BARNETEGI TXIKIA 2010
Ekainaren 11,12 eta 13an Lekeitiora
Etorri nahi baduzu, zatoz lehenbailehen euskaltegira izena ematera (30 euroko fidantza jarrita)
PREZIOA : 76 € asteburua (2 pentsio oso: ohea, gosaria, bazkaria eta afaria)
Lo-zakua edo maindireak eraman behar dira.
HAUXE DA PLANA:
OSTIRALA 11
18:00etan Aguraingo AEK Euskaltegitik irtengo gara kotxeetan
21:00etan AFARIA Lekeitioko Trinkete-Etxea aterpean.
LARUNBATA 12
09:00etatik 10:00etara GOSARIA
11:00etatik 12:00etara BISITA GIDATUA: Lekeitioko Faro Museoa ikusi
14:00etan BAZKARIA
16:00 etatik 18:00etara Isuntza Arraun Elkartearekin:
- Barruko instalazioak ikusi
- Uretara sartu eta arraun egin Lekeitioko Hondartzetan
19:30etan POTEOA
21:00etan AFARIA
IGANDEA 13
09:00etatik 10:00etara GOSARIA
11:00etan:
- Mendi buelta OTOIOra (Lekeition bertan dagoen mendixka)
edo
- HONDARTZARA
14:00etan BAZKARIA
16:00etan TRASTEAK JASO eta poliki-poliki Lautada aldera (bidean geldialditxoren bat egin dezakegu...)

Zatoz gurekin asteburu-pasa, euskaraz, ondo pasatzera. Denetatik: mendi-buelta, arraunean ibili, hondartzara, parranda pixka bat... Eman izena euskaltegian ahalik eta azkarren!
"Altzariak zaharberritzeko tailerra" antolatu du Baietz Elkarteak maiatz eta ekainean zehar egiteko. 6 saio izango dira, astrearte arratsaldeetan.
"Bideogintza tailerrean" ere eman dezakezu izena, bideoak egiten lehen urratsak emateko ikastaroan. 4 saio, arratsaldez.
Matrikula prezioa: 10 euro.
Eman izena maiatzaren 8a baino lehen Aguraingo Euskaltegian.
Azken urteotan euskararen normalizazioa eta erabilera inguruko erabakietan Aguraingo Udalaren jarreraz kezkatuta, euskalgintza arloan lan egiten dugunok gure kezka eta iritzia plazaratzea erabaki dugu, batez ere Udalak hartutako azken erabakiaren berri azaltzeko. Izan ere, Bai Euskarari akordioa bertan behera utzi du Udalak, beste partaide eta eragileen iritzia kontutan hartu gabe.
Urte asko daramatzagu euskararen aldeko lanean eta orain arte emaitza onak lortu ditugu Udalarekin elkarlanean: Udal Ordenantzak, Euskararen erabilera zein euskalduntzea bultzatzeko hitzarmenak eta Udaleko Euskara Teknikariaren kontratazioa, besteak beste.
Azken aldian, ordea, Udalak euskara politikan atzera egin du. Dirulaguntzak murriztu eta euskalgintzarekin elkarlanean aritzeko borondate eza agertu du. Itxurari garrantzi handia eman izan dio Udalak hizkuntza politikan: hitzarmenak sinatu, ordenantzak onartu... baina kontua horretan geratu da, garapenetan sakondu gabe.
2.002 urtean hainbat sektoretako 78 eragilek, Aguraingo Udalak eta Kontseiluak Bai Euskarari Akordioa sinatu zuten Udalerrian euskararen normalizazioa bultzatzeko. Hartutako konpromisoak gizarte eragileek bete dituzte, nork bere erritmoan eta gehienetan balorazio ona lortuz. Gauza ugari lortu da elkarlanean: paisaia linguistikoa eta irudi korporatiboa, euskara ikastaroak, sentsibilizazio eta konzientziazio kanpainak... Baina 2.007. urtean Udalak akordio horrekiko jarrera zeharo aldatu eta 2.008ko urrian Aguraingo Udalak proiektua bertan behera uzteko alde bakarreko erabakia hartu du, beste partaideen iritziari muzin eginda. Honen aurrean, Akordioan parte hartzen genuen erakunde eta taldeek erabateko desadostasuna adierazten dugu. Udalari jokaera alda dezan eskatzen diogu, beharrezko baita euskararen normalizazioan aurrera egiteko Bai Euskarari Akordioaren bidean jarraitzea.
Bestalde, duela urte batzuk Aguraingo Udalak euskararen normalizazioaren aldeko Udal Ordenantzak onartu zituen. Lortu beharreko helburuetara heltzeko ekintza planak arautu eta zehaztu ziren. Asko dira lortutako akordioak: gurasoentzako euskalduntze taldeak diruz laguntzea, Euskal Txokoa zabaltzea, euskararen erabilera planak burutzea eta auto-ikaskuntza gela zabaltzea. Programa hauek diruz laguntzeko orduan Udalak atzera egin duela sumatu dugu, baita elkarlanerako borondate falta ere.
Duela 10 urte Aguraingo Udalak, Lautadako beste Udalekin batera, Euskara Teknikari bat kontratatu zuen Udalak onartutako normalizazio planak gauzatzeko. Teknikariaren lanak emaitza oso onak izan ditu. Akordioak koordinatzeaz gain, Udalaren euskalduntze planaz eta hauen jarraipenaz arduratu zen. Lanpostu honek ez du jarraikortasunik izan, urtez urteko kontratuak izan dituelako eta behin baino gehiagotan hilabete batzuetan teknikari honen lanaldia eten egin delako, baita kontratua ere, noski. Honen ondorioz planek ez dute aurrera egin eta Euskara Batzordearen funtzionamenduan trabak izan ditugu. Aguraingo Udalean hau da jarraikortasunik gabeko lanpostu bakarra. Horregatik Udalari eskatzen zaio Udal Euskara Teknikari lanpostua finko egin dezala behingoz.
Soluzioa bilatu eta akordioa lortzeko Udalarekin behin eta berriz bildu ondoren ez dugu erantzun argirik jaso. Udalarekin bildu ginen azken aldian honek Bai Euskarari Akordioa eteteko alde bakarreko erabakia eta arrazoiak adierazi zizkigun, baita hurrengo urtean EBPNa (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) martxan jartzeko asmoa ere. Plan horri Udalarekin batera elkarlanean jarraipena egiteko asmoa daukagu. Hori bai, ezinbesteko zaigu Udalak bere jarrera aldatu eta euskararen normalizazioan benetan bultzatzeko asmoa frogatzea. Plan berri honek baliabideak beharko ditu: dirulaguntzak, giza eta material baliabideak. Honekin batera, erabakiak hartzeko orduan eragile eta partaideen iritzia kontuan izan behar ditu. Aguraingo Udalean gehiengoa duen talde politikoak gauzak hobeto pentsa ditzala eta aurrerantzean euskararen aldeko benetako politika bati ekin diezaiola. Hala izan bedi!
Agurainen, 2008ko azaroaren 24an
Aguraingo Euskalgintza.
Aguraingo euskalgintzak zabaldutako blogean sartu eta informazio gehiago ikusi nahi baduzu egin klik honako helbide honetan:
http://www.blogak.com/aguraingoeuskalgintza/agurainen-euskara-denon-artean

Datorren ekainaren 15ean Bastidara, Araba Euskarazera, autobusez joan nahi baduzu, etorri euskaltegira lehenbailehen, txartelik gabe geratu baino lehen.
Euskararen ezagutza eta erabilera bultzatu nahi ditugu "Baietz Agurainen Euskarari" elkarteak sortutako blog honen bidez.
