Ongi etorri gure blogera!
1.Zer da Berbalagun Uribe Kosta?
Berbalagun Uribe Kosta egitasmoak, hirugarren urtez, Uribe Kostako mankomunitatean biltzen diren zazpi herrietan, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartu nahi ditu euskara praktikatzeko, hobetzeko edota plazara ateratzeko helburuarekin.
2-Nork parte hartu dezake?
Edonork har dezake parte ekimen honetan. Lau pertsona inguruko taldeak sortzen dira, euskaldun zaharrak eta berriak tartekatuz. Astean ordu betez geratzea adosten da hasieran, taldekideek beraiek, aukeratuko dutelarik non eta noiz gelditu eta zer egin.
3-Eta taldeen artean ba al dago harremanik?
Horrez gain, hilero, Berbalagunak bilduko dituzten ekintzak ere antolatzen dira, hala nola irteerak, afariak eta aktibitate kulturalak, modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabalduz.
4- Zer egiten du Koordinatzaileak?
Talde hauen jarraipena egiteko, arazoak konpontzeko, informazioa zabaltzeko zein zalantzak argitzeko arduradun baten laguntza izaten da eta bera arduratuko da taldeen osaketaz eta ekintzen antolaketaz.
5-Zenbat gara?
Iaz 60 pertsona inguruk hartu genuen parte proiektuan eta euskaraz mintzatuz, zaletasunak konpartituz eta jende berria ezagutuz, euskaraz berba egiteko gaitasuna garatu genuen.
6- Nork laguntzen du egitasmoa?
Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako mankomunitateak diruz lagunduta dago, eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik kudeatzen da.
Izena emateko telefonoz: 605 77 35 41 (Fakun)
edo posta elektronikoz: berbalagunuribekosta@hotmail.com
Gazta eta ardo dastaketa ikastaroaren bideoa
2009ko Abenduaren 17an, hasi-berrientzako gazta eta ardo dastaketa ikastaroa antolatu dugu "Lamia" tabernan, Sopelan.
Iñigo Ordorikak, nola dastatu eta sailkatu behar ditugun ardo eta gazta onak erakutsi digu. Gernikako Zallobarri jatetxekoa eta Urriko azken astelehenako gazta lehiaketaren epaileen arduraduna da bera.
Bideo honetan ikusten duzuenez, primeran pasa genuen. On egin!