
Donostiako zinemaldia azken txanpan sartu da. Hau amorrua!!! aurten ia ez det usaindu ere egin. Eskerrak atzo errutinan parentesi bat egin eta zinemaldira gerturatzeko aukera izan nuen!
Pelikula: "La Antena". Zer ikustera nindoan ondo jakin gabe sartu nintzen salan. Butakan eseri eta lagunak film hori zergatik aukeratu zuen jakiteko prestatu nintzen...
Sorpresa!!! filma zuri beltzean eta mutua, zinemaren hasieratara bidaiatu nuenaren sentsazioa izan nuen eta hori gustatu zitzaidan. Sorpresak atsegin ditut eta horrelakoak badira are eta gehiago!
Filma gomendagarria benetan. Era xumean kontaturiko eta sinbolos beteriko fabula goxoa. Komunikabideen eta hauek burutzen duten manipulazioaren inguruko gogoeta. Gaur egun buruturiko pelikula bat baina zuri beltzeko filmetatik eta komikitik edaten duten irudiz josia. Nahasketa interesgarri eta kuriosoa musikaren erritmoan kontatua.
Lagunak asmatu zuen niretzat zuen sorpresarekin.

Zinemaldiarekin dudan hurrengo zita Belodromoko klausura. Aurten ez da gehiagorako aukerarik izan!