Mezua: Zure ahotsa beti egongo da gure artean

2008-12-01

Permalink 22:20:19, Atalak: bazterrak  

Zure ahotsa beti egongo da gure artean

Goizean begiak lanbrotu zaizkit ordenagailua piztu eta Euskal Herriko ahots bereziena joan zaigula irakurri dudanean.

Ahotsa gitarraz lagundu eta magia egiten zenuen entzuleen sentimenduetara iristeko. Nire gurasoek ezin izango dute inoiz ahaztu Basauriko zineman Gernika abesten entzun zizuten unea. Barneraino sartu eta oilo ipurdia jarri zenien. Franko bizirik zegoen artean. 20 bat urte beranduago niri jarri zenizkidan ileak tente abesti berdina zuzenean entzutean. Belaunaldi desberdinen artean maitatua izatea lortu duzu. Nork ez du zure kantaren bat abestu?

Zurriolan ikusi eta entzun zintudan azkenekoz eta zuzenean entzungo zintudan azken aldia zenaren sentsazioa izan nuen orduan. Zoritxarrez sentsazio hori gaur egi bihurtu da. Baina sentimenduak harrotzeko zenuen ahalmenak euskaldunon artean maitatu izatera eraman zaitu. Euskal gizartean eta euskaldunon bihotzetan sustraitu zara betiko. Horregatik ez dizugu agurrik esango, maitasunez beteriko betirako bat baizik. Zure musika denona bihurtzen jakin zenuen eta guk zure kantak gure egin genituen gustura.

Mikel, beti izango zara euskaldunon bihotz eta ahoetan.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Bazterrak Nahasten

Galdua duguna berreskuratuz, ahaztutakoa oroituz, urrunekoa gerturatuz, daukaguna balioztatuz eta guk egiten dugulako, historia geureganatuz.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution