Bou Nabarraren aztarnak
Atzo albistegietan entzun genuen berria: Aztiko ikerlariek bou "Nabarra" mitikoarenak izan zitezkeen aztarnak topatu dituzte Bermeoko kostaldean. Guda zibilean frankisten kontrako Matxitxakoko untzi bataila entzutetsuaren protagonistetako bat ur azpian 100 bat metrotara topatu dute. 1937ko martxoaren 5ean Canaria kruzero frankistaren kontrako erasoan 30 gudari hil ziren gudarako prestaturiko PISBEko bakailau ontzi hau ondoratzean.
Udaberriko urperaketen ondoren jakingo dugu topatu diztuzten aztarnak bou "Nabarra"renak diren edo ez.
Erantzunak, Pingback-ak:
Erantzun: