Etxebizitzaren inguruan kostako herrietan bizi den egoerak, turismoa dela eta, gainontzeko herriekiko desberdina egiten duten ezaugarriak ditu.
Hau dela eta, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, egoera honen inguruan hausnartzeko topaketa antolatu da gaur Maiatzak 24erako.
Hona hemen egitaraua:
9:30tan topaketan parte hartuko dutenei harrera
10:00tan turistifikazioaren inguruko mahai-ingurua
12:00tan Udal politiken inguruko mahai ingurua
14:30 bazkaria
16:30tan erantzuleak identifikatzeari eta alternatibei buruzko hitzaldia. Ondoren, okupazioarekin izandako bizipenak entzuteko aukera.
19:30tan manifestazioa Putzuzulo gaztetxetik eta jarraian ekitaldia. Ondoren, kalejiran Gaztetxean lunch eta sagardo txotx
22:00 kontzertuak
Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
Galdua duguna berreskuratuz, ahaztutakoa oroituz, urrunekoa gerturatuz, daukaguna balioztatuz eta guk egiten dugulako, historia geureganatuz.