Gizon bat medikuarengana joan zan eta esan eutson:
-Mediku jauna arazo bat daukat. Nire uzkerrek ez daukie usainik.
-Hori ezin lei, ezin leiteke. Ia, bota eizu bat oraintxe bertan!
-Ppppppppprrrrrrrraaa!
-Joe hori larria da gero! Ebakuntza behar dozu
-Eperdian?
-Ez gizon surrean!
Izei Gomez
Badinotso Jaimitok aitari:
Aita aita, barri on bat eta beste txar bat deukot!
Zein da ona Jaimito?
Danak gainditu dodazala!
Eta txarra?
Guzurra dala!
Kepa Roman eta Alain Vazquez
Saharako desertuan mutiko batek lanpara bat topetan dau. Garbitzen hasten da eta barrutik jeinu batek urtetan dau:
- Hiru desio emongo deutsudaz- esaten deutso.
- Ba, lehenengoa zuria izatea. Bigarrena indartsua izatea eta hirugarrena ur asko eukitea.
Orduan jeinuak mutikoa hartu eta komun bihurtu eban.
Garaiz Merino

Bilboko mapamundian, oker ikaragarri baten erruz, hiriaren izena ez zan agertzen.
Hankasartzea konpontzeko asmoz imprimategira eroan eben barriro arazoa konpontzeko, eta gaur egungo Biboko mapamundian hiriaren izena holan dator: GUGENJEIN BILBAO
Mateo Pagazaurtundua
AUPA LAGUN!
Beitizu! Labur azalduta, "Geure Berbategie" proiektua 1999 urtean jaio zan ARRATIA Institutuan, galtzeko arriskuan egozan berbak batu eta promozionetako helburuakaz. 2007an gagoz eta bizirik dirau. Orain zabaltzen dogun blog honen parte-hartzaile izan zeintekez zu zeu be, gune irekia dalako.
Goazen ba danon artean gure euskerea aurrera ateratzen!
Angel Larrea Beobide