Argentina 1976-1983. Boterean “Proceso de Reorganización Nacional” izenarekin ezagutzen zen gobernu militarra zegoen. Urte horietan, Argentinako politikoengatik, sekretismos beteriko pertsonen jarraipen, bahiketa eta erailketa bultzatu zituen arrazoi politikoak zirela medio. Argentinako Gerra Zikina izenarekin ezagutzen da gobernuaren jokabide hau. Latinoamerikako diktadura guztietan ohikoak izan dira praktika hauek, guztiak “Operación Cóndor” eta “Operación Charlie”esparruaren baitan.
Estatu totalitario batek jokabide hau bereganatzearen arrazoia eskubide guztiak ezabatzean datza. Delituaren gorpua ez topatzean, hau da frogarik ez egotean, impunitatea lortzen da, ezezagupen honek familiak eta jendarteak ekintza legalak bideratzea ezintzen du, bai biktimetan eta baita gizartean ere izua zabaltzen du eta herritarrak esku hutsik uzten ditu Estatuaren aurrean. Desagerpenak, inolako zigorrik jasoko ez den ziurtasunez pertsona bat erailtzea ahalbidetzen du.
Argentinan, gobernuak, 30.000 pertsona desagertarazi zituela estimatzen da. Hauetariko gehienak 35 urte bete gabe zituzten langile xume eta ikasle gazteak izan ziren. Hauen artean, haurdun zeuden 500 bat emakume. Gauez beraien etxeetan atxilotuak izan ziren gehienak eta beraien familiek ez dute inoiz beren berri izan. Aurkaria desagartaratzearen taktika militar hau ezjakintasuna sortu eta zabaltzean sostengatzen da. Honengatik, zer gertatu zen jakitea, memoria berreskuratzea eta egia exigitzea biktimen senideen eta giza eskubideen erakundeen eskaera bilakatu ziren.
“Madres de la Plaza de Mayo”
1977ko Apirilaren 30ean, Buenos Airesen, desagertuen eta atxilotuen amak Maiatzeko Plazan elkartu ziren Jorge Rafael Videla presidentearekin entzunaldi bat izateko asmoz. Ama hauek, beren semeak non eta nola zeuden jakin nahi zuten. Ezjakintasunaren minak batzen zituen. Lehenengo egun honetan 14 ama elkartu ziren: Azucena Villaflor de Devincenti, Berta Braverman, Haydée García Buelas, María Adela Gard de Antokoletz, Julia Gard, María Mercedes Gard y Cándida Gard, Delicia González, Pepa Noia, Mirta Baravalle, Kety Neuhaus, Raquel Arcushin, De Caimi andrea eta bere izena eman ez zuen gazte bat. Denborarekin, gero eta gehiago batu ziren ostegunero Maiatzaren Emparantzan egiten zen aldarrikapenera.
Denborarekin, mundu osoan ezaguna den Giza Eskubideen aldeko mugimentu batean bilakatu dira emakume hauek. Beraien semeengatik jaio zirela eta Argentinako zapalkuntzaren biktima guztien amak direla defendatzen dute.
1986an, Argentinako demokraziaren hasierarekin batera, Maiatzeko Amen arteko desadoztasunak etorri ziren. Kontzeptu eta ideologia desberdintasunak izan ziren “Madres de la Plaza de Mayo” eta “Madres de la Plaza de Mayo Línea Fundadora” zatiketa bultzatu zutenak.
- Madres de la Plaza de Mayo: ez dute beren semeak non dauden gehiago galdetzen ez dituztelako hiltzat ematen, eta beraz, ez dute hauen gorpuen desehorzketa onartzen. Desagertuen aldeko hilondoko omenaldiak eta edozein kalteordainen konpentsazioa errefusatzen dituzte.
“...Están físicamente desaparecidos pero viven en la lucha, los ideales y el compromiso de todos los que luchan por la justicia y la libertad de los pueblos....” Evel Petrini
“...El capitalismo te mata y después te paga. A mi hija no me la repara nadie. No es reparar, es comprarte. Nosotras decíamos que el que cobrara la reparación económica se prostituía....” Mercedes de Meroño
- Madres de la Plaza de Mayo Línea Fundadora: gertatu zenaren berri jakin nahi dute, gorpuen desehorzketa eskatzen dute eta kalteordainak Estatuaren erruduntasunaren onarpen bezala ikusten dituzte.
“...A las que cobramos nos costó mucho aceptarlo y eso no significa que tuviéramos ya que callarnos....” Tatiana Almeida
“Para mí fue un gran impacto pero, a la vez, todo lo que me decía el forense me servía de gran alivio: saber que, gracias a Dios, mi hijo tan sólo sufrió trece días antes de que lo mataran de un tiro en la cabeza...” Haydeé Gasteliú
Elkarren arteko desberdintasunen gainetik, emakume hauek, beraien seme-alaben borrokaren eta biziaren errekonozimendua bilatzen dute desagerpenen atzean zeuden errudunen epaiketekin batera. Gaur egun, guztiek dakite ez dutela bere seme-alaba bizirik topatuko, baina zenbaitek beren biloba bizirik topatzeko eta gertatutakoaren egia kontatzeko esperantza dute. Hauek “Abuelas de la Plaza de Mayo” bezala ezagutzen dira.
Gaur, Maiatzako Emparantzan elkartu zinetela 30 urte egiten dituen honetan, besarkada handi bat bidaltzen dizuet.
Berriro horrelakorik gerta ez dadin,
Zuen seme-alabak beti izango dira gogoan.
"¡¡Los desaparacidos, que digan donde están!!"
Orri interesgarriak: http://www.madres.org/ ; http://www.madresfundadoras.org.ar/
Artikulu Interesgarria: Zazpika, Apirilak 29 . Gara
Apirilaren 29an, Burgin, Almadien eguna ospatuko da eta beraz, almadiak ibaian behera jaisten ikusteko aukera paregabea izango da.
Zer da Almadia?
Pirinioetako Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa ibarretan, historikoki, basogintza izan da diru sarrera nagusia. Hala ere, ibar hauetako erliebeak, egurraren garraioa lurrez egitea oztopatzen zuen. Lehengaia eraldaketa guneetara garraiatzeko zailtasunak gailenduz, egurraren garraiorako, erreka garraiobide bezala erabiltzen hasi ziren.
Egurra, errekan behera, modu kontrolatu batez garraiatu ahal izateko, almadia izenez ezagutzen dugun erreka-untziez baliatzen ziren. Almadiak, luzera berdineko zuhaitz-enborrez osaturiko untziak dira. Eraldaketa guneetara garraiatu beharreko enborrak, landare-abarrez elkarlotzen ziren bata bestearen ondoan baltsa bat eraikiz. Baltsa hauek elkar lotzen ziren eta errekaren ubidetik bideratzeko, aurrekaldean eta atzekaldean, arraunez hornitzen ziren.
Garraio bidaia hauek egun batzuetako luzera izaten zuten helmugara iritsi arte eta egurra aroztegian utzi ondoren, oinez ekiten zioten bueltako bideari. Errekan beherako bidea gogorra bazen, etxerako bidea ez zen makalagoa.

Apirilaren 26an, Alemaniako Kondor legioak Gernika txikitu zutenetik 70 urte igaroko dira. Hau gogora ekartzeko, Gernikan hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun hauetarako. Zarrazki hau gure memorian bizirik mantentzea eta nazioartean bakearen inguruko kultura bultzatzea dute helburu ekitaldiok.Galdua duguna berreskuratuz, ahaztutakoa oroituz, urrunekoa gerturatuz, daukaguna balioztatuz eta guk egiten dugulako, historia geureganatuz.