Artxiboak: Otsaila 2008

Martxoaren 9an abstentzio aktiboa

2008-02-27
Euskal Herrian bizi dugun eskubide bortxaketa eta defizit demokratikoa oso larria da. Egoera honek izen bat du: Salbuespen egoera. Eta helburu argia du: Euskal Herria aldaketa politikoaren atarian dagoen honetan, euskal independentismoarekin amaitzea.

Aldaketa politikoak lurraldetasunean eta erabakitzeko eskubidean oinarritu behar duela gaur-gaurkoz ez du inork zalantzan jartzen. Halaxe ari da gertatzen XXI. mendeko Europako beste nazio batzuetan, eta Euskal Herrian ere, aldaketa politikoa norabide horretan gauzatzeak independentziari ateak ireki, eta Euskal Estatua eratzeko aukerak sortuko lituzke.

Etorkizuneko aukera horren aurrean, Espainiako Estatuak Euskal Herriari askatasunaren hegoak ebakitzea erabaki du, alderdi politikoak ilegalizatuz, zuzendaritza politikoak espetxeratuz, euskal gazteria atxilotuz eta torturatuz, edota gizarte mugimenduak kriminalizatuz. Eta hori guztia ez litzateke posible izango erregionalisten erabateko laguntzarik gabe.

Testuinguru politiko horretan egingo dira azken 30 urte hauetako hauteskunde antidemokratikoenak. Euskal Herriak ezin du pantomima honetan parte hartu. Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da euskal gizarteak plantoa egitea, Euskal Herriaren eskubideen alde eta salbuespen egoera honen aurka.

Ezin dugu iruzur honekin bat egin. Euskal herritarrok ezin dugu salbuespen egoera hau ahalbidetzen duen botorik eman; ezin dugu norbanakoen interesek gidatutako botorik eman; ezin dugu berme demokratikorik gabe sufragio unibertsala gauzatu.

Aurrera egiteko ordua da, independentziarako garaiak dira, Euskal Herriaren ordua da. Horregatik dei berezia egiten diegu abertzale eta aurrerakoi orori abstentzioaren aldeko hautua egiteko;
* Salbuespen egoerari, torturari, atxiloketei, ilegalizazioei... STOP esateko, ABSTENTZIOA

* Lurraldetasunaren eta erabakitze eskubidearen alde, ABSTENTZIOA

* Independentzia eta Euskal Estatua sortzea ahalbidetu dezakeen Marko Demokratikoaren alde, ABSTENTZIOA

* Estatu faxista batek antolatu dituen hauteskundeen aurrean, ABSTENTZIOA

* Benetako aldaketa politikoaren alde, eta iruzur berri baten aurka, ABSTENTZIOA

GAURKO ABSTENTZIOA BIHARKO ZURE BERMEA DA

MARTXOAREN 9AN ZUK ERABAKITZEN DUZU:

ABSTENTZIOA
El déficit democrático y continua vulneración de los derechos que hoy sufrimos en Euskal Herria son muy graves. Esta situación tiene un nombre, ESTADO DE EXCEPCIÓN, un estado de excepción con un objetivo muy claro, acabar con el independentismo vasco en un momento de cambio político para Euskal Herria.

Sabemos que las claves del cambio político están basadas en la territorialidad y en el derecho a decidir de Euskal Herria, un escenario que como en otras naciones de la Europa del siglo XXI, abriría las puertas a la independencia y al Estado Vasco.

Ante esta posibilidad de futuro, el estado español decide cortar las alas a la libertad de Euskal Herria, ilegalizando partidos, encarcelando a direcciones políticas, deteniendo y torturando a la juventud vasca y criminalizando al movimiento social. Todo ello con la colaboración fiel de los sectores regionalistas y fraudulentos de este país.

El estado sabe que tiene que romper con sus propias cadenas, la constitución española, una constitución que envuelta en el celofán del estado de derecho permite arrancar de cuajo todas las libertades de este pueblo. En este contexto se presentan las elecciones más antidemocráticas jamás conocidas durante los últimos 30 años y Euskal Herria no puede participar de esta pantomima. Es por ello que hoy más que nunca, la ciudadanía vasca tiene que hacer un plante democrático en favor de todos los derechos y en contra del estado de excepción.

No podemos colaborar con esta farsa. No podemos dar un voto que avale al estado de excepción, no debemos votar pon unos intereses particulares, el sufragio universal es una herramienta que se tiene que realizar con todas las garantías democráticas.

Es hora pues de avanzar, son tiempos de independencia, es el momento de Euskal Herria. Por ello hacemos un llamamiento a toda la sociedad abertzale y progresista para que en un gesto de rebeldía, la ABSTENCIÓN, responda como pueblo.
- ABSTENCIÓN para neutralizar el estado de excepción, las torturas, detenciones, ilegalizaciones... Para articular un fuerte STOP.
- ABSTENCIÓN a favor de la territorialidad y el derecho a decidir.
- ABSTENCIÓN a favor de un Marco Democrático que posibilite la independencia y la creación de un Estado Vasco.
- ABSTENCIÓN ante las elecciones que el estado Español fascista ha organizado.
- ABSTENCIÓN a favor de un verdadero cambio político y en contra de una nueva reforma fraudulenta.

LA ABSTENCIÓN DE HOY ES TU GARANTÍA DE MAÑANA,

ESTE 9 DE MARZO TU DECIDES,

ABSTENCIÓN.

Metroaren 6. linea

2008-02-25
Iñaki Goirizelaia, EHUko Bizkaiko errektoreordeak metroaren 6. linea eskatu du. Linea hori Leioatik Zamudiora joango litzateke Deriotik barna.

Iñaki Goirizelaia: Metroaren 6. linea
. (Gara)

La UPV pide la línea 6 del metro. (Deia)

Martxoaren 9an planto: abstentzioa

2008-02-22
Espainiako Estatu faxistari planto egiteko garaia da.
Euskal Herriaren eskubideen defentsan herri harresia eraikitzeko garaia da.
Salbuespen egoera honi stop esateko garaia hedu da.
Horregatik guztiagatik, Euskal Herriak independentzia. Abstentzioa.
Herri gisa funtzionatzen hasi behar dugu.

Martxoaren 9an abstentzioa.
Es el momento de plantarse ante el estado fascista español.
Es el momento de construir una muralla popular en defensa de Euskal Herria.
Es el momento de decir stop al estado de excepción.
Por todo ello, Euskal Herriak independentzia. Abstención.
Hay que empezar a funcionar como pueblo.

El 9 de marzo abstención.

Gazte Topagunea 08 Lezon

2008-02-19

Gazte Topagunea 2008 martxoaren 21etik 24ra bitartean izango da LEZON.

Informazio guztia, datak, guneak, egitaraua, GTko abestia, bonoak nola erosi...

www.gaztetopagunea.net

Etorkizuna INDEPENDENTZIA

Otsailaren 14an GREBA orokorra

2008-02-12
Ostegun honetan, otsailak 14, Ezker Abertzaleak greba orokorrera deitu du. Egun hori borroka eguna izango da Euskal Herria osoan, PSOEk inposatutako erasoaldiari erantzuteko. Horrez gain, egun honek independentziari ateak irekiko dizkion eta gaur egungo egoera antidemokratikoa gaindituko duen Marko Demokratikoaren alde indarrak metatu nahi ditu. Este jueves, 14 de Febrero la Izquierda Abertzale ha convocado una jornada de huelga general y lucha en toda Euskal Herria para hacer frente al actual estado de excepción impuesto por la oleada represiva del PSOE y acumular fuerzas en favor de un nuevo Marco Democrático que supere esta situación antidemocrática de recorte de derechos y abra las puertas a la independencia.


MOBILIZAZIOAK DERION:
Otsailak 13: arrastiko 6:30tan Zamudio eta Lezama arteko errotondan enkartelada.
Otsailak 14:
Eguerdiko 13:00tan Derioko plazatik manifa.
Arrastiko 17:00tan Sondikatik abiatuta auto-karabana.
Arrastiko 20:00tan Derion mobilizazioa.

No time for love

2008-02-11

This is no time for love in the Basque Country, extend the solidarity.
Ez dago maitasunerako aukerarik Euskal Herrian, zabaldu elkartasuna.
No hay tiempo para el amor en Euskal Herria, extiende la solidaridad.


Maitaleen egunean, greba orokorra.

ANV aurrera, EHAK aurrera

2008-02-11
Erasoaldi errepresibo zoroa ari gara jasaten azken egun hauetan. ANV eta EHAK suspenditu, domekako manifan PNVren morroiek banatutako ostiak eta gaur goizean Batasunaren kontrako beste razzia bat. Aski da, ilegalizazioari stop, salbuespen egoerari stop. Estamos sufriendo una auténtica locura represiva los últimos días. Suspensión de ANV y EHAK, las ostias de los amigos del PNV el domingo en Bilbo y esta noche una nueva cruzada contra Batasuna. Basta ya, stop a la ilegalización, stop al estado de excepción.

Zorionak Tximintx!!

2008-02-08
Tximintx euskara elkarteak bost urte egin ditu, eta euren blogean balantzea egin dute.

ZORIONAK TXIMINTX ETA URTE ASKOTARAKO!!!

Ilegalak gu ..... ezta pentsatu ere!!!!!

2008-02-06
EAE-ANVren 500 gudari baino gehiago hil ziren faxismoari aurre eginez, Intxortan, Bizkargin, Albertian edo Solluben, 1936 eta 1937. urteetan. Garai haietan EAE-ANV Frente Popularrean zegoen, PSOErekin batera. Are gehiago, garai hartako bi gobernutan ere hartu zuen parte: Jose Antonio Agirreren Eusko Jaurlaritzan eta Espainiako Juan Negrinen gobernuan. Atzera begiratzeak are mingarriago egiten du PSOEren oinordekoen erabakia, EAE-ANV ilegalizatzeko erabakia. Horrela, PSOEkoek bat egiten dute Franco diktadorearen oinordekoekin.

Ez PSOEk ez Garzonek isilaraziko gaituzte

Zapatero baino lehen, beste batzuk saiatu dira Ezker Abertzalea mapatik desagerraraztea. Baina, gertatuak gertatu, 2008an independentistok zutunik jarraitzen dugu borrokan, Euskal Herria izeneko nazioa onartua izan arte eta bere erabakitzeko eskubidea onartua izan arte. Erasoaldi errepresibo hau ezerezean geratuko da beste behin. Herri honek askatasunaren bidetik aurrera jarraituko du, nola edo hala.

Eta iragana gogoratzen, baina etorkizunari begira …. Ez gaude prest gezur berriak entzuteko, herri honek konponbideak eskatzen ditu, exijitzen ditu, etorkizuna erabakitzea eskatzen du. Gutako bakoitzak bilatu behar ditu konponbide hauek. Izan ere, gaur ilegalizatu nahi dutena ez da alderdi politiko bat, ez. Euren pentsamendu bakarra irentsarazi nahi digute, euren Espainia handia irentsarazi. Baina orain dela 70 urte bezala, gu ere faxismoari aurre egiteko prest gaude. Ez eurak bezala armak eskuetan, baina bai helburu berarekin. EAE-ANVren siglen ostean historia badago, oraina badago eta dudarik ez izan etorkizuna ere egongo dela. Ilusioak eta ideiak ezin izango dutelako legez kanporatu.
Más de medio millar de vidas gudaris de EAE-ANV se quedaron para siempre en los campos de batalla de las Intxortas, Bizkargi, Albertia o Sollube en el combates contra el fascismo en los años 1936 y 1937, en los que EAE-ANV compartía con el PSOE presencia en el Frente Popular y hasta participó en dos gobiernos: el vasco de Jose Antonio Agirre y el español de Juan Negrin. Echar la vista atrás, por tanto, hace más sangrante la decisión de los herederos de las siglas PSOE de ilegalizar a ANV y alinearse así con los sucesores ideológicos de Franco.

"Ni el PSOE ni Garzon nos van a callar"

Otros antes que Zapatero han intentado borrar del mapa político a la izquierda abertzale, pero a pesar de todo, en el año 2008 los independentistas seguimos en pie y peleando, hasta que se reconozca la existencia de un país que se llama Euskal Herria y que tiene derecho a decidir su futuro. Esta nueva oleada represiva va a volver a ser totalmente inútil porque este pueblo va a seguir avanzando por el camino de la libertad de una manera o de otra.

Y recordando el pasado pero mirando el futuro.... no estamos dispuestos a aceptar estas nuevas mentiras, este pueblo pide soluciones, para poder decidir nuestro futuro, y cada uno desde nuestro compromiso las tenemos que buscar, lo que hoy se quiere ilegalizar no es un partido político, nos quieren hacer tragar con el pensamiento único de una grande, pero al igual que hace 70 años donde nuestros gudaris dejaron estos montes llenos de sangre contra el fascismo de entonces, nosotras estamos dispuestas a luchar contra el fascismo de hoy en día con otras caras pero con los mismos objetivos, pero tienen que saber que detras de estas siglas ANV hay una historia, hay un presente y habrá un futuro porque las ideas no se pueden ilegalizar ni las ilusiones.

Interes tipoak

2008-02-05
Gari Berasaluzeren artikulua Berrian.

Euskal erdiko eskuin erradikala mozorrorik gabe ageri da beste behin ere. Diotenez, zuzendaritzakideen eskuetara iritsi diren lehen inkestek kezka sortu dute, eta arreta bereganatze aldera, hauteskundeak baino lehen edozer esaten entzungo diegu hurrengo asteotan. Hasi dira dagoeneko. Maltzur. Legez kanporatzaileen eta legez kanporatuen interesek bat egiten dutela esanez, esaterako. Gibela behar du gero.

Politikan aritzeagatik, dozenaka euskal herritarren oheak hutsik ez baleude bezala. Legez kanporatzaileen eta legez kanporatuen etxeetan saminik ezagutuko ez balute bezala. Hemen edozer esatea libre balitz bezala. Senideak alderdi politiko bateko kideak izateagatik astez aste hainbat familiak sakabanaketaren errepideetan bizitza jokatu behar ez balute bezala. Kartzelak eta hilerriak filmetan bakarrik agertuko balira bezala. Eguneroko drama humanoak arbasoen gerrako kontuak balira bezala. Aspaldidanik hainbat lagunen hitzik eta irribarrerik gabe normal biziko bagina bezala. Loiolarik ez balitz bezala.

Gatazka kaleetatik atera eta negoziazio mahaira eraman behar zela entzun genuen Anoetan. Baina negoziazio mahaian argi geratu zen ez legez kanporatuenak eta ez legez kanporatzaileenak ez ziren interesak, ekonomikoak noski, lege zaharrak bezain bedeinkatuak direla batzuentzat, eta interes tipo horiek gatazkaren konponbidea baino gorago daudela, edozein mahaitik kanpo. «Ez da ezer pertsonala, negozioak baino ez». Mario Puzo irakurri ez bagenu bezala. Corleone guztiak ezagutuko ez bagenitu bezala.

Ilegalizazioaren aizkora lepoan dugu Derion

2008-02-01
Ilegalizazioarekin mehatxu egiten gaituzte beste behin ere. Ilegalizazioaren aizkora lepoan jarri digute eta sakatzeko prest daude, bai horixe. Eta horrek ere eragina izango du Derion, gure herrian. Zer gertatuko da gure zinegotziarekin? Zer gertatuko da ANVri botoa eman dioten horiekin? Egoera larria da, eta oraindik larriagotuko da. Erantzuleak nortzuk diren argi daukagu denok eta horrekin baliatuko direnak ere denok ezagutzen ditugu.
Una vez más nos amenazan con la ilegalización. Nos han puesto el hacha de la ilegalización en el cuello y están dispuestos a apretar, sin duda alguna. Y eso tendrá repercusión en Derio, en nuestro pueblo. ¿Qué va a pasar con nuestro concejal? ¿Qué va a pasar con los derechos de las que votaron a ANV? La situaciçon es grave, pero se agravará. Todas tenemos claro quienes son los responsables y quienes serán los que se beneficiarán de ello.

You are illegal

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Derio Berbetan

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution