Artxiboak: Uztaila 2006

2006-07-24

Lea Artibaiko Berbalagun egitasmoa martxan dago

 

Dagoeneko martxan da Berbalagun egitasmoa Lea Artibai eskualdean. Momentuz lehendabiziko pausoak ematen ari gara soilik, baina gutxi-gutxika gero eta jende gehiago hurbiltzen ari da. Euskaldun berri eta zaharren arteko harremanak sortzea eta sendotzea, kultura eta ohiturak elkar trukatzea eta euskaraz hitz egitea dira gure helburuak. Hizkuntzaren eraikina egiteko pertsona bakoitzak bere harria jarri beharra dauka. Zurea ipintzeko prest bazaude, hemen daukazu zure lekua. Apuntatu zaitez! Informazio gehiago eskuratzeko, joan Ondarroako edo Lekeitioko AEK-ko euskaltegietara edota Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein, Berriatua eta Etxebarriako udaletxetara. Lekeition, 2006ko ekainaren 5a

 

----------

2006-07-20

Permalink 13:11:35, Atalak: berbalea, Wolof ikastaroa hastera doa  

Wolof ikastaroa hastera doa

Uztailaren 22an, zapatua, Wolof ikastaroa hasiko da Ondarroako AEK Euskaltegian. Berbalagun egitasmoaren helburuen artean kultur trukaketa eta elkar ezagutzea daudenez, Berbakide batzuek ikastaro hau antolatzea pentsatu zuten. Wolof Senegaleko hizkuntzetariko bat da, biztanle gehienek erabiltzen dutena, nahiz eta ez izan Senegaleko hizkuntza bakarra. (Senegaleko hizkuntza ofiziala frantsesa da, baina wolof, serer eta fulani dialektoak ia herrialde osoan ulertzen dira).

Beraz, wolof ikasi eta euskara irakatsi nahi baduzu, badakizu nora jo. Esperientzia polita izan daiteke ezta? Izena emateko, Ondarroako AEK Woloftegian!!!

  kartela

 

 

----------

Burrundada: Perkusio egunean izan ginen

Ekainaren 24an Lekeitioko Perkusio Egunean izan ginen (Gazte Bulegoak antolatuta), Ondarroako Berbalagunen taldearekin. Egun aparta izan zen oraingoan ere, yembeak, edozein tamainako danborrak, txalaparta, dantza... Goizean taldeak Lekeition zehar ibili ziren eta gu Markinako senegaldarren talde batekin batu ginen.

Bazkal orduan Hotel Beitian egon ginen eta han aukera izan genuen euskaraz hitz egiteko eta jende berria ezagutzeko.

Arratsaldean, danborra jotzeari ekin genion berriz ere. Giroa nahiko berotuta zegoen eta batek baino gehiago dantzan hasi zen. Nahiz eta eguraldia kaskartu eta euri zaparrada hasi, nori inporta? Kultur etxeko baxuetan sartu eta jo ta jo, dantza ta dantza, eskuak eta oinak apurtu arte.

Lekeitiora helduta

Lekittora allegata. Nora jun behar dou ba?

gure mutilak infiltratuak

Gure Berbataldeko mutilak infiltratuak musikarien artean.

Markinako taldea

Hauek ez dira Berbalagunekoak. MOMENTUZ!! Je je

Hotel Beitian 

Hotel Beitian euskarari ekiten.

Erritmoa hartzen

Gure taldekideak erritmoa hartzen.

Bazkaria bajatzeko

Bazkaria bajatzeko modurik onena.... DANTZAN!

Neskak solta jakuz!

Sekula holakorik! Neskak solta jakuz!

Gure taldekideak 

Berbalagunen taldeko partaide bi, zarata ateratzen euripean.

Euskara irakaslea

Markinako Mory.  Honek euskarazko klaseak ematen ditu... Senegalen!!!

Wapoak zaoze ba!

Wapoak zaoze ba! Onen arpeixak eta dana daukazuez....

Inmigrazio teknikaria

Danbor mikroskopikoa daukona Iñaki da, Lea Artibaiko Inmigrazio Teknikari ohia. Faltan botako zaitugu wapo!

Yembe ta txalaparta

 Soinuak uztartzen, kulturak trukatzen, hizkuntzak bizitzen, burrundada sortzen.

 

Ez dago zu bezalako gazterik!

 Ez dago gazterik honen martxa daukanik

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Lea Artibaiko Berbalagunak

berbalagun egitasmoak euskaldun zahar eta berriak harremanetan ipintzeko helburu dauka. Euskaraz hitz egiteko eta eskualdean harreman sare bat sortu eta osatzeko bi taldeen artean.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution