Apurka-apurka esan beharrean, lasterka-lasterka esatea egokiagoa da kasu honetan. Lasterka-lasterka, Korrika 15, bere helmuga izango den Iruñera gerturatzen doa eta Iruñea, lasterka-lasterka, Korrikari harrera beroa egiteko prestaketetan badil. Iruñeako Udalak jarritako trabak gainditu eta Nafarroako hiriburuan ere euskararen aldeko lasterketaren festa izango da. Nola utzi Iruñea ibilbidetik kanpo? Nola ahaztu gure sustraietaz? Bertan ere euskara ozen entzun dadin Iruñea euskaldunez beteko dugu.
Oztopo Guztien Gainetik, KORRIKA!!!
http://www.korrika.org

Galdua duguna berreskuratuz, ahaztutakoa oroituz, urrunekoa gerturatuz, daukaguna balioztatuz eta guk egiten dugulako, historia geureganatuz.