-07
La Agenda 21 de Derio saca todos los meses una publicación (que realiza Deriokomunikazio, los mismos que hacen Beitu). Pues, en el último número, de septiembre de 2008, viene esto literalmente:

"La realización de una encuesta entre los vecinos nos desveló, entre otras cosas, la aceptación que tendría la posibilidad de construir un aparcamiento subterráneo bajo la Herriko Plaza".

Esta frase es una manipulación manifiesta. En la citada encuesta no aparece de ninguna manera la aceptación del parking de la plaza. En una ocasión anterior, la Izquierda Abertzale de Derio dijo que no veía con buenos ojos hacer el parking. Creemos que hay que analizar en profundidad los problemas de aparcamiento de Derio (la encuesta tuvo como único objetivo analizar la viabilidad del parking, no los problemas de aparcamiento) y en función de ello proponer alternativas. No hacer un parking a ver si se solucionan los problemas.

Por cierto, este artículo en su versión en euskara ha creado cierta polémica, que podéis seguir aquí.

753 preso politiko

2008-10-06
Urriaren 6an, behintzat.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren zerrendak, urriaren 6koak. Espetxe bakoitzean diren presoak eta helbideak.

Estatu espainiarrean.pdf

Estatu frantziarrean eta beste.pdf

>> espetxeetako helbideak.rtf

Agenda 21: herrriarena ala EAJrena?

2008-10-06
Derioko Agenda 21k agerkari bat du, hilez hile argitaratzen dena (Deriokomunikazioak egiten du, Beitu egiten duten berberek).

Ba, azken alean, 2008ko irailekoan, honako hau dator hitzez hitz:

"Herritarrei egindako inkesra batek azalarazi zuen, besteak beste, interesgarria izango litzatekeela Herriko plazaren azpialdean aparkaleku bat egiteko aukera".

Esaldi hau manipulazio hutsa da. Inkesta horrek ez du argi eta garbi azalarazi aparkalekuaren beharra, inondik inora. Aurreko batean ere esan genuen, Derioko Ezker Abertzaleak ez duela begi onez ikusten gaur eta hemen aparkalekua egitea. Gure ustez, herrian dauden aparkatzeko arazoak hobeto ikertu behar dira (inkesta horren helburu bakarra zen aparkalekuaren bideragarritasuna aztertzea, ez aparkatzeko arazoak aztertzea) eta horren arabera konponbideak eskaini. Ez aparkaleku bat egin ea horrek aparkatzeko arazoak amaitzen dituen.

Derion 5 enpresak dute Bai Euskarari Ziurtagiria

2008-10-03
Bizkaian 212 enpresak lortu du Bai Euskarari Ziurtagiria, eta horietatik bost Derion. Honako hauek lortu dute:

1. - Compañía Autobuses Vascongados S.A. (Zerbitzu Orokorrak)
euskararen bidean
Helbidea: Ugaldeguren Polg. Indust. 1. Sec., 48160 - Derio
Tfnoa: 944 540 544 Faxa: 944 540 513

2. - Itsasmendikoi - Derio (Nekazaritza)
euskararen bidean
Helbidea: Berreaga 5, 48160 - Derio
Tfnoa: 944 541 421 Faxa: 944 540 162
e-Posta: derio@itsasmendikoi.net

3. - Patxi S.Coop. (Lan Mundua)
zerbitzua euskaraz
Helbidea: Etxezarre, 4, 48160 - Derio
Tfnoa: 944 522 587 Faxa: 944 522 534

4. - PINE Instalaciones y Montajes S.A. (Lan Mundua)
euskararen bidean
Helbidea: Astintze kalea, 2 L.M. saila, 48160 - Derio
Tfnoa: 944 544 792 Faxa: 944 544 469
Web: www.ingeteam.com

5. - Politeknika Ikastetxea Txorierri S.Coop. (Lehen mailako hezkuntza)
euskararen bidean
Helbidea: Untzaga ibaia kalea, 48160 - Derio
Tfnoa: 944 034 060 Faxa: 944 034 061
Web: www.txorierri.net

Zorionak, bost enpresa hauei eta beste guztiak animatu nahi ditugu bide horretan sartzera.

:: Hurrengo orrialdea >>

You are illegal

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Derio Berbetan

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution