Atzoko egunean Ernesto Guevara "Che" jaio zela 80 urte bete ziren. Belaunaldi asko izan dira gerrillari hau oroituz hezi direnak, gaurko belaunaldiek berriz ez dakite beren nikietan agertzen den aurpegia norena den ere.
Memoriaren berreskuratzea modan dagoen honetan, gerrillari argentinar honen alargunak atzo bukatu zen iniziatiba interesgarria jarri zuen martxan. Azken hilabeteetan "Che"ren inguruko webgune batean gerrillari honen inguruko material ugari bildu eta txintxilikatu dute. Materialak jasotzeko epea Ernestoren jaiotze egunaren 80. urteurrenean amaitzen zen.
Ernestoren inguruan gehiago jakiteko edo eta material desberdinak kontsultatzeko webgune egokia da: www.che80.co.cu/
Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
Galdua duguna berreskuratuz, ahaztutakoa oroituz, urrunekoa gerturatuz, daukaguna balioztatuz eta guk egiten dugulako, historia geureganatuz.