Gaur egun daukagun beharra hauxe da: gure euskara sasidotore eta sasiakademiko honetan (batzuek diotenez, jakina) adierazkortasunari lekutxoa egitea hitz berezien bidez, hau da, umeen berben bidez. Eta horretarako, berandu baino lehenago zuen herriko hitzak, esapide eta aberastasunak erabiltzea besterik ez dago.
Etxetik kalera ibiltzen joateko orduan: Andi-andi, apapan joan .
Norbera bustikeran: Ap!
Norbait besoen artean hartzean : Apa! Aupa!
Jesarri: Apatxe, apatx, apatxin egin.
Hatz egin: Apu egin, txatxamurka egin
Zaldi, asto edo behor gainean ibiltzeari: Arre-arre
Umetxoa lepo gainean erotean: Arretxikotan, arreputxingo, apurrin
Aita: ata
Norbera garbitu: Babitu
Umetxoak jaten amaitzen duenean esaten zaio: Bapo, papo
Itzulipurdia: Bilin-bola, txirinbuelta
Katuari deitzeko: Bis-bis, mix-mix
Katua bera: Mitxina, mixina, pitxitxi
AMAGOIA BARRENA (HNP)
DBH 4.A
Bi ijito doaz errepidetik eta guardia zibilak altoa botatzen deutsie.
-Zer daroazu kotxeko maleteroan?
-Ezer ere ez -diño ijitoak bildurtuta.
Guardiak zakuak zabaltzen ditu eta olibak daudela ikusten dau.
-Banan banan sartuko dituzu eperdiko zulotik! -Agintzen deutso umore txarrez.
Ijitoa barrezka hasten da. Eta guardiak haserre:
-Barre zegaitik egiten dozu?
-Ba nire lagunak meloiak daroazalako!
JULEN PEREZ ARANBURU
DBH 4.A
Ba dagoz langile bi andamio baten eta bazkal ordua iristen danean esaten deutso batak besteari: -Gaur ez noa zabaltan bokadiloa, seguru tortilazkoa dala-ta. Zabaldu ostean bokadiloa tortilazkoa da. Hurrengo egunean atzera ordu bardinean, bokadiloa zabaldu aurretik esaten dau: -Gaur ez noa zabaltan bokadiloa, seguru tortilazkoa dala-ta. Eta besteak esaten deutso: -Zabalduizu igual ez da izango eta. Zabaltan dau, eta tortilazkoa da. Hurrengo egunean atzera bardin: -Ez noa zabaltan bokadiloa, ze tortilazkoa izango da. Eta besteak esaten deutso: -Zergaitik ez da izango ba? -Bokadiloa nik neuk prestetan dodalako! Ander AsuaTortila bokadiloa
Ba dagoz langile bi andamio baten eta bazkal ordua iristen danean esaten deutso batak besteari: -Gaur ez noa zabaltan bokadiloa, seguru tortilazkoa dala-ta.
Zabaldu ostean bokadiloa tortilazkoa da.
Hurrengo egunean atzera ordu bardinean, bokadiloa zabaldu aurretik esaten dau:
-Gaur ez noa zabaltan bokadiloa, seguru tortilazkoa dala-ta.
Eta besteak esaten deutso: -Zabalduizu igual ez da izango eta. Zabaltan dau, eta tortilazkoa da.
Hurrengo egunean atzera bardin: -Ez noa zabaltan bokadiloa, ze tortilazkoa izango da. Eta besteak esaten deutso: -Zergaitik ez da izango ba?
-Bokadiloa nik neuk prestetan dodalako!
Ander Asua
DBH 4.B
Zelan geituten jako igogailueri Japonen?
Botoia sakatuz.
ANDER LEKUE
KANTAGINTZA taldekoek (DBH 4) aukeraturiko 8 kanta onenak dituzu honakook:
8- LATZEN Ze ingo xu? ( Goiatz eta Ane)
7-LATZEN Laztana (Goiatz eta Ane)
6-OI KOBRAS Kalera (Garaiz eta Julen P.)
5-BERRI TXARRAK Oihu (Ander eta Asier)
4-SU TA GAR Itxaropena (Izei eta Erlantz)
3-HERTZAINAK Aitormena (Juantxu Rekalde)
2-PIKUTARA Rastamintxo (Kontxesi eta Iratxe)
1-IRABAZLEAK: SU TA GAR Jo ta ke (Izei eta Erlantz)
Txistea
Gizon bat tabernan dago eta bertan lagun bat ikusten dau etorten:
- Zer dala eta dakarzu aurpegi hori?- esaten deutso.
- Ba begira, lagun bati 3.000 € itzi deutsodaz zirujia estetikoa egiteko eta orain ezin dot asmatu nor dan.
Jokin Uriarte (4A)
Txistea
Aitak semeari: George Wasington zure adine eukanean klaseko azkarrena zan.
Semeak aitari: Bai eta zure edadean Estatu Batuetako lehendakaria zan, eta?
Julen Llanos (4A)
Txistea
Aintzina San Martinetan tradizino bat egoten zan abade eta monjak etxeetara joaten ziran erregalu bila eta nomalean txarri hankak emoten eutsiezan. Joan zan abade bat etxe batera, eta etxeko jabeak txarri odola emon eutsan eta abadeak galdetu eutson: -Aurten etxak ala txarri hankarik? eta jabeak erantzun: -Ez atzeko bentanatik joan dozak!
Irati Astondoa (4 B)
Txistea
Bazan behin Pepito izeneko ume bat eta komunera joateko ganak auki ebazan.Baina amak esan eutson komunean aite egoela eta beste leku betera joateko .Orduen pepito kalera urten zan eta bertan hasi zan kaka egiten. Orduan kotxe bat pasau zan eta Pepito bide erdien ikusi ebanean bozinea jo eta esan eutson: -Bai, zuk pi-pi baina nik ka-ka!
Joseba Gil (4 B)
Txistea
Bazan behin gizon bat goiz baten zakila handi-handi bat bekokian dala jagi zana. Beharrera holan joan ezin zala eta, medikuarengana joan zan. - Mediku jauna, zer egin neike zakil honegaz? - Ba joan zaitez Parisera eta ikusi Eiffel Dorrea, joan Moskura eta ikusi San Basilio eliza, joan Txinara eta ikusi Harresi Handia... - Eta, holan osatuko naz? - Ez dakit osatuko zaren baina arrautzak urtetan jatzuzenerako dana ikusita izango duzu!!
Joar G. Galdeano (4 A)
Txistea
Jaimito bere amamagaz kaletik doa. Lurrean txikle bat ikusten dau eta hartu egiten dau. Orduan amamak esaten deutso: - Jaimito, ez hartu gauzak lurretik! Gero amama lurrera jausten da eta esaten deutso Jaimitori: - Jaimito lagundu! - Ez amama, lurretik ez dira gauzak hartzen!
Andrea Arenas (4 A)