Artxiboak: Martxoa 2008

Mantulizi buruzko artikulua

2008-03-31
El Confidencial egunkari digitalak iaz atera zuen Deriori buruzko beste artikulu bat, oraingo honetan Mantulizen egiten ari diren obrei buruz. Hona hemen.

 

De las informaciones publicadas en exclusiva por El Confidencial el miércoles (ver noticia) y el jueves (ver noticia) sobre el ‘Caso Amorebieta’ se puede sacar una conclusión clara: el ‘boom’ de las recalificaciones no es sólo cosa de la Costa del Sol. Las playas de Vizcaya también están sufriendo los azotes de la especulación inmobiliaria, que casi siempre beneficia a empresarios próximos al PNV. Es, sobre todo, el caso de Bakio y Barrika, pero también el de un municipio del interior como Derio.

En esta última localidad, próxima al aeropuerto de Bilbao y al Parque Tecnológico de Zamudio, la promotora Albia Berri está construyendo una urbanización de 347 chalés con campo de golf. Se llamará Mantuliz y está llamado a ser uno de los reductos más exclusivos de toda Vizcaya. La promotora Albia Berria, que cuenta con un capital de 4,3 millones de euros, está controlada por las constructoras Balzola y Bilbo-Eder, y su presidente es Lorenzo Mendieta, un conocido empresario que milita en el PNV.

Mendieta, que sostuvo económicamente durante mucho tiempo a los diarios nacionalistas Deia y El Periódico de Alava, fue uno de los grandes beneficiados por el bloqueo de ciertas inspecciones por parte de la Hacienda de Vizcaya. Aunque el tema está todavía en los tribunales, según diversas crónicas periodísticas, el jefe de Inspección del organismo foral, Juan Ramón Ibarra, manipulaba el programa informático de Hacienda para que no se tocara a ciertos contribuyentes. Entre ellos figuraban algunos conocidos fontaneros del PNV.

También están en el consejo de administración de Albia Berria otro ex consejero del diario Deia, José María Alaña, el ex presidente del Athletic Ignacio Ugartetxe y Martín González Aguinaco, secretario de Egaña, una empresa integrada en el holding Inssec. Se da la circunstancia de que la constructora Balzola, accionista de Albia Berria, participa en las principales obras acometidas en Vizcaya. Desde el Guggenheim hasta el metro, pasando por la nueva feria de muestras, campos de golf y la autopista que une Bilbao con San Sebastián.

La promoción de Derio cuenta ya con el visto bueno del Gobierno Vasco, trámite que no llegó a pasar otra urbanización que tenía previsto promover en el municipio de Laukiz. Este proyecto está paralizado desde que algunos medios publicaran que la zona había ardido en 1989, ya que la legislación actual prohíbe recalificar aquellos terrenos que han padecido un incendio.

Dezibelioen madarikazioa

2008-03-31

Pasa den astean,  martxoak 25, Berria egunkarian Deriori buruzko artikulu bat argitaratu zuten, aireportua dela eta. Hona ekarri dugu artikulua.

HEGAZKINAK IRATZARGAILU. Goizeko zazpiak baino zertxobait lehenago aireratzen da lehenengo hegazkina Loiuko (Bizkaia) aireportutik, eta orduan esnatzen dira inguruko herrietako bizilagun asko. Hegazkinak etxebizitzetatik oso hurbil igarotzen dira, turbinek teilak altxatzen eta hormak dardararazten dituzte, eta motoreek ateratzen dituzten 140 dezibelioek sekulako aztarna uzten dute bizilagunen eguneroko bizitzan.

Eguraldiaren araberakoa da, baina, oro har, hegazkinak Loiu alderantz aireratzen dira, eta Deriotik lurreratzen dira. Gloria Gomez Derioko bizilagunak bere egongelako leihotik egunero dozenaka aldiz ikusten duenez, hegazkinek herria zeharkatzen dute; izan ere, Gomezen etxetik kilometro erdira hasten baita lur hartzeko gunea. «Batzuetan, etxera sartu behar direla dirudi», dio Gomezek.

Besterik aurkitzen ez zuela eta, duela sei urte alokatu zuen etxea Gloria Gomezek. «Hasieran, gonbidatuak genituenean, leiho ondoan jartzen genuen mahaia, argi gehiago dagoelako... Baina zaratak traba egiten zigun, eta hegazkinak nola hurbiltzen diren ikustea ere beldurgarria zen batzuentzat». Izan ere, Gomezen familiak ia ez du etxeko egongela erabiltzen. Logeletan ikusten dute telebista, sukaldean bazkaldu eta afaldu, eta korridorean jolasten da hiru urteko alaba txikiena. Baina horrek beste kezka bat dakarkio Gomezi: hegazkinek eragindako bibrazioen ondorioz, etxeko hormak arrakalatzen ari zaizkio, eta korridorean daude pitzadura sakonenak.

«Beti dago zure onetik ateratzen zaituen hegazkinen bat», baina bestela, zaratara ohitu da Gloria Gomezen familia. Hamabost usteko alaba Vianysek eragozpenik gabe kontzentratzen ikasi du, baina entzumenean arazoak sumatzen hasita dago: «Txistu bat entzuten dut, batzuetan oso mingarria da, eta sarritan buruko minak eragiten dizkit». Medikuek ez diote ezer topatu, baina belarriek atsedenik ez izatearen ondorioa delako susmoa du amak.

 

AIREPORTUA, HERRIAN. Urteak daramatza Lur Maitea talde ekologistak Loiuko aireportuak oinarrizko legeak betetzen ez dituela salatzen. Consuelo Elosua elkarteko bozeramaile eta Loiuko bizilagunak dioenez, hura eraikitzeko eta, ondoren, handitzeko lanak egitean, ez da ingurumeneko eraginaren gaineko ebaluaziorik egin. Halaber, inguruko herriak ez dira hustu, AENA Espainiako Aireportuak eta Airezko Nabigazioak egin ohi duen bezala. «AENAk isiltasuna erosten duela esan ohi da, hau da, aireportuen inguruko herrietako jendeari etxebizitzak eta lurrak erosten dizkio, alde egin dezaten. Hemen ez da halakorik gertatu».

Are gehiago, aireportuaren inguruan, lurzoru urbanizaezinaren eremua ezarrita dauka AENAk, hots, zarata gehiegizkoa dela eta, etxebizitzarik egon beharko ez lukeen eremua. Lezamatik Lemoara luzatzen da gune hori, tartean Zamudio, Derio, Loiu eta Erandio hartzen dituela. Berez, debekatuta dago aireportutik bi kilometroko inguruan eraikitzea, baina kilometro batera baino gutxiagora daude Derioko, Sondikako eta Loiuko herriguneak.

Baina badago Elosuari beldurra ematen dion beste gauza bat: aireportuko lurreratzeko bi guneen artean, hondakin toxiko eta arriskutsuen «biltegi legez kanpoko eta klandestinoa» dago. Bertan istripuren bat gertatuz gero, hondamena gerta liteke, Elosuaren hitzetan: «Biltegiko lindanoak 120 graduko tenperatura hartuko balu, bizitzaren %99 desagertuko litzateke kilometro bateko inguruan». Horregatik, hegazkin baten burrunba ohikoa baino zaratatsuagoa denean, burutapen bakarra datorkio Elosuari: «Gureak egin du».

masensio@berria.info

Kolonbiako gatazka: Euskal Herriarekin parekotasunik? (Derio berbetan 2)

2008-03-21

Azken aldian protagonismoa hartu duen gaia bada ere, Kolonbiako errealitatearen berri ematerakoan, komunikabide gehienek –nola ez- bere kutsu soziala ezkutatzen dute etengabe. Gatazka guztietan bezala, (gurea adibide ona da) alde bakar baten desmilitarizazioa eta, kasu honetan, FARC-EPen (Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak) menpe dauden gatibuen askatasuna jartzen dute bakearen giltza bezala. Baina AEBen txotxongilo den Kolonbiar gobernuaren terrorismoa ez dute aipatzen, Argentinako diktadura garaian egon ziren desagertu eta exekutatuen kopuruetara hurbiltzen diren erailketa selektiboak.

Kolonbiara, Irlandara edo Euskal Herrira bezala, alde guztien arteko akordio baten bidez baino ez da helduko bakea eta –Euskal Herrian bezala- lehenik alde guztiek euren borondate ona erakutsi behar dute. "Elkartruke Humanitarioa" delakoa intentzio horrekin sortu da. FARC-EPek bere esku dituen gatibu batzuk askatuko lituzke eta era berean Kolonbiako gobernuak zenbait preso politiko. Baina ezin dugu ahaztu askapen hauek ez direla helburua, etorkizuneko bake akordioak bultzatzeko keinuak baizik (Zapaterok Euskal Herrian saldu nahi zuen "paz por presos" formula gogoratzea besterik ez dugu).

Baina historia errepikatu egiten da, Kolonbian baita. FARC-EPen askapenei Gobernuak 17 gerrillarien erailketarekin erantzun die, hauen artean Raul Reyesena, Elkartruke humanitarioetan pisu handia zuen komandantearena, alegia. Uribek (berriz ere) ateak itxi dizkio balizko bake akordioen bideari, talde armatuak (kolpe gogor honen ondoren) inoiz baino beharrezkoagoa dela adierazten duen bitartean.

Ezaguna egiten al zaigu?

Nazioa gara. Zazpiak bat. Burujabetza.

2008-03-19
Nazioa gara, egitate ukaezina da hori. Nazio batek dituen ezaugarri guztiak ditugu gurean: gure hizkuntza, kultura, lurraldeak, historia, ekonomia. Europako nazio zaharrenetakoa gara. Gu, gaur egungo euskal herritarrak, mendeetako hari luze baten azken muturra gara. Askatasun kantu luze baten ahots berriak. Haatik, ukatuak gara. Haria eten egin nahi dute, ahotsa isilarazi. Nazio gisa bizitzea, lan egitea, sentitzea ukatu egiten zaigu. Nazio gisa gure etorkizuna erabakitzea eta gure herria eraikitzea debekatuta daukagu. Garena izan nahi dugulako zigortu egiten gaituzte, kartzelaratu eta mespretxatu. Alperrik da ordea.

Debekuaren aurrean, zigorraren aurrean milaka eta milaka euskal herritar, bertan jaioak zein beste lurralde batzuetatik etorriak Euskal Herriaren eraikuntzaren aldeko lanean jarraitzea erabaki dugu. Eraso eta kriminalizazio guztien gainetik, euskal herritarrak garela aldarrikatzen dugu eta irmotasun berarekin lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dugu. Konpromiso hautsi ezina.

Euskal herritarrontzat abagune garrantzitsua dugu honakoa. Ezinbestean, nazio gisa munduan dagokigun tokia lortzeko aroa da honakoa. Euskal herritar gisa ditugun eskubide guztiak bermatzekoa. Abagune horretan gaude eta, zorionez, ez du atzera bueltarik: Burujabetzaren atarian gaude.

Euskal Herria, euskararen herria, zazpi lurraldeak, euskal herritarrak gara. Gure kantuak, gure ibaiak, gure zuhaitzak, gure lantokiak, gure ametsak, gure haurrak, gure hilak eta gure biziak gara Euskal Herria. Izan zirenak, garenak eta izango direnak. Eta ez dugu izaera hori aldarrikatu beharrik, izaera hori jada, badugulako. Ez dutelako lortu inoiz Euskal Herria hiltzea, eta inoiz lortuko ez dutelako.

Mendeetako konpromisoari eustea lortu dugulako iritsi da Euskal Herria XXI. mendera herri gisara bizirik. Euskal Herria gara, Euskal Herria irabazi dugulako. Orain, pauso bat aurrera ematea dagokigu: garenaren aitortza da eskatzen duguna. Gure esku dago Euskal Herria XXI. mendean bere buruaren jabe izatea.

Gehiengoa gara Euskal Herria nazioa dela eta bere buruaren jabe izan behar duela aldarrikatzen dugunak.

Euskal Herritar guztion eskubideak, Euskal Herria osatzen dugun guztion arteko lankidetzan eta auzolanean gauzatu behar ditugu.

Etorkizuna gaurdanik eraiki dezagun, inoren zain egon gabe, burujabetzarako bidean.

Gure nazioaren eguna, Aberri Eguna denok batera ospatzeko deialdia egiten dugu. 2008ko euskal nazioaren eguna euskal herritarrok eskutik elkar hartzeko eta burujabetzaren bidean elkarrekin abiatzeko abiapuntu izan dadila.

Aberri eguna: Irun-Hendaia

2008-03-17
Nazio Eztabaidaguneak Irungo Ficoban ospatuko den Aberri Egunera deitu du. Martxoaren 23an izango da, goizeko 11:30tan hasita, "Nazio bat gara. Zazpiak bat. Gure eskubideen alde" lelopean.

Egun horretan Euskal Herriaren eskubideak aldarrikatzeko manifestazioa egingo da, Espainia eta Frantziako gobernuei ohartarazteko Estatu bakoitzak eskubide horiek urratzen dituela. Horren ondoren, Hendaian egingo den mitinarekin emango zaio amaiera ekitaldiari.
Nazio Eztabaidagunea organiza el Aberri Eguna, que se celebrará en Irun (Ficoba). Será el 23 de marzo, a las 11:30 de la mañana, bajo el lema "Nazio bat gara. Zazpiak bat. Gure eskubideen alde".

Ese mismo día habrá una manifestación para reivindicar los derechos de Euskal Herria y para recordarles a los Estados español y francés que quiebran esos derechos. Después, con un mitin que se celebrará en Hendaia se dará por terminada la jornada.



Aberri egunaren agiria

3 egun falta dira ....

2008-03-17
Gazte Topagunea aurton Lezon izango da, eta 3 egun baino ez dira falta. Independentzia eta sozialismoan biziko dira gazteak Lezon, 3 eguneko oasia osatuko dute, etorkizuneko Euskal Herria izango denaren ensaio orokorra.

Etorkizuna ... independentzia.

Udaletxetik herrira (Berbetan 2)

2008-03-17
Gai asko landu izan ditugu azken hilabete hauetan udalean: gazteek duten alternatiba falta, gutxi barru egingo den Kultur etxe berria (5 milioi euro balioko duena) eta, batez ere, ANV-EAE alderdiaren jardunen etetea.

ANV-EAEk herriaren eta herritarren eguneroko arazoak landu ditu azken hilabete hauetan. Eta hori izango da legegintzaldi honetan gure alderdiak landuko duen lan-ildo nagusia.

Gazteen arloari dagokionez, zenbait proposamen egin genuen euren alternatiba falta saihesteko eta parte hartzea bultzatzeko. PNV eta PSOEko udal taldeak gogaituta daude gazteek ez dutelako parte hartzen, gazteak euren lonjetatik ateratzen ez direlako. Horregatik, eskatu diogu udal korporazioari gazteei eurei galdetzeko zer nahi duten. Hori bai, inori ekintzarik inposatu barik, ezta txarto kudeatutako gaztelekurik inposatu barik. Gazteek eurek erabaki behar dute zertan parte hartu (edo zertan ez), erabakiak hartzeko kapazak dira eta, hortaz, euren lokalak kudeatzeko aukera eman behar diegu. Udalak lokal horiek gazteen esku utzi beharko lituzke eurek kudea dezaten.

Derioko herriaren euskalduntzeak ere kezkatzen gaitu. Horren aldeko beharrean jarraitzen dugu, Derioko euskaldunok euskara erabili ahal dezaten inolako oztoporik gabe. Horregatik, salatu dugu udalean Gurea aretoan gertatzen ari dena. Sarrerak saltzen dituen langileak eta aurkezpenak egiten dituenak ez daki edo ez du euskara erabiltzen. Horrez gain, areto ponpoxo horretan egiten diren ekitaldi eta ematen diren film gehienak erdaraz dira. Salatu eta gero, udalak horren alde egin zuen, salaketa onartu barik.

Azkenik, Derioko ANV-EAE udal taldeak berretsi egiten du herritar guztien eskubideen aldeko konpromisoa. Horrez gain, gure herrian dauden arazoen gainean konponbideak eta alternatibak proposatzeko lanean jarraituko dugu, batzuek udal bizitzatik kanpo ikusi nahi bagaituzte ere.
Muchos y variados temas han sido los que se han tratado en estos meses: la situación de los jóvenes y la falta de alternativas para ellos, la nueva casa de cultura que próximamente se va a realizar con un coste de 5 millones de euros, y sobre todo la suspensión de actividades de ANV.

Desde ANV, como va siendo una constante en esta legislatura que comenzó hace unos pocos meses, seguimos intentando centrarnos en los problemas diarios del pueblo y intentamos dar soluciones.

Cabría destacar las propuestas que lanzamos con el fin de mejorar y dar alternativas a los jóvenes del pueblo, para que el que quiera participar lo haga y el que no pues que disfrute tal como está, porque parece que hay grupos políticos en este ayuntamiento (PNV-PSOE) que se sienten molestos porque los jóvenes no hacen actividades o porque se encierran en sus lonjas sin molestar a nadie. Pero eso también les molesta, por eso hemos pedido a la corporación que gobierna en el ayuntamiento que vaya donde los jóvenes y les pregunten que es lo que ellos realmente quieren hacer sin imponer actividades , ni gaztelekus mal gestionados,.... Los jóvenes son los que tienen que decidir en qué participar, tenemos que darles la oportunidad de gestionar sus propios locales y este ayuntamiento debería facilitarles esos locales para poder autogestionarlos.

También seguimos trabajando en la euskaldunización de Derio y de todos los locales públicos. Los euskaldunes del pueblo tienen que poder utilizar el euskera sin ningún tipo de cortapisas, como en la actualidad sucede en el Gurea aretoa donde tanto el que vende entradas como los presentadores de actividades no saben o no hablan en euskera cuando te dirijes a ellos y eso no se puede consentir, como las pocas actividades y películas que se proyectan en euskera, con el visto bueno de este ayuntamiento.

Por último, desde el grupo municipal de ANV de Derio quisiéramos reafirmarnos en nuestro compromiso con los derechos de todas las ciudadanas, y nuestro compromiso, a pesar de que algunos nos quieren quitar de la vida política del pueblo, es que seguiremos trabajando para dar soluciones y alternativas a los problemas diarios que sufrimos en nuestro municipio.

Deriotik AHT stop (Berbetan 2)

2008-03-12
Informazio gehiago hemen: www.ahtgelditu.org webgunean.





















Deriotik, AHT STOP!

Euskal Herri osoan historian egin den obra bortitzenetakoa izango da Abiadura Handiko Trena. Guztira 460 km izango ditu (hauetatik 105 tuneletan): 70 Lapurdin, 194 Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban eta beste 200 kilometro Nafarroan.

Obraren tamainaren ideia bat egiteko, “Euskal Y”n aurreikusten diren lur mugimenduak EAEn azken hogei urteetan eraikitako azpiegitura berriek mugitu duten lurraren erdia izango lirateke. Izan ere, trenbidea kokatzen den plataformak 15 metroko zabalera izango du eta mendiguneetan 50-100 m zabalera izatera iritsiko dira.

Kontuan izan behar da Euskal Herriko barnealdean orografia oso malkartsua dela eta, horren ondorioz, tamaina handiko obrak proiektatu behar dira, eragin ekologiko handiak eta eraikuntza kostu itzelak dakartzatenak. Herri asko itota geratuko da errepide eta AHT egitura handien artean, bi horien eragin kaltegarriak metatu eta herrietako bizi kalitatea dezente jaitsiz. AHTaren obretatik hurbil egoteagatik, aipatu beharra dago edertasun apartekoa duten ingurune askok inpaktu latza jasango dutela. Besteak beste, Aramaioko harana, Udalaitz aldeko natur intereseko guneak, Urkiolako natur espazioak (Durangaldean), Aralar mendia, Altzaniako basoak (Arakil haranean eta Sakanan), Arkauti eta Zalburuako padurak, Urumea eta Zadorra ibaiak eta ibaiertzeko haltzadiak, Ulibarri-Ganboa eta Urrunagako urtegiak, Albertiako eta atlantiar-mediterranear arroak bereizten dituen banalerroaren inguruan dauden harizti eta pagadiak, Untzilla eta Aramaio errekak, Aramaio eta Garagartzako artadiak, eta abar.

AHTk ingurumenean eraso basatia eragiteaz gain, lurralde alorrean, alor sozio-ekonomikoan eta kulturalean ere eragin ikaragarria ekarriko du. AHTk hiriburuen arteko lotura bakarrik aurreikusten du eta itzelezko ingurumen efektua izango duten barneko lurraldeak inkomunikatuta geldituko dira euren arteko desoreka sortuz. Eusko Jaurlaritzak emandako mugikortasun datuen arabera, “Euskal Y”k apenas bereganatuko lituzke egunero EAEn egiten diren joan-etorri motorizatuen %0.15 eta Irundik igarotzen diren kamioien %8. Beraz, AHTk ez lioke aurre egingo inondik inora errepide bidezko garraioaren hazkundeari eta bide sarea zirkulazio kolapsora kondenatuko luke.

Bestetik, “Euskal Y”-ren gastua 6.000 milioi euro ingurukoa izango da, hau da, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren 24 urterako aurrekontua. Dirutza horrekin, populazio osoarentzat kalitatezko garraio publikoa finantzatu eta beste behar sozial askori erantzun ahalko lieke.

Arrazoi hauengatik eta beste askorengatik, AHT proiektua Euskal Herriarentzat guztiz desegokia dela uste dugu: antisoziala, antiekologikoa eta baliabide xahutzailea baita. Proiektu hori gauzatuko balitz, inpaktu ekologiko itzela gertatu ez ezik, gizarte ereduan bertan ere eragin bortitza izango luke, baita lurralde egituran, ekonomian eta gizarte-kulturan ere.

Hortaz, ezinbestekoa da gai hau euskal gizarteak eztabaidatzea. Euskal Herriak herri gisa egituratzeko behar dituen azpiegituren inguruko hausnarketa eta eztabaida demokratikoa beharrezkoa da, are gehiago kalte ekologiko izugarriak ekarriko dituen proiektu hau aurrera eramateko.

Baina, AHTko proiektua egin nahi dutenek desinformazioa eta inposizioa hautatu dute. Herri galdeketak ekidin, galarazi dute. Zergatik jarrera hau? Euskal Herriko demokraten bandera hartzen duten horiek, zeri diote beldur? Inposaketak ezin ditugu onartu ez Derion ezta Euskal Herriko beste edozein txokotan ere. Eman diezaiotela hitza herriari eta errespeta dezatela! AHT STOP!
El Tren de Alta Velocidad va a ser una de las obras más impactantes de la historia de Euskal Herria. En total, dispondrá de 460 kilómetros (de ellos 105 en túneles): 70 en Lapurdi, 194 en Bizkaia, Gipuzkoa y Araba, y otros 200 en Nafarroa.

Para hacernos una idea del tamaño de la obra, el movimiento de tierras que prevé la Y vasca sería la mitad de la tierra que se ha movido en este país durante los últimos 20 años. La plataforma en la que se ubicará el tren, de hecho, tiene más de 15 metros de ancho y en las zonas montañosas alcanzará hasta los 50-100 metros.

Hay que tener en cuenta que la orografía interior de Euskal Herria es muy accidentada y, por ello, se tienen que proyectar obras de gran tamaño, que acarrean grandes daños ecológicos y tremendos gastos de construcción. Muchos pueblos van a quedar incomunicados y ahogados por las carreteras y el TAV, mermando considerablemente la calidad de vida en los mismos. Hay que decir que numerosos enclaves paisajísticos importantes quedarán seriamente dañados, por su proximidad al tren: el valle de Aramaio, los enclaves naturales cercanos a Udalaitz, Urkiola en Durangaldea, el macizo de Aralar, los bosques de Altzania (en el valle del Arakil y la Sakana), las marismas de Arkauti y Zalburua, los alisares de los ríos Urumea y Zadorra, los pantanos de Ulibarri-Ganboa y Urrunaga, el monte Albertia y los robledales y hayedos que hay en sus proximidades, los rios Untzilla y Aramaio, los encinares de Aramaio y Garagartza, etcétera, etcétera.

Además del impacto salvaje que va a crear el TAV en cuanto a l a ecología, también va a tener un impacto espectacular en cuanto a la organización territorial, al tema socio-económico y cultural. El TAV sólo prevé el enlace entre capitales, incomunicando, por tanto, a las comarcas interiores y creando un desequilibrio territorial. Según los datos de movilidad dados por el Gobierno Vasco, la Y vasca apenas sacará de las carreteras el 0.15% de los desplazamientos motorizados y el 8% de los camiones que pasan por Irun. Por lo tanto, el TAV no va a hacer frente al incontrolado crecimiento del transporte motorizado y va a condenar al red vial al colapso.

Por otro lado, la Y vasca costará unos 6.000 millones de euros, esto es, el presupuesto para 24 años del Departamento de Vivienda del Gobierno Vasco. Con ese dineral, se podría financiar un transporte público de calidad para toda la población, además de hacer frente a otras muchas necesidades sociales.

Por esas razones y muchas otras, creemos que el proyecto del TAV es totalmente inapropiado para Euskal Herria: es antisocial, antiecológico y despilfarrador de recursos. Si se llegara a materializar, además del impacto ecológico, tendría un impacto grave en el modelo social, tanto en lo referente al modelo territorial, a la economía y a la cultura.

Por tanto, es necesario que la sociedad vasca discuta sobre este tema. Es necesario un debate profundo sobre la articulación de Euskal Herria, sobre las infraestructuras necesarias para Euskal Herria. Es necesaria una discusión democrática, más aún teniendo en cuenta el impacto ecológico brutal que acarreará este proyecto.

Pero los que fomentan el TAV han elegido la desinformación y la imposición: han prohibido las consultas populares, no las han tenido en cuenta. ¿Por qué esta actitud? Los que ondean la bandera de la democracia en este país, ¿a qué le tienen miedo? No aceptaremos las imposiciones, ni en Derio, ni en Euskal Herria. ¡Que le den la palabra al pueblo y que la respeten! AHT STOP.

Non itziko dot kotxea gaur gabean? (Derio berbetan 2)

2008-03-11
Derion aparkatzeko arazorik al dago? Eta baldin badago, zergatik gertatzen da hori? Zer dela eta ez dago Derion kotxea uzteko lekurik?

Derioko Ezker Abertzaleak ez daki aparkatzeko arazorik dagoen, baina gure herriko udalak ere ez. Horretarako, ikerketa sakon eta serio bat egin behar delako eta kasu honetan, ordea, plazan egin nahi duten parkina saltzeko ikerketa agindu da. Gure ustez, erroetara joan beharko ginateke, baina oraingo honetan ere espekulazioaren mamua agertzen hasi ote da?

Derion aparkatzeko arazorik al dago? Bai bada, zein orduetan? Zein egunetan? Zein gunetan? Nortzuek sortzen dute arazo hori?. Derioztarrok badugu kotxea uzteko arazoa ala Deriotik kanpo datozenek sortzen dute arazoa?

Deriotik kanpoko jende dezentek erabiltzen ditu Derioko aparkalekuak. Edo hori behintzat da gure irudipena eta derioztarrena, ahoz aho dabilen kontua da hori. Datu zehatzik ez dugu hala ere, baina udalak ere ez.

Zer modutan erabiltzen dira Derioko aparkalekuak? Guk 3 kasu argi ikusten dugu, nahiz eta daturik ez izan bakoitzak duen eraginaren gainean:

- Batzuek garraio publikoa (trena) erabiltzeko, batez ere Txorierri eta Mungiako auzokideak.

-Asko eta asko lanera datozelako

-Batzuek aireportuko parkina ez pagatzearren. Hauek gutxi badira ere, molestia dezente sortzen dute, kotxea astebete gutxienez mugitu barik uzten dutelako.

Honen aurrean zer? Egoera honen aurrean, herriko plazan parkina egitea al da irtenbiderik onena? Ba, egia esateko ez dakigu, baina udalak ere ez.

Derioko erdigunean aparkaleku kopurua murriztu da, dezente murriztu ere. Dena den, guk uste dugu herriak bizi kalitatean irabazi duela. Baina Deriok konponbide bat behar du. Sistema kontsumista honek autoa erabiltzera behartu gaitu. Egoera gero eta larriagoa da Derio bezalako herri ertainetan.Baina zer nolako konponbidea ematen digu kasu honetan udalak? Ordaindu. Gehiago? Ez al dugu larregi ordaintzen jadanik udal tasetan eta abarretan?

Arazoa sakon aztertu behar du udalak eta ez dirua egitea helburu duten ikerketak bultzatu. Eta behin aztertuz gero, benetako konponbideak sustatu eta ez partxeak.
¿Dónde dejaré el coche esta noche?

¿Hay problemas de aparcamiento en Derio? Y si los hay, ¿por qué? ¿Por qué no hay en Derio sitio para dejar el coche?

La izquierda abertzale de Derio no lo sabe, pero nuestro querido ayuntamiento tampoco. Porque para saberlo habría que hacer un análisis profundo sobre los problemas de aparcamiento en Derio, y no una encuesta para vender un parking. Hay que ir a las raíces del problema o, ¿no estaremos una vez más delante de una nueva operación especulativa?

¿Hay problemas de aparcamiento en Derio? ¿A qué horas? ¿Qué días? ¿En qué zonas? ¿Quién crea el problema? ¿Los derioztarras o los que vienen de fuera a aparcar?

De hecho, hay bastante gente de fuera que utiliza regularmente los aparcamientos de Derio.

Nosotras vemos tres casos fundamentales, aunque desconocemos la relevancia de cada cual en el supuesto problema:

- Gente que aparca para utilizar el transporte público (fundamentalmente de Txorierri y Mungia).

- Gente que viene a trabajar a Derio

- Los que se quieren ahorrar el parking del aeropuerto. Éstos son pocos, pero bastante molestos, porque dejan el coche mínimo una semana sin mover.

Y ante todo esto, ¿el parking de la plaza va a solucionar algo? Pues no lo sabemos, pero nuestro ayuntamiento tampoco.

En el centro del pueblo últimamente se han reducido de forma importante los sitios para aparcar. Nosotras estamos de acuerdo, ya que el pueblo ha salido ganando en calidad de vida. Pero Derio necesita una solución. El sistema consumista nos obliga a utilizar el coche y eso agrava la situación de los pueblos medianos como Derio. Pero la solución que propone el ayuntamiento es pagar. ¿Más? ¿Acaso no pagamos lo suficiente ya en las tasas municipales?

El ayuntamiento debe afrontar el problema con seriedad y no realizar encuestas para hacer dinero. Y una vez analizado, proponer soluciones reales y no parches.




Abstentzioak gora egin du Derion

2008-03-09
Orain dela lau urte, derioztarren %21,8k ez zuen bozkarik eman. Gaur, ordea, derioztarron %26,5k ez dogu bozkarik eman. Beraz, abstentzioak gora egin du Derion, %5ean gutxi gorabehera. Zorionak, beraz, bozkarik eman ez duzuen derioztarrei.

Horrez gain, aipatzekoa da Derion PSOEk irabazi egin duela (1275 bozka, %40,9). PNVren beherakada ere nabarmena izan da (1.096 bozka eta %5a galduz).
Hace cuatro años, no fue a votar el 21,8% de los derioztarras. Hoy, en cambio, no hemos ido a votar el 26,5% de las derioztarras. Por lo tanto, la abstención ha subido en Derio un 5% más o menos. Zorionak, por tanto, a las derioztarras que no habéis ido a votar.

Además, cabe señalar que el PSOE ha ganado en Derio (1275 votos, 40,9 %). El PNV ha sufrido una bajada muy considerable (1.096 votos, perdiendo el 5%).


Berbetan 2 kalean da

2008-03-03
Derio Berbetan aldizkariaren 2. alea kalean da dagoeneko. Datozen egunetan blogera igoko ditugu artikulu guztiak banan-banan. Zuen etxeetara ere datozen egunetan helduko da. Bitartean, helbide honetatik jaso dezakezue aldizkaria oso-osorik. El número 2 de la revista Derio berbetan ya está en la calle. En los próximos días subiremos los artículos uno a uno al blog. La revista también la recibiréis los próximos días en casa. De mientras os podéis descargar la revista aquí.

DERIO BERBETAN 2. zenbakia (08ko otsaila)

:: Hurrengo orrialdea >>

You are illegal

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Derio Berbetan

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution