Endika kanpotik dabilela aprobetxaute ta gure eleanitzako azkenengo urtea hau dala kontuten hartute, zeozer idaztea erabaki dogu.
Lau urte daroaguz eleanitzako taldean ta esan behar da esperientzi polite dala ta jentea gehau animau beharko zala parte hartzean.
Eskursiño batzuk iten dire proiektuen zehar ta azkenengo in dogune ta gehien gustau jakune izin de Foruara in giñune: Endikagaz biologiatik.
Sei neska ta Endika joan giñen eta guk pentsau giñun museo batera edo goazela ta Endikak Urdaibaire eroan ginduzan, Baccharis Halimifoliak zelako kalteak iten dauzen ikusten. Lemoatik Foruara trenean joan ginen eta Eiderrek Endikari 10 zentimo itzi otsezen ez zauelako aukin dirurik (ondino ez dotsez bueltau). Trenan ordutegiegaz erratu ginen eta ordu bete etxoten egon behar izin ginun. Bertan Batxilergokoak pira kolektiboa eiten harrapau ginduzen Durangoko azokarantza eta Endika izenak apuntetan hasi zen. Trenean montau eta Forura joan ginen eta... (jarraituko dau)
Hemen daukazuz Kantagintza tailerrean aukeraturiko NEGUKO 10 KANTARIK ONENAK
PIPERRAK ( Beste biktima bat ) Matxalen eta Joseba ( 46p. )
DESKONTROL ( Duintasunez eutsi ) Julen.LL eta Iñigo ( 46p. )
GATIBU ( Musturrek sartunde ) Iraia eta Regina ( 44p. )
LOR ( Izar berri ) Kontxesi eta Iratxe ( 44p )
ITOITZ ( Lau teilatu ) Jokin eta Ander.A ( 43p. )
TXAPEL PUNK ( Euskadi ) Asier eta Ander.L ( 41p. )
LOR ( Etsipenaren kanta ) Kontxesi eta Iratxe ( 39p. )
TXAPELPUNL ( Zergaitik ez? ) Ander.L eta Asier ( 39p. )
PIPERRAK ( Akatu ) Joseba eta Matxalen ( 39p. )
E.H SUKARRA ( Kasko gorriak ) Erlantz eta Izei ( 38p. )
Irabazleak argazkian
uUU
2-
ETXE-ABEREAK
Iberiar Penintsulan Erromatar Enperadoretzaren hondamendia K.o. V. mendean gertatu zan. Baina ordura arte, erromatarrak eta euskaldunak alkar harremanetan aritu ziran etengabe: merkatal harremanetan, politikoetan...,eta hizkuntz harremanetan ere bai.
Harreman honeek dirala eta, latinetik hartutako 7.000 bat berba ditugu euskaraz, sinestu ez arren; honeetako bat ABERE berba da.
Latinez bada aditz bat: HABERE (eduki esan gura dau). Garai hareetan, zeozer eukitekotan, animaliak ziran jabetza bakarra, hots, etxeko animaliak. Beraz, etxeko animaliak zituenak ABEREak zituen, eta ondorioz, ABERATSA zan.
Goazen, orduan, etxeko-abereen izenak ikasten:
ARRATIA BHIko 3.Ako ikasleek, etxekoakaz batera, lortutako abere izenak dozuez honako honeek; baina hutsuneak be jarri doguz, zuek bete daizuezan:
BEHI (emea) _________ (arra) __________ (arra kapatuta)
____________ ( jaioberria)
Bestelako familia: _______________________(urte batetik bira bitartekoa)
src="http://www.blogari.net/blogs/media/Irati%20A-17.JPG" mce_src="http://www.blogari.net/blogs/media/Irati%20A-17.JPG" width="327">
'Egazkintxo' baten eske
1937ko Santa Agedan Euskadiko gudarostearentzat hegazkina erosteko dirua bildu zuten Arratian (Bizkaia); atzo kopla horiek abestu zituzten.
zuberoa iturburu
Bedia
Santa Ageda bezpera, Bediako plazan (Bizkaia). Igorreko institutuko ikasleak entseatzen zebiltzan, 16:30ak iristeko zain. Lau orduz Arratiako herri guztiak zeharkatuko zituen karabana hasteko prest zegoen, atzokoa ez baitzen Santa Ageda bezpera arrunta izan. 1937an kantatutako bertso berak abestu zituzten. Orduan Euskadiko gudarostearentzat hegazkin bat erosteko dirua bildu zuten. Eta halaxe agertu ziren atzo batxillergoko bigarreneko 40 ikasleak, gudariz jantzita, txapela buruan eta izeratsue zapia lepoan.
Kamioiaren gainetik bi kantu abestu zuten: bata, Bixente Etxezarraga Zidorra Zeanuriko bertsolariak 37ko Santa Agedarako eginiko koplak, eta bestea, Eusko gudariak, baina Arratiako erara, bi kopla erantsita.
«Gudariak ere horrela ibili ziren, eta berreskuratzea pentsatu genuen, ideia ona delako dirua biltzeko eta lehengokoa gogorarazteko», esan zuen Olatz Goikoetxea ikasleak. AK-37 musika taldekoa da Goikoetxea. Institutuko ikasleek osatzen dute talde hori. 1937an herritarrek zein gudariek abesten zituzten kantuak bildu berri dituzte disko batean. Tartean, Zidorrak idatzitako koplak. Ikaskideekin batera aritu ziren atzo.
AHAZTUAK ELKARTEAREKIN BATERA. Oroimen historikoa, Santa Ageda bezperako ohitura eta herritarren parte- hartzea lotu zituen ekimenak. Ahaztuak frankismoaren biktimen elkarteak urteak daramatza oroimen historikoa berreskuratzeko lanean. Taldearekin elkarlanean burutu dute atzoko ekimena. Atzo bildutako diruaren zatirik handiena elkarteari emango diote, hain zuzen ere. Gainontzekoa ikas-bidaia ordaintzen laguntzeko erabiliko dute ikasleek.
Azaldu zutenez, duela 71 urte frankistak Bizkaira sartzen hasita zeuden. Bonbardaketak egiten zebiltzan, alemaniarrek eta italiarrek ordaindutako hegazkinen laguntzaz. Gero eta indartsuago zebiltzan. Euskaldunek ezintasun sentimendua nabaritu, baina etsitzeko asmorik ez zuten, ordea. Aireko bitartekoak behar zituzten frankistei aurre egiteko. Agintariek zein herritarrek hainbat ekimen abiatu zuten dirua lortzeko; horietako bat, Arratian. Hala, Euskadiko Gudarostearentzat hegazkin bat erosteko diru eske atera ziren Santa Ageda bezperan. Istorio hori da atzo berreskuratu zutena.
Orain hilabete batzuk otu zitzaien ideia. Ahaztuak taldeak kantu bilduma kaleratu zuen abenduan. Bertan AK-37 taldeak Zidorraren bertsoekin egindako bertsioa jaso zuten. Orduan hasi zitzaizkion kontuari bueltaka. Atzo, arratiarren belarrietara iritsi ziren bertsook, berriro ere.