Artxiboak: Maiatza 2008

2008-05-24

Permalink 13:47:09, Atalak: bazterrak, Berriak  

Kostako Etxebizitza Topaketak

Etxebizitzaren inguruan kostako herrietan bizi den egoerak, turismoa dela eta, gainontzeko herriekiko desberdina egiten duten ezaugarriak ditu.

Hau dela eta, Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, egoera honen inguruan hausnartzeko topaketa antolatu da gaur Maiatzak 24erako.

Hona hemen egitaraua:

  • 9:30tan topaketan parte hartuko dutenei harrera

  • 10:00tan turistifikazioaren inguruko mahai-ingurua

  • 12:00tan Udal politiken inguruko mahai ingurua

  • 14:30 bazkaria

  • 16:30tan erantzuleak identifikatzeari eta alternatibei buruzko hitzaldia. Ondoren, okupazioarekin izandako bizipenak entzuteko aukera.

  • 19:30tan manifestazioa Putzuzulo gaztetxetik eta jarraian ekitaldia. Ondoren, kalejiran Gaztetxean lunch eta sagardo txotx

  • 22:00 kontzertuak

----------
Permalink 12:46:10, Atalak: bazterrak, Berriak  

San Pankrazio Jaiak Zumaian

Asteburu honetan San Pankrazio Jaiak dira Zumaian, tren geltokia dagoen auzoko jaiak.

Beste gauzen artean, gaur 19:00tan Sagardo dastaketa eta kostila jana, aukera ona ezta? Eta gero, gaua girotzeko, Mariatxi talde bat. Ea baten batek "mañanitaren" bat abesten didan!!!

Tongue out

----------

2008-05-22

Permalink 23:18:12, Atalak: bazterrak, Berriak  

Arkeologoen Mobilizazioa Madrilen

Madrilgo Arkeologoen Erakundeak mobilizaziora deitu du Indiana Jonesen pelikula berriaren estreinaldia egingo den Capitol zinemetan. Mobilizazio honen zergatia: Arkeologoek pairatzen duten lan egoera prekarioa.

Beste arloetan lanean dabiltzan profesionalek bezala, arkeologoek ere gure eskubideak aldarrikatzen ditugu. Lan konbenio baten faltan, gure egoera prekarioa jendartean ezagutzera eman nahi dugu eta Madrilgo arkeologoek modu honetan egitea pentsatu dute. Baina ez dira egoera horregatik kexu diren bakarrak, Euskal Herriko arkeologo eta kultur langile gehienak ere egoera horretan murgilduta gaude.

Mezu honen bidez nire elkartasun guztia bidaltzen diet mobilizaturiko lankideei.

----------

2008-05-15

Permalink 22:33:12, Atalak: bazterrak, Berriak  

Gustav Aldizkari Digitala

Zarautzeko Kultur Etxean Gustav-eko Koadernoak aldizkari digitala aurkeztu dute arratsaldean. Arduradunek, nahi duenak bere gogoetak plazaratzeko toki bezala sortu dute esparru hau. Horrela zientziari, arteari, historiari, filosofiari, etnografiari, musikari... buruz idazteko gune berri eta irekia eskaini digute.

Jadanik zintzilik daude aldizkaria ireki duten lehen artikuluak. Proiektu berri honen hasierak dakarren ilusio eta freskotasunez beteriko lerroak.


----------

2008-05-12

Permalink 10:13:47, Atalak: bazterrak, Asteko Gomendioa  

Jorge Oteiza (1908-2003)

Koldo Mitxelenan Oteizari buruzko konferentzia zikloa hasiko da gaur. Aste osoan zehar, artista honen obran eta bizitzan sakonduko duten hitzaldi desberdinez gozatzeko aukera izango da.
  • Maiatzak 12:  Grandeza y miseria de Oteiza (Bideoa eta Hitzaldia)
  • Maiatzak 13: En torno al vacío de Oteiza (Mahai Ingurua)
  • Maiatzak 14: Memoria y actualidad de Oteiza en el arte vasco contemporáneo (Bideoa eta Mahai Ingurua)
  • Maiatzak 15: Más allá de Oteiza, el silencio (Hitzaldia)
  • Maiatzak 16: Hutsaren hotsa (Kontzertua eta Performace)

----------

2008-05-11

Permalink 23:04:32, Atalak: bazterrak, Berriak  

Oroitzapenak, sentimenduak eta malkoak

Memoriaren ParkeaAtzo Sartagudako Memoriaren Parkea ireki zen, Frankismoak Nafarroan hildako 3.420 pertsonen testigu eta aldarri izan nahi duen gunea. Memoria Historikoaren legea onartu zenetik, asko izan dira Gerra Zibilean eta Frankismo garaian egindako sarraskiak zalatzeko burutu diren ekintzak, baina atzoko hau izan da orain arteko hunkigarri eta sinbolikoena.

Urte gogor haiek bizi izan zituzten asko daude oraindik gure artean eta bizitakoak gogoratzeak eta kontatzeak sentimendu asko aztintzen dizkie barnean. Baina beharrezkoa da gaurdaino egon den isiltasunarekin amaitzea, beharrezkoa gertatutako guztia argi esan eta zabaltzea. Urte beltz haietan gertaturikoa ezin da ahaztu eta ez da ahaztu behar. Baina gogoratzea ez da nahikoa, gertatutakoa jakitera ematea ez da nahikoa, guzti hau prozesu baten hasiera besterik ez luke izan behar.

Frankismoan erailketak egon ziren, kontzentrazio eremuak, kartzela zigorrak, bortxaketak... Eten gabea izan zen giza eskubideen urraketa, baina horrelako egoerak bultzatu zituzten beste erregimenekin gertatu ez den bezala, Frankismoa ez da kondenatua izan. Nolatan ez dira Gerra Zibilean eta Frankismo garaian burutu ziren sarraski guzti haiek epaitu eta kondenatu? Galtzaileen familiek ez dute merezitako justiziarik izan, ez zaie ezta barkamen publiko bat eskaini ere. Frankismoaren garaian boterean zeudenak boterean jarraitzen dute gaur egun ere. Garai haietan ondo bizi zirenak ondo bizitzen jarraitzen dute egun ere. Hainbeste min egin zuten haiek izen eta abizenak dituzte eta aski ezagunak gainera.

Baina ez, Memoria Historikoaren legearekin goxokia saldu digute, egin daitekeen guztia dela sinestarazi nahi digute. Baina ez da nahikoa. Ondo dago gertatutakoa zabaltzea eta ez ahaztea, baina baita gauzak bere tokian jartzea ere. Egun, zenbait talde eta ekimen ilegalizatzen diren honetan, betikoak ikuezin bezala agertzen dira. Nola liteke Diktadura odoltsu hori bultzatu zutenak inolako erantzukizunik gabe egotea? Zenbait talderen buru izaten jarraitzea? Nola alderdi horiek legezko izatea? Non dago benetako justizia? Non benetako Memoriaren Legea?

Ez dezagun goxokia jan, ez gaitezen konformatu. Gure esku eta datozen belaunaldien esku dago historiako gertakizun eta protagonistei behar zaien tokia ematea.


----------

2008-05-01

Permalink 13:07:30, Atalak: bazterrak, Asteko Gomendioa  

Zumaiako Karmeliten Komentuak Ateak Zabaltzen Ditu

    Zumaian kokaturiko komentu hau Karmelitek zaindu dute orain gutxi arte. Baina eraikina handi geratu zaie eta beste toki batera joatea erabaki dute Zumaia beren bihotzetan eramanaz.

    Eraikin honekin zer egin pentsatzen duen bitartean, udalak, hau jendartean ezagutzeko bisita gidatuak antolatu zituen.  Aurreko asteburuko arrakastaren ondoren bisitak maiatzako zubiko bi egunetara luzatzea erabaki dute antolatzaileek. Maiatzaren 1ean 10, 11, 12 eta 13.00etan, eta igandean 11, 12, 13, 17, 18 eta 19.00.

    Bisita bakoitzak 55 minutuko iraupena izango du eta 15 laguneko taldeetan egingo dira. Hau dela eta, aurretik Zumaiako Turismo Bulegoan ordua eskatzea komeni da.

----------
Permalink 12:42:58, Atalak: Asteko Gomendioa, Historia Apur Bat  

Arkeologia Jardunaldiak

Datorren astean Aranzadi Zientzia Elkarteak antolaturiko Arkeologia Jardunaldietara gerturatzeko aukera dago 19:30tan Koldo Mitxelenan. Asteko egun bakoitzean hitzaldi desberdin bat antolatu dute:
  • Maiatzak 5: Ametzagaina, un yacimiento Paleolítico en Donostia-San Sebastian.
  • Maiatzak 6: Las tecnicas constructivas y las iglesias en la Alta Edad Media Alavesa. La arqueología de la arquitectura como medio para la obtención de nuevos documentos históricos.
  • Maiatzak 7: Reflejos de Roma: Investigaciones arqueológicas en el yacimiento de Santa Criz (Eslava)
  • Maiatzak 8: Paleolito garaiko artea Bizkaiko Golkoan
  • Maiatzak 9: La arqueología del pleistoceno en la cuenca y en la sierra madrileñas
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Bazterrak Nahasten

Galdua duguna berreskuratuz, ahaztutakoa oroituz, urrunekoa gerturatuz, daukaguna balioztatuz eta guk egiten dugulako, historia geureganatuz.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution