2008ko Apirilaren 17an Arratia Institutoko DBH 4. mailako ikasleak Baioara joan ginen bertako ikasleekin eguna pasatzera.
Haien ikastetxera, Bernart Etxepare lizeoara heldu ginen goizeko hamaikak inguruan. Autobus gidaria nahiko eskasa zen eta denbora lar iraun zuen bidaiak. Lehenik Baionara sartzerakoan galdu egin ginen eta ezin genuen ikastetxea topatu. Buelta asko eman ondoren iritzi ginen eta bertan ongietorria eman ziguten pankarta handi batekin. Frontoi batera joan ginen trikitilarien laguntzaz eta bertan euskal dantzak dantzatu eta bertsoak bota zituzten. Ondoren, goizeko hamabietan bazkaldu genuen, nahiz eta gure ohitura ez izan ahalegin bat egin izan behar genuen. Bazkal ostean esku-pelotan aritu ginen bertakoekin.
Arratsaldean ariketa prestatu ziguten. Taldeka jarri ginen hangoekin nahastuta, eta Baionan zehar puntu batzuetara joan behar ginen. Puntu gehien batzen zuen taldeak bonboi kutxa irabazten zuen. 1go taldearentzat izan zen garaipena. Arratsalde guztia ibiltzen egon ondoren ikastetxera bueltatu ginen berriz ere eta bertan Irati Astondoak bertso bat bota zuen agurra emanez. Haiek ere pare bat bota zizkiguten. Azkenik argazki bat atera genuen denok batera eta 17:30ak inguruan abiatu ginen Arratiarantz.
Goiz irten, berandu heldu. Berandu irten, berandu heldu.
Ea nolakoa den Ekainaren 6an egingo diguten bisita. Espero dugu guk han bezain ondo eurak hemen pasatzea, sahiatuko gara behintzat.
Jokin Uriarte, Garaiz Merino, Matxalen Tubet eta Julen Perez.
Ez daude Erantzunak mezu honetan...