Artxiboak: 2006

2006-10-03

Hizkuntzak zubi direnean

 

Wolof ikastaroa martxan dago. Honen berri emateko, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak artikulua argitaratu zuen, jarraian agertzen dena, ondo baino hobeto azaltzen baitu nola doan ikastaroa eta zeintzuk diren partaideen iritziak.

" Geure artekoak dira. Berton bizi dira, berton egiten dute beharra. Noraino ezagutzen ditugu, baina, Lea-Artibai zein Mutrikura azken urteotan etorri diren afrikarrak, latinoamerikarrak, Ekialdeko Europako herritarrak? Egunerokotasunean elkarrekin bizi garen arren, kultura eta hizkuntza desberdinak edukitzeak sarritan amildegia zulatzen du biztanle berri eta zaharren artean. Hizkuntzak, ostera, pertsonen arteko zubiak eraikitzako jaio ziren. Horrela ulertu dute Berbalaguna egitasmoan zein wolof ikastaroan eragile, ikasle edo irakasle diren pertsonek.

Zapatu goizero hitzordua daukate Ondarroako AEK euskaltegian Senegaleko hizkuntza nagusia -wolof- ikasten dihardutenek. Ismail Fall dute irakasle. "Luxua da horrelako irakaslea edukitzea, formazio handikoa, eta erakusten atsegina", diote ikasleek. Orain arte bost lagun- guztiak emakumeak- batzen idira wolofaren doinuak deszifratzeko saioetan. Eta esateko daukate ateak zabalik daudela izena emateko; "esperientzia guztiz aberasgarria da, asko daukagulako gure herrikide afrikarrei erakusteko, eta baita haiengandik ikasteko ere".

Wolof ikastaroaren ideia Berbalaguna egitasmoan ibili izan direnengandik jaio zen. Tartekoa da Nahia Guenaga: "12 bat lagun batu izan gara zapatu eguerdietan euskara ikasi nahi duten etorkinekin egoteko; han bururatu zitzaigun bertokoentzako ere interesgarria izango litzatekeela Senegaleko hizkuntzaren bidez haien kultura hobeto ezagutzea". Data gaitzetan hasi ziren wolof ikastaroagaz, uztailean, eta udan ez da erraza izan talde zabala eratzea. Badute itxaropena ikasturte berriaren hasieragaz jende gehiago animatzeko.

Senegalera joateko, norbera aberasteko, ikastearren...

Senegalera doa Mariama Torienzo mutrikuarra abenduan. Motibazio praktikoa eduki du, beraz, ikastaroan izena emateko. "Bertara joanda Bertako hizkuntza nahi dut erabili, behintzat oinarrizko elkarrizketetan".

Berbalagun egitasmoan dabilen lagun batek esanda animatu zen Aitziber Goienetxea lekeitiarra. "Bera wolofean profesionala da!" esan dio Ismail Fall irakasleak, irribarrez. Bakarra da klaseaz aparte aukera daukan senegaldarrekin hizkuntza praktikatzeko aste barruan.

Mari Kruz Lekunberri ondarrutarrak ere Berbalagun egitasmoan parte hartuta egin du woloferako bidea. "Nik pentsatzen dut hurreratze bat egon behar dela, baina zentzu bietan; uste dut hau ez dela izan behar integrazio hutsa- eurak geurera sartu-, elkar aberaste bat baino".

Lekunberrik beste hausnarketa interesgarri bat ere gehitu du, holako ekimen baten balioa azpimarratzeko: "Inmigranteen egoera soziala, hain larri dena, guk ezin dugu konpondu; baina sikieran harreman pertsonalen bitartez adierazi ahal diegu eurei geuretarrak somatzen ditugula, eta berdinak garela, nahiz itxurak ezberdinak izan".

"Herriko bizitzan parte hartu nahi dugu, eta horretarako euskara- gutxi edo asko- ikasi egin behar dugu. Era berean, gure kultura ere bertokoek ezagutzea nahi genuke; hizkuntzak dira horretarako zubi", azaldu du Ismail Fallek.

Aditzen iraganaldiak lantzen jarraitu dute, irakasleak arbelean idatzitako apunteak jasotzen. Etorkizuna elkarren arteko ulermen eta errespetuaren letra handiekin marraztu nahi lukete." Maribi Ugarteburu- Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

 

 

irakasle eta ikasleak

 Klasean oso formalak ikusten diren arren, kalean ikusi beharko zenituzkete...

 

----------

2006-09-26

Permalink 18:08:11, Atalak: berbalea, Euskara Alarma Gorrian  

EUSKARA ALARMA GORRIAN

EUSKALDUN ZAHARRAK BEHAR DITUGU!

Eman 11 ordu euskarari!!!

euskara alarma gorrian

 

"EZ DEZATELA ONDORENGOAK EUSKARA GUGATIK GALDU ZALA, EUSKALERRIAN ESATEKO BIDERIK IZAN " (Barandiarango Joxe Migel).

Jakingo duzuen moduan, berbalagun egitasmoa martxan hasi zen orain dela hiru-lau hilabete. Berbataldeak martxan jarri ziren eta orain arte oso esperientzia polita eduki dute. Kontua da, berbataldeak irailean berriro hasiko direla martxan eta EUSKALDUN ZAHARREN premia dagoela talde hoietan parte hartzeko!

Euskaldun zaharra bazara, eta euskarari ordu batzuk eskaini nahi badizkiozu, egin zaitez BERBALAGUNA. Eskatzen den gauza bakarra, astean ordu bat dedikatzea da, berbataldeetako 11 ordutan parte hartzea nahiko delarik.

Berbalagunaren inguruan informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, web orrialde honetan behar duzun guztia aurkituko duzu, bestela deitu ezazue Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein, Berriatua eta Etxebarriako udaletxeetara, edo bestela, Lekeitio eta Ondarroako AEK-ko euskaltegietako telefono hauetara:

Lekeitioko AEK: 946842869

Ondarroako AEK:946134021

----------
Permalink 18:03:23, Atalak: berbalea, Ondarruko Zapatu Azule  

Ondarruko Zapatu Azule

Uztailaren 1en, zapatua, ondarrutarrek Zapatu Azule ospatu zuten. Han izan ginen, jaia ezagutzeko prest. Pilo bat jende batu ginen eta ondarrutar eta kanpotarren artean ibili ginen. Ez genituen kamisetak erosi, agian hurrengoan.... (Kamiseten azoka egoten da, ikusgarria)

 

zapatu azule

 Ondarruko zubi zaharrean barre batzuk egiten

----------
Permalink 17:58:16, Atalak: berbalea, Markina-Xemeingo Berbataldea  

Markina-Xemeingo Berbalagun taldea

Markina-Xemeinen ere, Berbatalde bat sortu da. Momentuz oso handia ez bada be, lehendabiziko saioa egin zuen joan zen uztailaren 28an. Uda sasoia eta giro ona aprobetxatuz, Lekeition izan ginen, herria ezagutzen (nahiz eta Markinan bizi, batzuk ez baitzuten ezagutzen), eta gero Lea Ibilbidetik osteratxoa egin genuen, Lekeitiotik Oletaraino hain zuzen. Talde txikia izanda, denek izan zuten elkar ezagutzeko eta euskaraz hitz egiteko aukera.

Abuztuan geldirik egon gara, oporrak zirela-eta. Baina irailean bueltan gatoz, berriro ere Berbalagun egitasmoari ekiteko, eskualdeko euskaldun sarea osatu eta sendotzeko asmoz.

 

talan danak

Ibilbidea hasi baino lehen, Lekittotik bueltatxu bat, "beraneantien" modura. Atzean Garraitzeko irla (eta ez San Nikolas!)

lumentza 

Marea-Errotako paduretan, Lumentza mendia atzean daukagula.

 lumentza atzean

Mendexako Ospitale zaharren aurrean. Atzean ikusten dira Antzar Jaian erabiltzen diren potiñak. (Datorren urtean Berbalagunak aterako al du berea?)

gar

Hau be gurekin etorri zen, ez zituen berba gehiegirik bota, baina primeran pasatu zuen.

ibilbidean

 Eeeeee! Itxaron! Hainbeste berba ta berba atzean utzi nauzueeeeee!!!

 

----------

2006-07-24

Lea Artibaiko Berbalagun egitasmoa martxan dago

 

Dagoeneko martxan da Berbalagun egitasmoa Lea Artibai eskualdean. Momentuz lehendabiziko pausoak ematen ari gara soilik, baina gutxi-gutxika gero eta jende gehiago hurbiltzen ari da. Euskaldun berri eta zaharren arteko harremanak sortzea eta sendotzea, kultura eta ohiturak elkar trukatzea eta euskaraz hitz egitea dira gure helburuak. Hizkuntzaren eraikina egiteko pertsona bakoitzak bere harria jarri beharra dauka. Zurea ipintzeko prest bazaude, hemen daukazu zure lekua. Apuntatu zaitez! Informazio gehiago eskuratzeko, joan Ondarroako edo Lekeitioko AEK-ko euskaltegietara edota Ondarroa, Lekeitio, Markina-Xemein, Berriatua eta Etxebarriako udaletxetara. Lekeition, 2006ko ekainaren 5a

 

----------

2006-07-20

Permalink 13:11:35, Atalak: berbalea, Wolof ikastaroa hastera doa  

Wolof ikastaroa hastera doa

Uztailaren 22an, zapatua, Wolof ikastaroa hasiko da Ondarroako AEK Euskaltegian. Berbalagun egitasmoaren helburuen artean kultur trukaketa eta elkar ezagutzea daudenez, Berbakide batzuek ikastaro hau antolatzea pentsatu zuten. Wolof Senegaleko hizkuntzetariko bat da, biztanle gehienek erabiltzen dutena, nahiz eta ez izan Senegaleko hizkuntza bakarra. (Senegaleko hizkuntza ofiziala frantsesa da, baina wolof, serer eta fulani dialektoak ia herrialde osoan ulertzen dira).

Beraz, wolof ikasi eta euskara irakatsi nahi baduzu, badakizu nora jo. Esperientzia polita izan daiteke ezta? Izena emateko, Ondarroako AEK Woloftegian!!!

  kartela

 

 

----------

Burrundada: Perkusio egunean izan ginen

Ekainaren 24an Lekeitioko Perkusio Egunean izan ginen (Gazte Bulegoak antolatuta), Ondarroako Berbalagunen taldearekin. Egun aparta izan zen oraingoan ere, yembeak, edozein tamainako danborrak, txalaparta, dantza... Goizean taldeak Lekeition zehar ibili ziren eta gu Markinako senegaldarren talde batekin batu ginen.

Bazkal orduan Hotel Beitian egon ginen eta han aukera izan genuen euskaraz hitz egiteko eta jende berria ezagutzeko.

Arratsaldean, danborra jotzeari ekin genion berriz ere. Giroa nahiko berotuta zegoen eta batek baino gehiago dantzan hasi zen. Nahiz eta eguraldia kaskartu eta euri zaparrada hasi, nori inporta? Kultur etxeko baxuetan sartu eta jo ta jo, dantza ta dantza, eskuak eta oinak apurtu arte.

Lekeitiora helduta

Lekittora allegata. Nora jun behar dou ba?

gure mutilak infiltratuak

Gure Berbataldeko mutilak infiltratuak musikarien artean.

Markinako taldea

Hauek ez dira Berbalagunekoak. MOMENTUZ!! Je je

Hotel Beitian 

Hotel Beitian euskarari ekiten.

Erritmoa hartzen

Gure taldekideak erritmoa hartzen.

Bazkaria bajatzeko

Bazkaria bajatzeko modurik onena.... DANTZAN!

Neskak solta jakuz!

Sekula holakorik! Neskak solta jakuz!

Gure taldekideak 

Berbalagunen taldeko partaide bi, zarata ateratzen euripean.

Euskara irakaslea

Markinako Mory.  Honek euskarazko klaseak ematen ditu... Senegalen!!!

Wapoak zaoze ba!

Wapoak zaoze ba! Onen arpeixak eta dana daukazuez....

Inmigrazio teknikaria

Danbor mikroskopikoa daukona Iñaki da, Lea Artibaiko Inmigrazio Teknikari ohia. Faltan botako zaitugu wapo!

Yembe ta txalaparta

 Soinuak uztartzen, kulturak trukatzen, hizkuntzak bizitzen, burrundada sortzen.

 

Ez dago zu bezalako gazterik!

 Ez dago gazterik honen martxa daukanik

----------

2006-06-28

Permalink 11:23:29, Atalak: Ondarroako Berbataldearen ekintzak  

Ondarruko Berbataldearen ekintzak

Berbalagun egitasmoak aurrera jarraitzen du, Ondarroako taldea zapatuero batzen da, eta oraingoan txalaparta jotzeari ekin diote. Oinarrizko azalpenak jaso eta jarraian, jotzera! Yembe joleak ere egon ziren tartean, beraz erritmoa zen nagusi. Hurrengorako instrumento biak uztartuz agian kontzertu bat eman? Auskalo! Ttakun ttakun euskaraz jardun

 

ttakun ttakun

 

 

aupa neskak!emoiozu paluai Hauek bai erritmoa! Lastima ez dela ezer entzuten...

----------

2006-06-22

Permalink 11:04:44, Atalak: Lehendabiziko Berbataldea  

Lehendabiziko Berbataldea

Dagoeneko sortu da lehendabiziko Berbalagun taldea. Lehen kontaktua egin ostean, elkar ezagutzeko, Santa Eufemiara (Markina eta Aulestiaren artean dagoen mendia) irteera bat egin genuen. Talde anitza batu zen, adin, sexu eta jatorri desberdinekoa. Menditik osteratxoa egin eta gero bazkaltzera! Oso egun atsegina izan zen, kriston eguraldia, eta paisaiaz disfrutatzeko aukera izan genuen. Denok errepikatzeko gogoaz gelditu ziren. Beraz, hurrengoan beste bat egingo dugu. Argazkiak ikustean ez al zaizu etortzen gogoa zu ere egitasmora batzeko?

 Hone hemen batu ginenak

Polita da gure eskualdea

Eguna potentia txo!

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Lea Artibaiko Berbalagunak

berbalagun egitasmoak euskaldun zahar eta berriak harremanetan ipintzeko helburu dauka. Euskaraz hitz egiteko eta eskualdean harreman sare bat sortu eta osatzeko bi taldeen artean.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution