2009-06-26

Permalink 20:17:59, Atalak: bazterrak  

Torturaren Kontrako Eguna

XXI. mendean Tortura errealitate dugu. XXI. mendean Torturak jarraitzen du, hemen eta mundu zabalean.

Ahotsak, kontzientziak, eritziak, ekintzak, ideiak, duintasuna, ilusioak, ametsak... ez dira kolpeen bidez isiltzen, aldatzen, gelditzen, zapaltzen...

Gaurko egunean Mario Benedetti-ren poema bat ekarri nahi dut gogora...


HOMBRE PRESO QUE MIRA A SU HIJO

Cuando era como vos me enseñaron los viejos
y también las maestras bondadosas y miopes
que libertad o muerte era una redundancia
a quien se le ocurriria en un país
donde los presidentes andaban sin capangas.

Que la patria o la tumba era otro pleonasmo
ya que la patria funcionaba bien
en las canchas y en los pastoreos.

Realmente no sabian un corno
pobrecitos creian que libertad
era tan solo una palabra aguda
que muerte era tan solo grave o llana
y carceles por suerte una palabra esdrújula.

Olvidaban poner el acento en el hombre.

La culpa no era exáctamente de ellos
sino de otros mas duros y siniestros
y estos si
como nos ensartaron
en la limpia república verbal
como idealizaron
la vidurria de vacas y estancieros
y como nos vendieron un ejército
que tomaba su mate en los cuarteles.

Uno no siempre hace lo que quiere
uno no siempre puede
por eso estoy aqui
mirándote y echándote
de menos.

Por eso es que no puedo despeinarte el jopo
ni ayudarte con la tabla del nueve
ni acribillarte a pelotazos.

Vos ya sabes que tuve que elegir otros juegos
y que los juegue en serio.

Y jugue por ejemplo a los ladrones
y los ladrones eran policias.

Y jugue por ejemplo a la escondida
y si te descubrian te mataban
y jugue a la mancha
y era de sangre.

Botija aunque tengas pocos años
creo que hay que decirte la verdad
para que no la olvides.

Por eso no te oculto que me dieron picana
que casi me revientan los rinones
todas estas llagas hinchazones y heridas
que tus ojos redondos
miran hipnotizados
son durisimos golpes
son botas en la cara
demasiado dolor para que te lo oculte
demasiado suplicio para que se me borre.

Pero también es bueno que conozcas
que tu viejo callo
o puteo como un loco
que es una linda forma de callar.

Que tu viejo olvido todos los números
(por eso no podria ayudarte en las tablas)
y por lo tanto todos los teléfonos.

Y las calles y el color de los ojos
y los cabellos y las cicatrices
y en que esquina
en que bar
que parada
que casa.

Y acordarse de vos
de tu carita
lo ayudaba a callar.

Una cosa es morirse de dolor
y otra cosa es morirse de verguenza.

Por eso ahora
me podes preguntar
y sobre todo
puedo yo responder.

Uno no siempre hace lo que quiere
pero tiene el derecho de no hacer
lo que no quiere.

Llora nomas botija
son macanas
que los hombres no lloran
aqui lloramos todos.

Gritamos berreamos moqueamos chillamos
maldecimos
porque es mejor llorar que traicionar
porque es mejor llorar que traicionarse.

Llora
pero no olvides.

 

----------

2009-06-24

Permalink 00:11:03, Atalak: bazterrak  

Urteko Egunik Luzeenaren Gau Motza

Hondartzara joan izan gara herriko koadrilak San Juan gaua ospatzera eta bertan piztu izan ditugu gau motz hau argitzen duten suak. Aurtengoan ordea, itsasoari begira eseri eta suaren inguruan biltzeko plazerra eta erritua debekatu digute, hondartzan jadanik ezin omen da surik piztu!

Aurreko urteetako Itzurungo Hondartzako panoramika dut gogoan: han eta hemen suak piztuta eta herriko koadrilak su txiki horien inguruan Urteko Egunik Luzeenari Gaua Mozten... Debekuak debeku, Udako Solstizio honetan ere gure hondartzako suak gau eder hau argitu du.



----------

2009-06-15

Permalink 22:27:41, Atalak: bazterrak  

Oztopo Guztien Gainetik Iruzurra Zabaldu!!!

Ekainaren 7ko hauteskundeek zer esan handia eman dute botoen kontaketetan egon diren irregulartasun ugariak direla eta. Hala ere, ezin dugu ahaztu hauteskunde kanpaina bera irregulartasunez beterik egon dela.

Demokrazia hitza mingainean behin eta berriz ibiltzen duten politikari gehienek hitz horren esanahiaz ahaztu dira eta beraien "demokrazia" partikularra egiteaz arduratzen dira. Herri honetan aspaldi konturatuak gara egoera honetaz, baina oraindik estatuaren politika eta legedia norbaitentzat ez baziren argigarriak, Europarako hauteskunde hauetan gertatutakoak airera zabaldu ditu zenbait alderdien trikimailu guztiak. Lotsa izpirik ez zutela garbi nuen, baina oraingo hau gehiegizkoa izan da.

Benetako sistema demokratiko batek jendarte osoaren errepresentazioa ziurtatu behar du, jendartearen errealitate anitzaren isla izatearen betebeharra du. Herriak hautatzen ditu politikariak eta ez politikariek herria!!! Baina Espainiako "Estatu Demokratikoan", Demokrazia guztietan egon beharko lukeen boto eskubidea (herritar ororen eskubide dena), ez da errespetatzen eta politikariek hautatzen dute botoa eman dezakeen herria.

Espainian, lehenengo mailako herritarrak eta bigarren mailako herritarrak daude. Lehenengoek, beraien hautagai politikoak aukeratzeko eskubidea dute (horrela pentsa arazten diete behintzat politikariek, naiz eta funtsean politikariek hautatzen dituzten botoak). Bigarrenek berriz, bere ideiak sistemaren barruan defendatuko dituenik aukeratzeko eskubiderik gabe aurkitzen dira, ez dira eskubide osoko herritarrak. Honi bazterketa politiko eta soziala esaten zaio.

Aspaldi dabiltza jendartearen zati batek dituen ideiak isildu nahian eta Ekainaren 7an gertatutakoak agerian utzi du jokabide politiko hau. Irregulartasunez beteriko kanpainak irregulartasunekin bukatu du, ezin zuen bestela izan! Baina irregulartasun hauen aurrean isiltasuna nagusitu da. Eta hau Bolibian edo Venezuelan (bi adibide jartzearren) gertatu izan balitz? Orduan munduko albistegi, egunkari eta irratietan behin eta berriz errepikatuko lukete hauteskundeetan irregulartasunak atzeman direla eta emaitzak baliogabetu beharko liratekeela!!! Baina nola Espainian gertatu den!!!

Isiltasun politikoa, isiltasun mediatiko eta isiltasun soziala. Hautsak ahalik eta gutxien astindu, denbora igarotzen pasa eta dena ahaztuko denaren esperantza dute...

Lotsagabekeria honen aurrean non daude ainbeste aldiz DEMOKRAZIA aldarrikatzen duten politikari, estatu, Europa eta nazioartea??? Zer gehiago behar da hemen demokraziarik ez dagoela frogatzeko? Zer gehiago gezur handi batean murgildurik gaudela konturatzeko? Gure botoekin nahi dutena egiten dutela argi geratu da eta gainera inozo aurpegiarekin geratu behar gara?

Ba ez, ez da horrela izango, gu Kaprikornio gara, eta kosta ala kosta helburua lortuko dugu. Ahuntzek bezala, eremu latzenetan ere oztopo guztiak gaindituko ditugu eta iruzur honen oihartzuna mundu osora zabalduko dugu.

----------

2009-05-21

Permalink 11:31:23, Atalak: bazterrak, Gogoetak  

Orain da Momentua, Gaur da Eguna!!!

Gaur lantokiak itxi eta kalera irteteko eguna dugu, nik horrela egingo dut behintzat! Azkenaldian nire inguruan eta nire familiaren inguruan entzuten ditudan gauza eta egoerak haserre naukate. Ni ez nago Euskal Herriko familia eta pertsona anitz sufritzen ari diren egoeran. Oraindik lana dut eta lanean jarraitzeko aukera, naiz eta ditugun lan baldintzak desastre bat izan...

Azken hilabeteetako berriek jendarte honek aldaketa sakonak behar dituela pentsatzera eraman nau, sartu gaituzten eta sartu garen labirinto honetatik irteteko bideak landu behar ditugula eta behin eta berriz bere buruaz elikatzen den espiral hau moztea beharrezkoa dela.

Kapitalak beti egiten du kapitalaren alde, berdin du zenbat familia eta pertsona itto behar dituen bere gutizia asetzeko! Eta orain arte jendartea lo egon da gero eta kezkagarriagoa bihurtzen ari zen egoeraren aurrean. Familia asko eta asko kapitalaren engainuan erori eta kontsumoaren mundu erakargarrian murgildu dira horrek suposatzen duena kontutan izan gabe. Jendartea lokartua, engainatua eta guztiz indibidualizatua dago, itxurakerian erorita.

Orain ordea, jende askok bere lan postua kolokan ikusten du eta horrekin bere bizi eta lan baldintzen okertzea eta badirudi egoera honek jendea apur bat aktibatzeko balio izan duela. Penagarria da norberaren poltsikoa ukitzen ez den arte egoerari bizkar ematea! Baina momentua aprobetxatu behar da, Indarrak batu eta kalera irten, Jendartea esnatu dadila ikus dezaten!

Nik gaur greba eguna dut...

  • Jendarteak aldaketa sakon bat behar duelako.

  • Loaldi luze honetatik esnatzeko garaia delako.

  • Krisia betikoek pairatzen dugulako kapitalak eta egoeraren aurrean hartutako neurriek betikoen alde egiten duten bitartean.

  • Egoera honi muzin egin eta mugitu gabe geratzen bagara eskubide sozial ugariren galera etorriko delako.

  • Langileriak gure esku dugun indarraren kontzientzia berreskura dezagun.

  • Kapitalismoaren kotoi arteko bizimoduaren engainuari bukaera eman behar zaiolako.

  • Jendarte duin bat nahi dudalako, bai orain eta bai etorkizunean.

  • Egoera kezkagarrian dagoen guztiarekin solidarizatzen naizelako.

----------

2009-05-06

Permalink 09:58:24, Atalak: bazterrak, Berriak  

Getariako Historiari Buruzko Hitzaldi Zikloa

Getarian, hiribilduaren fundazioaren 800. urteurrena ospatzen den 2009 honetan, herriko historian sakontzeko hitzaldi zikloa antolatu dute. Urte osoan zehar, arlo desberdinetako adituek, Getariaren historiak dituen ezaugarri eta faktore bereziak aztertu eta azalduko dituzte Udaletxeko udalbatzar aretoan 19:30etatik aurrera.

Gaurkoan, maiatzak 6, Emeterio Sorazu (apaiz, irakasle eta antropologoa) izango dugu hizlari Erlijiotasuna Getariako nekazari eta marinelen bizitzan gaiaren inguruan.

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Bazterrak Nahasten

Galdua duguna berreskuratuz, ahaztutakoa oroituz, urrunekoa gerturatuz, daukaguna balioztatuz eta guk egiten dugulako, historia geureganatuz.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution