Artxiboak: Abuztua 2007

2007-08-15

Getariko historiaz gozatzeko aukera paregabea

Egunotan Getariara gerturatzen den edonork herri honen historian murgiltzeko aukera polita topatuko du. 2006an hasitako ekimenari jarraipena emanaz, aurten ere bisitariari bere ateak ireki dizkio Zarautz Jauregiak. Jauregi honen indusketa lanak 2006an egin ziren eta burutzen ziren bitartean bisitariek arkeologo taldearen lana zuzenean ikusteko aukeraz gozatu zuten. Indusketa hau "Getaria, Gipuzkoako kaia, 1209-2009" izena daraman proiektuaren lehen txanpa izan zen.
Hiribilduaren 800. urtemuga 2009an ospatuko dela ikusirik, proiektu honen ikerketa desberdinak 2006tik 2009ra bitartean egitea proposatu zen. Lantaldearen asmoa indusketen eta gaurdaino mantendu diren dokumentuen bidez, Getariaren historiaren inguruko ikerketa lan sakona burutzea da. Horrela, aurtengo udarekin batera, proiektua berriro biziberritu da. Oraingo honetan, Getariara gerturatzen direnek aukera desberdinak topatuko dituzte:
  • Zarautz Jauregian eginiko indusketetan ateriko materialak ikusiaz Getariko eta inguruetako historia ezagutzen lagunduko duen erakusketa.
  • Zarautz Jauregian bisita gidatua egiteko aukera, bertan indusketaren inguruko informazioa eta topaturikoaren berri jasotzen du bisitariak.
Honez gain, erakusketara gerturatzen direnek, aurtengo indusketen berri izango dute eta hauetara bisita egiteko informazioa eskuratuko dute. Momentuz, arkeologoak Askizun dabiltza lanean, baina Getariko beste zenbait puntutan ere ibiliko dira aurrerantzean.
http://www.getaria09.com/
  

 


----------

Bazterrak Nahasten

Galdua duguna berreskuratuz, ahaztutakoa oroituz, urrunekoa gerturatuz, daukaguna balioztatuz eta guk egiten dugulako, historia geureganatuz.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution