2010-06-15

Permalink 11:19:15, Atalak: 3. 2010, 23 hitz  




Ekainaren 19an, larunbatarekin, arratsaldeko 19etan, Txalaparta Tailerra antolatuko dugu. Aukera ederra izango dugu, beraz, txalapartaz gozatzeko eta aldi berean elkartu eta ondo pasatzeko.

2010-05-19

Permalink 11:58:57, Atalak: Maiatza, 69 hitz  

Mintza Eguna 2010



Mintzaeguna Arrasaten!

Ekainaren 6an, domeka, Euskal Herriko mintzalagunekin hitzordua daukagu Arrasaten. Izena emateko epea maiatzaren 25era arte izango da.
Animatzen bazarete, guri esan eta bazkaria eta autobusa ordaintzeko ingresatu 28€ zuen izenean + mintzaeguna ondorengo kontu korronte zenbakian: 3035 0067 66 0670062588 (Euskadiko kutxa).

Egitaraua:

11:00etan: Ongietorria eta hamaiketakoa Biteri plazan
12:00etan: Ibilaldi gidatua
13:30etan: Kalejira
14.30etan: Bazkaria herriko plaza nagusian
15:30etan: Sari-banaketa
16:00etan: Erromeria Kataia taldearen eskutik
Anima zaitezte!!

Izena emateko: egizugetxo@gmail.com (619 935 541)

2010-02-11

Permalink 00:32:00, Atalak: 3. 2010, Otsaila, 43 hitz  

"Euskarazetamol" antzezlana ikustera goaz!

Ez dok hiru Bikoteatroa

© Ez dok hiru Bikoteatroa.

Otsailaren 13an, larunbatarekin 20:00etan, Ez dok hiru Bikoteatroa konpainiaren "Euskarazetamol" antzezlanaz gozatzeko aukera izango dugu Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Uribe Kostako Berbalagunok hitzordua 19:30etan jarri dugu bertan.

Animatu eta zatoz euskararen "pilulak" hartzera!



2010-01-30

Permalink 23:04:28, Atalak: 1. Zer da Berbalagun Uribe Kosta?, 217 hitz  

Ongi etorri gure blogera!


1.Zer da Berbalagun Uribe Kosta?


     Berbalagun Uribe Kosta egitasmoak, hirugarren urtez,  Uribe Kostako mankomunitatean biltzen diren zazpi herrietan, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartu nahi ditu euskara praktikatzeko, hobetzeko edota plazara ateratzeko helburuarekin.

2-Nork parte hartu dezake?

    Edonork har dezake parte ekimen honetan. Lau pertsona inguruko taldeak sortzen dira, euskaldun zaharrak eta berriak tartekatuz. Astean ordu betez geratzea adosten da hasieran, taldekideek beraiek, aukeratuko dutelarik non eta noiz gelditu eta zer egin.

3-Eta taldeen artean ba al dago harremanik?

Horrez gain, hilero, Berbalagunak bilduko dituzten ekintzak ere antolatzen dira, hala nola irteerak, afariak eta  aktibitate kulturalak, modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabalduz.

4- Zer egiten du Koordinatzaileak?

    Talde hauen jarraipena egiteko, arazoak konpontzeko, informazioa zabaltzeko zein zalantzak argitzeko arduradun baten laguntza izaten da eta bera arduratuko da taldeen osaketaz eta ekintzen antolaketaz.

5-Zenbat gara?

 
  Iaz 60 pertsona inguruk hartu genuen parte proiektuan eta euskaraz mintzatuz, zaletasunak konpartituz eta jende berria ezagutuz, euskaraz berba egiteko gaitasuna garatu genuen.

6- Nork laguntzen du egitasmoa?

    Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako mankomunitateak diruz lagunduta dago, eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik kudeatzen da.

 Izena emateko telefonoz: 605 77 35 41 (Fakun)
    edo posta elektronikoz: berbalagunuribekosta@hotmail.com

2010-01-22

Permalink 01:23:29, Atalak: 2. Argazkiak/ Bideoak, 2008-2009, 78 hitz  

Gazta eta ardo dastaketa ikastaroaren bideoa

2009ko Abenduaren 17an, hasi-berrientzako gazta eta ardo dastaketa ikastaroa antolatu dugu "Lamia" tabernan, Sopelan.

Iñigo Ordorikak
, nola dastatu eta sailkatu behar ditugun ardo eta gazta onak erakutsi digu. Gernikako Zallobarri jatetxekoa eta Urriko azken astelehenako gazta lehiaketaren epaileen arduraduna da bera.

Bideo honetan ikusten duzuenez, primeran pasa genuen. On egin!


                        



:: Hurrengo orrialdea >> Azken erantzunak

Berbalagun Uribe Kosta

Sortu zeure bereizgarria

www.flickr.com
Berbalagun Uribe Kosta: Ongi etorri gure blogera! Ardo eta gazta dastaketa ikastaroa Sopelan, 2009-12-17

| Hurrengoak >

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Berbalagun Uribe Kosta

berbalagunUK

Kontaktu formularioa

http://www.blogari.net/berbalagunUK

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Azken erantzunak

  • (0)

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution