Aste honean, ostiralean Azaroak 19aan,Sopelan Aitxu Euskara Elkarteakantolatuta, kantaldi herrikoia izango da Sopelako Laiak Tabernan arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Anje Duhalde etorriko zaigu eta berarekin batera hamaika abesti kantatzeko aukera izango dugu. Liburukantak banatuko dituzte gainera, beraz aukera ederra elkartu eta ondo pasatzeko.
Ondoren, herri afaria izango da Urko Polikiroldegian eta Berbalagunoi Pantxo eta Peioren "Euskaldunek munduan" abestia egokitu zaigu. Ostiraleko afarirako txartelak Laiak tabernan salgai dituzuela gogoratu.
Ondo izan eta euskaraz bizi!
"
Euskaldunek munduan ez dugu parerik hortakotz ez ginuke guk behar nausirik! Elgarretara beraz zazpiak bildurik! ez dugu onetsiko Herrian Kaskoinik! Zeruan gora dago Euskaldun izarra, gazte bahintz bezala xuti hor zaharra, Kopeta apaltzea da gure makurra Oi! nausi izaitea zer gauza ederra!. Euskaldunak ez ahantz beti han dagola, Jaungoikoak emana Gernikan arbola. Euskaldun egon bedi euskaldun odola kaskoinak Kaskoinian sekulan daudela. Oihu hau aditzean xuti gaiten denak! eta egin ditzagun ahal ditugunak. Hauxe dauku galdetzen gure Jainko Jaunak euskaldun egon gaiten beti euskaldunak!
Ekainaren 19an, larunbatarekin, arratsaldeko 19etan, Txalaparta Tailerra antolatuko dugu. Aukera ederra izango dugu, beraz, txalapartaz gozatzeko eta aldi berean elkartu eta ondo pasatzeko.
Ekainaren 6an, domeka, Euskal Herriko mintzalagunekin hitzordua daukagu Arrasaten. Izena emateko epea maiatzaren 25era arte izango da. Animatzen bazarete, guri esan eta bazkaria eta autobusa ordaintzeko ingresatu 28€ zuen izenean + mintzaeguna ondorengo kontu korronte zenbakian: 3035 0067 66 0670062588 (Euskadiko kutxa).
Egitaraua: 11:00etan: Ongietorria eta hamaiketakoa Biteri plazan 12:00etan: Ibilaldi gidatua 13:30etan: Kalejira 14.30etan: Bazkaria herriko plaza nagusian 15:30etan: Sari-banaketa 16:00etan: Erromeria Kataia taldearen eskutik Anima zaitezte!!