Artxiboak: Ekaina 2007

2007-06-21

Permalink 23:10:34, Atalak: KORRIKA 15. HELDU!!!  

I. HITZA EGUNA

AULESTIA, EKAINAK 17

 

 

Oso egun berezia ospatu zen gure eskualdean ekainaren 17an. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren eguna. Eskualde eta Mutrikuko euskarazko egunkaria, hemen gertatzen denaren berri ematen diguna, arlo guztietan: politika, ekonomia, kultura, kirola, gizartea, udalen informazioa... Elkarren berri izatea ahalbidetzen diguna, herritarron nahi eta iritziei lekua ematen diguna, kohesioa ematen diguna... Eta hau guztiau EUSKARAZ. Ez da egunkari soil bat, herritar askok gurea balitz bezala ikusten baitugu. Euskaraz irakurtzeko ohitura ez daukanak ere, HITZA irakurtzen du. Harpidedunak ez direnek ere irakurtzen dute!

 

Horregatik herritar guztiok parte hartu zuten HITZA egunean, elkarlanean. Ekitaldiak antolatzen, txosnetan lan egiten, bazkari herrikoi erraldoia prestatzen, herria atontzen... Dena helburu batekin: HITZAri laguntzea.

 

Berbalagunekoak ere han izan ginen; jarraian ikus daiteke zelan pasatu genuen. Ez dago gehiagorik esateko: hitz gutxiago beraz, eta HITZA gehiago!

 

 

----------

Lea Artibaiko Berbalagunak

berbalagun egitasmoak euskaldun zahar eta berriak harremanetan ipintzeko helburu dauka. Euskaraz hitz egiteko eta eskualdean harreman sare bat sortu eta osatzeko bi taldeen artean.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution