Mezua: Maiatzaren 17an, denok Bilbora

Maiatzaren 17an, denok Bilbora

2008-05-15
Euskal Herriak Askatasuna behar du!

Maiatzaren 17an, arratsaldeko 17:30etan Bilboko Aita Donostiatik Manifestazioa



Euskal Herriak Askatasuna behar du lemapean burutuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute errepresioaren lekuko zuzenek. Errpresioaren aurrean kalera irteteko garaia da!
Pasa den astelehenean, Madrilgo entzutegi nazionalean hasi zen Amnistiaren Aldeko Mugimendua epaitu eta zigortu nahi duen epaiketa. Baina epaiketaren lehen egunean bertan auziperatuek argi utzi dute epaiketa honetan ezin dela Euskal Herriaren luze zabalean errotu eta urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi indartu den mugimendua honela ezabatu. Errepresioak sortu duen mugimendua ezin du errepresioak gelditu. Alderantzizkko bidea hartu du epaiketak, 27 lagunek erakutsi duten duintasunak, erakutsitako jarrera irmoak estatua bihurtu dute akusatu, errepresioaren eta bortxarik basatienaren sortzaile eta bultzatzaile izan delako Euskal Herrian azken hamarkadetan.
Bien bitartean, entzutegi nazionalean gure lagunek salatu duten guztiaren lekuko izan dira Euskal Herriko kaleak azken egunetan.
- Gezurrez eta manipulazioz estali nahi izan dituzten karga polizialak izan dira, tiroak, jipoitutako herritarrak eta ospitalizatutako pertsona helduak.
- Gazteen aurkako polizia operazio zabalak izan dira. Inkomunikazio egoerak eskaintzen dien inpunitatea baliatuz torturatu dituzte gazteak, hauetako asko espetxeratuz eta espainiar kartzeletan sakabanatuz.
- Preso bat UBI-n ospitalizatua izan da, osasun arazoak medio, osasun asistentziarik ez jasotzearen ondorioz. Beste preso bat, jasaten dituen atake epileptikoak medio ospitalizatua izan da. Eta beste bat gose greban dago une hauetan, beharrezkoa duen osasun asistentzia aldarrikatuz.
- Euroagindu bidez espainiaratu dituzte bi Euskal Herritar, torturapean egindako deklarazioen ondorioz.
Azken gertaerak izan dira hauek, baina ezin ahaztu oraindik orain gaixotasun larriekin dauden 12 presoak, bizi arteko zigorra ezarri diotenak, etxetik ehundaka kilometrotara daudenak.
Hau da egun Euskal Herrian bizi dugun errealitatea. Eta errealitate hau da, errealitate errepresibo hau da, ezinbestekoa egiten duena Euskal Herrian Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren existentzia.
Errepresio arorik gogorrena bizi dugun honetan saiatzen ari dira Amnistiaren Aldeko Mugimendua ezabatzen. Errepresio arorik gogorrena bizitzen ari garen honetan saiatzen ari dira errepresioaren salaketa ezabatzen. Ehundaka herritar atxilotzen ari diren garaiotan nahi dituzte operazio guzti hauen aurkako mobilizazioak isiltzea. Tortura testigantza basatiak jasotzen ari garen honetan bihurtu nahi dute tortura ikustezin.
Gaur hemen bildu garenok errepresioaren lekuko zuzenak izan gara azken urteotan. Ondo ikasi dugu espainiar demokrazioak zer esan nahi duen gure herrian. Horregatik esaten dugu esaten duguna. Horregatik dugu argi errepresioak dirauen bitartean errepresioaren salaketa egongo dela Euskal Herrian, horregatik dugu argi presoak dauden bitartean elkartasuna, laguntza eta amnistiaren aldarrikapena egongo direla Euskal Herrian.
Amaitzeko bi dei egin nahi dizkiegu hemendik Euskal Herritarrei:

- Herriz herri indarrak bildu eta errepresioaren aurka eta amnistiaren alde lanean jarraitzeko deia egiten dugu.
- Maiatzaren 17an, arratsaldeko 17:30etan Bilboko Aita Donostiatik abiatuko den nazio manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen dugu; Euskal Herriak Askatasuna behar du! Lemapean.

Erantzunak:

Ez daude Erantzunak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)