Lo egin: Lolo egin, alolo egin
Musua eman: pa eman
Ura: mama
Karamelo: mamelo, koko
Negarrak: mañak
Jakana den umea: mizkina, miskia
Otzana: moxolo
Behia, zekorra, idia: mumua
Jan: Nanan egin, mamau egin
Umea: Ninia, txetxe
Nagusien antza edo ibilera duen neskatila: Ollandatxu
Ogia: Papa
Oinetakoak: Papatak
Ogi-zopak jatean aho inguruan gelditzen diren hondakinak: Papurrak
Oinez dabilela esaten zaio umetxoari: Pata-pata, piti-pata
Txizontzia: Periko
Txoria: pipi
Ostondu : kuku egin
Txiza egin: Pipi egin, txis egin
Gauza polita dela adierazteko. Lorea: Pitxi
Zakila: Pitxilin, txilina
Amagoia Barrena (HNP)
THAIS BUSTOS:
Dauz bi lagun ta diñotse batak besteari: - Zer zelan zabiz ba kitarreagaz?
- Ba! ia enabil!! ta diñotse lagunek:
-Ta zelan ba?
- Joder! ostien zuloa aukin zauen erdien!!!
IÑAKI MARDARAS
-Kurba baten pasatzen diren guztiak talka egiten dute! Eta bat batean bi monja agertzen dira motorrean, eta talka egin gabe pasatzen dira!
Orduan poliziak esaten die: -Zelan pasatu zarete ba?
-Jesusekin joan garelako! Eta poliziak esaten dio:
-Orduan multa 3 joatearren!
DBHko ikasleak, beste urte batzuetan egin izan dan legez aurten ere Iparraldeko bidaia egin gura dabela-ta protestea egin dabe. Euren indar guztiak erabili ebezan joan dan barikuan, urtailak 25,ikastetxeko zuzendaritzagaz egin eben batzarrean eta baita aldi berean burutu zan manifestazinoan ere.
“Ahaztuak” 1937-2007 elkarteak disko bat atera dau plazara aurten. Disko honetan 13 artistak eta musika taldeak parte hartu dabe 17 kantakaz. Gerra-denporan eta frankismoan bizi izandako errepresio eta gogoetak dira kanten gaiak.
Abenduaren 8an, zapatuan, Durangoko Liburu eta Disko Azoka zala eta, Plateruen Etxean egin zan Oroitzapenaren kantuak izendaturiko diskoaren aurkezpena.
Han egon ziran musikarien artean AK-37 taldeko partaideek diskoan daukiezan kanta biak (“Euzkadi” hegazkiñaren alde eta Viento de libertad) interpretatzen ebezan. Lehenengoa, AK-37k “Arratiako kanta galduak” deituriko diskoan atera eban izenburu bardineko kantaren bertsino bat da; bigarrena, “Grupo Contracanto” taldeak bere sasoian -oin dala hogeita urte edo-, abesten ebana, baina ez zan grabatu biniloan; Josu Paredes “Txiki” ETA kidea izan zanak, 1975ko irailean fusilatu baino lehen idatzi eban poeman oinarrituta dago. Angel Larrea
- JULEN LLANOS: Aita, aita, klasean buruhandi geitzean dostie.
Aitak: Ba joizuz danak!
Ahaleginduten naz baie kale estuetatik sartzean dire. KAR, KAR,KAR
- ISMAEL PEREIRA: -Zertan dire bardinek oiloak eta katxontxiloak?
Biek arrautzak berotan dauriezela. KAR, KAR,KAR
- AITOR CILAURREN; -Zer esaten dotse semaforo batek beste bateri?
- Ez begitu aldatan nabil-eta.
- ERLANTZ ESPARTA: -Bilboko bat topetan da jeinu bategaz eta esaten dotse jeinuak:
- Deseo bat eskatu eta kunplidu egingo dot. Orduan esaten deutso:
-Gure dot autopista bat hemendik New Yorkera hiru karrilgaz. Eta esaten dotse jeinuak:
- Hori ezinezkoa da! Orduan mutilak beste bat eskatu eutson:
- Orduan emakumeak ulertu gura dodaz. Eta esan eutson jeinuak:
-Zer esan duzu hiru karrileko autopisteagaitik?