Artxiboak: Iraila 2006

2006-09-26

Permalink 18:08:11, Atalak: berbalea, Euskara Alarma Gorrian  

EUSKARA ALARMA GORRIAN

EUSKALDUN ZAHARRAK BEHAR DITUGU!

Eman 11 ordu euskarari!!!

euskara alarma gorrian

 

"EZ DEZATELA ONDORENGOAK EUSKARA GUGATIK GALDU ZALA, EUSKALERRIAN ESATEKO BIDERIK IZAN " (Barandiarango Joxe Migel).

Jakingo duzuen moduan, berbalagun egitasmoa martxan hasi zen orain dela hiru-lau hilabete. Berbataldeak martxan jarri ziren eta orain arte oso esperientzia polita eduki dute. Kontua da, berbataldeak irailean berriro hasiko direla martxan eta EUSKALDUN ZAHARREN premia dagoela talde hoietan parte hartzeko!

Euskaldun zaharra bazara, eta euskarari ordu batzuk eskaini nahi badizkiozu, egin zaitez BERBALAGUNA. Eskatzen den gauza bakarra, astean ordu bat dedikatzea da, berbataldeetako 11 ordutan parte hartzea nahiko delarik.

Berbalagunaren inguruan informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, web orrialde honetan behar duzun guztia aurkituko duzu, bestela deitu ezazue Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein, Berriatua eta Etxebarriako udaletxeetara, edo bestela, Lekeitio eta Ondarroako AEK-ko euskaltegietako telefono hauetara:

Lekeitioko AEK: 946842869

Ondarroako AEK:946134021

----------
Permalink 18:03:23, Atalak: berbalea, Ondarruko Zapatu Azule  

Ondarruko Zapatu Azule

Uztailaren 1en, zapatua, ondarrutarrek Zapatu Azule ospatu zuten. Han izan ginen, jaia ezagutzeko prest. Pilo bat jende batu ginen eta ondarrutar eta kanpotarren artean ibili ginen. Ez genituen kamisetak erosi, agian hurrengoan.... (Kamiseten azoka egoten da, ikusgarria)

 

zapatu azule

 Ondarruko zubi zaharrean barre batzuk egiten

----------
Permalink 17:58:16, Atalak: berbalea, Markina-Xemeingo Berbataldea  

Markina-Xemeingo Berbalagun taldea

Markina-Xemeinen ere, Berbatalde bat sortu da. Momentuz oso handia ez bada be, lehendabiziko saioa egin zuen joan zen uztailaren 28an. Uda sasoia eta giro ona aprobetxatuz, Lekeition izan ginen, herria ezagutzen (nahiz eta Markinan bizi, batzuk ez baitzuten ezagutzen), eta gero Lea Ibilbidetik osteratxoa egin genuen, Lekeitiotik Oletaraino hain zuzen. Talde txikia izanda, denek izan zuten elkar ezagutzeko eta euskaraz hitz egiteko aukera.

Abuztuan geldirik egon gara, oporrak zirela-eta. Baina irailean bueltan gatoz, berriro ere Berbalagun egitasmoari ekiteko, eskualdeko euskaldun sarea osatu eta sendotzeko asmoz.

 

talan danak

Ibilbidea hasi baino lehen, Lekittotik bueltatxu bat, "beraneantien" modura. Atzean Garraitzeko irla (eta ez San Nikolas!)

lumentza 

Marea-Errotako paduretan, Lumentza mendia atzean daukagula.

 lumentza atzean

Mendexako Ospitale zaharren aurrean. Atzean ikusten dira Antzar Jaian erabiltzen diren potiñak. (Datorren urtean Berbalagunak aterako al du berea?)

gar

Hau be gurekin etorri zen, ez zituen berba gehiegirik bota, baina primeran pasatu zuen.

ibilbidean

 Eeeeee! Itxaron! Hainbeste berba ta berba atzean utzi nauzueeeeee!!!

 

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Lea Artibaiko Berbalagunak

berbalagun egitasmoak euskaldun zahar eta berriak harremanetan ipintzeko helburu dauka. Euskaraz hitz egiteko eta eskualdean harreman sare bat sortu eta osatzeko bi taldeen artean.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution