OSAGAIAK:
225 GR. Estaltxeko Txokolate (%55)
125 gr. Gurin
300 gr. Azukre
5 Arrautza
180 gr. Irin
Laranja azal birrindua
100 gr. Intxaur
Moldeak edo Paper parafinatua
PROZEDURA:
Ipin itzazu txokolatea eta gurina lapiko batean "bainu Maria" erara edo mikrohuin labean.
Behin urtu eta gero, utzi ezazu hozten kanpoan.
Bestalde, irabia itzazu arrautzak azukrearekin, puntu zuria lortu arte. (Hau da, nahasketaren gainean aparra atera arte)
Gero, nahastu itzazu urtutako txokolatea, arrautza irabiatuak, intxaur txikituak eta laranja azal birrundua.
Jar ezazu irina apurka-apurka bahe bat erabiliz eta mugimendu inguratzaileen bidez, eragin ezazu orea.
Presta itzazu molde batzuk gurin geruza batekin, edo ipin ezazu bandexaren barruan paper parafinatua.
Bota ezazu orea eta sar itzazu moldeak labean, 180º ko tenperatuan.
Utz itzazu han 10 edo 12 minutan (molde tamainuaren arabera; handiak badira dendora gehiago)
Kristina. Gora
Bakaiku!!