Betiko moduan gaur goizeko 08:30etan klasea izan dugu, baina, hori bai, gaur lehenago amaitu dugu. Pasa den asteazkenean Iturmendiko jaiak hasi ziren eta Santa Marinara igotzeko eguna gaur tokatu da. Hori dela eta, klaseak lehenago amaitu ditugu eta aldapan gora igo gara erritmo onean Santa Marina gainean dagoen baselizara iritsi arte. Batzuk oso nekatuta bukatu dute.

Hara heldu garenerako bertan zegoen Iturnendiko jendea. Iturmendiko jendeak prest zituen bazkaltzekoak eta geuk ere bazkaltzeari ekin diogu. Sua prestatu eta bertan txistor apur jarri dugu. Horren ostean berriketan ibili gara eta beste batzuk paisaia ikusten. Horren ostean parapente egiten duten batzuk agertu dira:Atsedenaldi ederra hartu ondoren Iturmendiko jaietara jaitsi gara. Iturmendik jaietan giro beroa zegoen eta han barnetegiko gutxi batzuk herriko askan bukatu dute freskatzeko. Afaldu? etxean.

Ion eta Pablo