2.ooo. urteko urrian elkartu zen lehendabizikoz talde hau. Garai hartan, Donostian Euskararen Plan Orokorra eta Kontseiluaren Plan Estrategikoa martxan jartzeko eskaera bat egiteko asmoz egin zen lehenengo bilkura.
Atxikimen ekimenaren ondoren, zerbait puntuala baino, talde iraunkor bat osatzearen ideia zabaldu zen parte hartzaileen artean. 30 eragiletik gora elkartu ginen lehenengo eskaera hori egiteko asmoz eta indar hori mantentzeko biltzen jarraitzen dugu. Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero idatzi euskarakbatzen (a bildua) euskalerria.org helbidera.
