Mezua: Kultur Ondare Industrialaren Inguruan

2006-01-04

Permalink 12:13:23, Atalak: Euskal Herria Ezagutzen  

Kultur Ondare Industrialaren Inguruan

Kaixo Blogariok!!!

Gaurko honetan, industria arkeologiaren edo kultur ondare industrialaren inguruko galdera batzuekin natorkizue. Gai honen inguruan lanean nabil egunotan eta zuengana nator laguntza eske. Industrializazio garaia, Euskal Herrian garrantzitsua izan zela zerbait jakina da guztiontzat. Ezin da ukatu, momentu hark, azkunde ekonomikoa eta etorkizunerako bideen zabaltzea ekarri zuela. Baina badirudi, gure historiaren momentu hau, oroimenetik ezabatu nahi dugula. Momentu honen berri, liburu, dokumentu edo testuetan bakarrik izan nahi dugula. Zergatik ez ditugu garai horietako testigu diren elementu eta eraikuntzak baloratzen? Zerk egiten du kultur ondare mota hau beste edozein kultur ondare baino gutxiago? Zer dute beste kultur ondare motek kultur ondare industrialak ez duenik? Estetikoki politagoak direla agian?

Adibide bezala: Bilbo. Hor dugu, bizkaiko hiriburua etorkizunera begira. Izugarrizko proiektu berritzaileak burutuz industrializazioaren bihotza izan zen lurretan. Berebiziko garrantzia izan zuten labe garai eta untziolei bizkarra emanaz. Irudi hotz, zikin eta agian mingarri hori Bilboko planotik desagerraraziz. Bere gertuko historiari bizkarra emanez. Ez al dugu historia horren berreskuratze eta zabalkuntza merezi? Gaur egun ez al da garrantzitsua industrializazio garaia presente izatea? Garai haietan bizi izan ziren momentuak, teknikak, bizimoduak, lan baldintzak, mugimenduak, aldarrikapenak... aintzat hartzea? Garenaren zati bat haiei zor diegula ez ahaztea?


Irudia: Bilboko Labe Garaiak (www.elpais.es)

Niretzat argia da ezaugarri hauek dituzten kultur ondareen garrantzia. Agian burutu ditudan ikasketei zor diedan zebait izango da. Baina harrigarria iruditzen zait, gauden garaietan, kultur ondare mota hau baloratzeko lanik ia ez egitea. Harrigarria iruditzen zait, gauden garaietan, gure historian horrenbesteko garrantzia izan duen garai bat horrela alboratzea, ahaztea. Ez al dute garai hura bizi izan zutenek protagonista harro izateko eskubiderik? Ez al da penagarria momentu haietako bizimodua eta bizibaldintzak ahaztea? Garai bateko tresna eta teknikak betirako galtzea? Noiz konturatuko gara ondare hau galtzen uzten badugu, denok garela galtzaile? Gure memoriaren zati bat betirako ezabatzen ari garela?

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: teketen [Kidea] · http://www.teketen.com
Bai eta logika ariketa bat.
  • Bai -> "Ez al dugu historia horren berreskuratze eta zabalkuntza merezi? Gaur egun ez al da garrantzitsua industrializazio garaia presente izatea? Garai haietan bizi izan ziren momentuak, teknikak, bizimoduak, lan baldintzak, mugimenduak, aldarrikapenak... aintzat hartzea? Garenaren zati bat haiei zor diegula ez ahaztea"
  • Bai -> "Ez al dute garai hura bizi izan zutenek protagonista harro izateko eskubiderik? Ez al da penagarria momentu haietako bizimodua eta bizibaldintzak ahaztea? Garai bateko tresna eta teknikak betirako galtzea?"

Aurreko biak baieztatu ondoren, testuan agertzen den "Baina harrigarria iruditzen zait, gauden garaietan, kultur ondare mota hau baloratzeko lanik ia ez egitea. Harrigarria iruditzen zait, gauden garaietan, gure historian horrenbesteko garrantzia izan duen garai bat horrela alboratzea, ahaztea" gogoetak erantzun logiko argia du. Harrigarria ez, nahita egindakoa, nahiago dute:
  • Ez dute historia horren berreskuratze eta zabalkuntzan sinisten
  • Industrializazio garaia presente izatea ez da garrantzitsua
  • Garai haietan bizi izan ziren momentuak, teknikak, bizimoduak, lan baldintzak, mugimenduak, aldarrikapenak... aintzat hartu eta garenaren zati bat haiei zor diegula ahaztu nahi dute
  • garai hura bizi izan zutenek ez dute protagonista harro izateko eskubiderik
  • eta guzti hau laburbiltzen duenGure memoria kolektiboaren zati bat galtzea nahi dute

Beraz gu honen aurrean, Memoria historikoa berreskuratu, zabaldu, adierazi beharrean aurkitzen gara eta ez bakarrik eraikinei dagokionez, bere osotasun guztian. Norbaitek atzerakoitzat jotzen bagaitu, erantzuna argi dugu ”historia ahazten duten herriek hori errepikatzera kondenatuak daude”. Baina ez dugu ahaztuko eta lortuko dugu Bilboko labe garaietan, euskaldunako untziolan eta Euskal Herriko leku askotan saiatu zirena egitea lortuko dugu akatsak baztertuz, historian zehar errepikatu den zapaltzaile eta zapalduen borroka irabaziz. Baina hori bakarrik historia geurea dela eta herriek egiten dutela konturatzen garenean bakarrik gertatuko da.
Permalink-a mezu RSS 2006-01-05 @ 01:15
Bidaltzailea: bazterrak [Kidea]
Milesker Teketen! Bai mezua irakurtzeagatik eta baita bere gain eginiko hausnarketarekin erantzuteagatik ;)

Jendearen eritzi eta erantzunen bila nenbilen, kultur ondare honen inguruko, "estrategia" bat proposatu aurretik, baina badirudi ez dudala arrakasta handirik izan. :)

Esaten duzuna guztiz logikoa izateaz gain, zoritxarrez, kultur ondarearekin sarritan gertatzen den zerbait da. Gainera, gaur egun arte, kultur ondare industrialari balore gutxiago eman izan zaio eta horrek, bere mantenuaren eta inguratzen dion guztiaren memoria historikoaren galera ekarri du.

Baina honen erruaren zati bat ere badugu. Ez gara konturatzen, kultur ondarearen inguruan gure eritzia eta gure proposamenak egiteko eskubidea eta gaitasuna dugula. Agian, nire hurrengo idatzia, horren inguruan egingo dut.

Animo zure podcast eta blogarekin!!!
Permalink-a mezu RSS 2006-01-05 @ 11:08

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Bazterrak Nahasten

Galdua duguna berreskuratuz, ahaztutakoa oroituz, urrunekoa gerturatuz, daukaguna balioztatuz eta guk egiten dugulako, historia geureganatuz.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution