Mezua: Oroitzapenak, sentimenduak eta malkoak

2008-05-11

Permalink 23:04:32, Atalak: bazterrak, Berriak  

Oroitzapenak, sentimenduak eta malkoak

Memoriaren ParkeaAtzo Sartagudako Memoriaren Parkea ireki zen, Frankismoak Nafarroan hildako 3.420 pertsonen testigu eta aldarri izan nahi duen gunea. Memoria Historikoaren legea onartu zenetik, asko izan dira Gerra Zibilean eta Frankismo garaian egindako sarraskiak zalatzeko burutu diren ekintzak, baina atzoko hau izan da orain arteko hunkigarri eta sinbolikoena.

Urte gogor haiek bizi izan zituzten asko daude oraindik gure artean eta bizitakoak gogoratzeak eta kontatzeak sentimendu asko aztintzen dizkie barnean. Baina beharrezkoa da gaurdaino egon den isiltasunarekin amaitzea, beharrezkoa gertatutako guztia argi esan eta zabaltzea. Urte beltz haietan gertaturikoa ezin da ahaztu eta ez da ahaztu behar. Baina gogoratzea ez da nahikoa, gertatutakoa jakitera ematea ez da nahikoa, guzti hau prozesu baten hasiera besterik ez luke izan behar.

Frankismoan erailketak egon ziren, kontzentrazio eremuak, kartzela zigorrak, bortxaketak... Eten gabea izan zen giza eskubideen urraketa, baina horrelako egoerak bultzatu zituzten beste erregimenekin gertatu ez den bezala, Frankismoa ez da kondenatua izan. Nolatan ez dira Gerra Zibilean eta Frankismo garaian burutu ziren sarraski guzti haiek epaitu eta kondenatu? Galtzaileen familiek ez dute merezitako justiziarik izan, ez zaie ezta barkamen publiko bat eskaini ere. Frankismoaren garaian boterean zeudenak boterean jarraitzen dute gaur egun ere. Garai haietan ondo bizi zirenak ondo bizitzen jarraitzen dute egun ere. Hainbeste min egin zuten haiek izen eta abizenak dituzte eta aski ezagunak gainera.

Baina ez, Memoria Historikoaren legearekin goxokia saldu digute, egin daitekeen guztia dela sinestarazi nahi digute. Baina ez da nahikoa. Ondo dago gertatutakoa zabaltzea eta ez ahaztea, baina baita gauzak bere tokian jartzea ere. Egun, zenbait talde eta ekimen ilegalizatzen diren honetan, betikoak ikuezin bezala agertzen dira. Nola liteke Diktadura odoltsu hori bultzatu zutenak inolako erantzukizunik gabe egotea? Zenbait talderen buru izaten jarraitzea? Nola alderdi horiek legezko izatea? Non dago benetako justizia? Non benetako Memoriaren Legea?

Ez dezagun goxokia jan, ez gaitezen konformatu. Gure esku eta datozen belaunaldien esku dago historiako gertakizun eta protagonistei behar zaien tokia ematea.


Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Bazterrak Nahasten

Galdua duguna berreskuratuz, ahaztutakoa oroituz, urrunekoa gerturatuz, daukaguna balioztatuz eta guk egiten dugulako, historia geureganatuz.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution