Mezua: Vaticanoko Giltzapeko Artxiboa Interneten

2006-03-21

Permalink 09:40:35, Atalak: bazterrak, Berriak  

Vaticanoko Giltzapeko Artxiboa Interneten

Azken urteotan, artxibo ugari, beren dokumentazioaren digitalizazio lanetan dabiltza murgilduta. Teknologia berriek, dokumentu hauek eskuragarriagoak izatea posible egiten dute originalen kontserbazioa hobetu eta bultzatzearekin batera.

Gure arteko artxiboetako batzuk bide hori hartu dute baina, baita munduko artxibo famatu eta handiek ere. Horrelako artxiboak aipatzerakoan erraz etortzen zaigu Vaticanoaren Giltzapeko Artxibo handia burura. Nork daki zenbat eta zer nolako dokumentuak egon daitezkeen bertan gordeta!

Ba orain, badago etxetik mugitu gabe artxibo horretan murgiltzeko aukera. Dirudienez, hauek ere teknologia berriez baliaturik beren artxibo sekretuaren digitalizazioari ekin diote. Ez daude dokumentu asko ikusgai, denbora gutxi baitaramate lanean baina, bitxikeria batzuk aurki daitezke.

Web gunea Italieraz eta Ingeleraz bakarrik dago kontsultagarri baina, honek ez du bilaketa asko oztopatzen. Hona hemen helbidea: http://asv.vatican.va/

Aurkitu daitekeenaren adibide bezala, hona hemen historiako dokumentu famatu bat: Martin Luteroren Eskumikua.

Martin Luteroren Eskumikua

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Igotz [Bisitaria] · http://www.lemoiz.com
Kaixo. Badakit hau ez dela bere lekua, baina suposatzen dut moderatu egin behar duzuela eta jarri baino lehen irakurriko duzuela. http://www.lemoiz.com web orrialdean Lemoizko zentral nuklearraren gatazkaren informazio zabala ikusi dezakezue.
Permalink-a mezu RSS 2006-10-09 @ 13:38

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Bazterrak Nahasten

Galdua duguna berreskuratuz, ahaztutakoa oroituz, urrunekoa gerturatuz, daukaguna balioztatuz eta guk egiten dugulako, historia geureganatuz.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution