Mutriku Natur Taldeak Praileaitz kobazuloaren ingurua babesteko deialdi bat zabaldu du Internet bidez.
Harrobi baten mehatsupean dagoen inguru hau babesteko lanetan dabiltzan elkarteak diru laguntzen beharrean aurkitzen dira defentsa honek sortzen dituen gastuak direla eta. Praileaitzen egoera salatu eta bere kontserbazioa bultzatzen duten elkarte hauek, beren lanekin aurrera jarraitu ahal izateko diru premian dabiltza beraz.
Egoera honen aurrean, gizarteari euro bateko diru laguntzak eskatzea bururatu zaie. Praileaitzen lagunen blogean honen inguruko informazio zehatzagoa aurki daiteke.
Galdua duguna berreskuratuz, ahaztutakoa oroituz, urrunekoa gerturatuz, daukaguna balioztatuz eta guk egiten dugulako, historia geureganatuz.