Azken asteburuan Bakaiku jaietan ibili zen eta guk ere horretan jardun genuen gogoz. Auzatea izan zen guretzako momenturik kuttunenetarikoa. Auzatean gazta eta txorizoa banatzen dute herriko elkarte desberdinek bai eguardi partean bai arratsaldean; ehiza elkarteak, herriko elkarteak, Bakaikuko barnetegiak... Eta ostiralean tokatu zitzaigun guri txorizoa eta gazta banatzea arratsaldeko 20:00etan. Horrekin batera, Bakaikuko udalak ardoa banatzen du debalde zilarrezko katilu bitxi batzuetan. Hortik aurrera barnetegira joan ginen egun berezi horretarako Korok prestatu zigun afaria dastatzera edota irenstera. Eskerrik asko Koro!!


Atzo saiatu ginen gure blogean idazten, baina ez zen posible izan arazo teknikoak zirela medio. Hau da, internet ez zebilen. Horretaz gain. atzo Bakaikuko jaiak hasi ziren eta hori ere, nolabait, arazo teknikoa da.
Arratzaldez Euskal dantzak ikusi genituen eta hemengo gazta eta ardoa dastatu genituen.
Katilutxoak dohainik ematen zituzten eta batzuek bat baino gehiago edan zuten... Hori dela eta, afaria dibertigarriagoa izan zen...
Hemen daukazue ikusmen froga bat. (Ondo begiratu !!!)
Topatu duzue?
Koldo
Hemen ari gara gaur ere Bakaikutik bloga idazten. gaur goizean egunero bezala joan gara klasera; hamaiketako bukatu eta gero batzuk argazkiak ateratzera joan dira diaporama bat egiteko. Bazkaldu ondoren Bilboko antzerki talde bat etorri da, Kurkuluxetan lan taldekoak hain zuzen ere. haiek neska eta mutil bat ziren, Garikoitz eta Onintza. Era guztietako ekintzak egin ditugu; ipuinak entzun, ipuinei amaiera eman, antzerki teknikak ikasi, erlaxatzeko teknikak, etab. Jarduerarik politena gure ustez binaka ipuin kontalariek hasitako ipunei amiera ematea izan da. Ipuinak hauek izan dira: Eguzkia eta ilargia, Nafarroako erreginaren oinordekotza eta, bukatzeko, botadun katua. Oso ondo pasatu dugu aktuazioiak prestatzen, aktuazioak egiten eta erlajazio ariketak egiten.

Oso mutil/neska jatorrak ziren eta oso ondo pasatu dugu beraiekin. Ea erepikatzen den.
GAUR HASIKO DIRA BAKAIKUKO GAZTEEN JAIAK!!! ONDO PASA!!
Janire eta Arantza.
Gaur tailer berezia izan dugu. Egun bategatik sukaldari bihurtu gara Koro gure irakaslea izan delarik. Hamar persona egon gara prestatzen plater batzuk eta primeran atera zaizkigu.
Hasteko gazpatxoa egin dugu, baina ohiko eran egin beharrean Korok osagai berezi batzuk bota ditu (arbia, nektarina…). Bigarren platera arroz pastela prestatu dugu. Itzela zegoen… Bukatzeko browniak egin ditugu. Nahiz eta zaila iruditu merezi izan du.
Jatetxe batean baino hobeto jan dugu !!








Egunero atsedenaldian gai bati buruz hitze giten dugu eta gaur bulling-ari buruz hitz egin dugu. Gure azken iritzia ateratzea zaila izan da, baina azkenik pentsatu dugu bulling-a betidanik existitu dela, baina azken urteotan komunikabideek albiste morbosoak izateko bulling-a extremoraino eramaten dutela.
Iker
