Aste Santuko oporrak berehala iritsiko dira, udakoak ere bai, eta nori ez zaio gustatzen bidaiaren bat egitea? Batzuetan, ordea, bidaia horretan jarri ditugun itxaropenak, gogoa eta beste gauza asko ez dira betetzen, eta ez dakigu zer egin gure eskubideak bermatzeko, ezta nora jo erreklamazioak egitera ere. Gu Intxaurrondon dauden kontsumo geletara joan gara informazio eske, eta han jasotakoa helarazi nahi dizuegu erreportaje honetan.
BAKE UHARTEA ZARATAREN ERDIAN 15 moja Agustindar bizi dira Hernaniko komentuan isiltasun, kastitate eta klausura botoak errespetatuz. Gai horretan sakontzeko Eulali Aranbururengana jo genuen, andereño erretiratua bera, asko daki-eta Hernaniko historiaz eta mojei buruz. Berari esker, gainera, mojen komentua bisitatzeko aukera izan genuen.
1. Irakurri esaldi hauek:
a. Lo llevaron con las manos atadas.
b. Ven con todas tus cosas.
c. Con 17 años se marchó de casa.
d. Tienes que ponerte con las manos a la espalda.
e. Recorrieron 10 kilómetros con la rueda pinchada.
f. Está reunido con el director.
g. ¿A qué no lo haces con los ojos cerrados?
h. Nos hicieron poner contra la pared, con las manos en alto.
i. Con 40 años se matriculó en la universidad.
2. Gauza jakina da “con” horiek modu batean baino gehiagotan euskaratu behar direla. Gutxienez lautan. Egin multzoak eta jarri multzo berekoen letrak bigarren lerroko laukietan.
|
|
|
|
|
|
|
|
3. Goiko lerroko laukietan, berriz, jarri partikula, multzo horretakoak itzultzeko erabiliko zenukeen partikula.
4. Zein alde dago batetik bestera? Zergatik batzuetan bat eta beste batzuetan beste bat?
3. eta 4. atalak irakurtzen ari gara. Irakurri ahala, honako galdera hauek bururatu zaizkigu. Ea denon artean erantzuten ditugun eta ea nork asmatzen duen!
1. Zein harreman dago Tom eta Angie-ren artean? Nolako bilakaera izango du?
2. Nola amaituko ote dute Catherine eta Josebaren arteko harremenek?
3. Joseba ataka gaizto batean dago. Nola irtengo ote da hortik?
Euskaltegiko 2. mailako ikasleok liburu hau irakurtzen ari gara. Elkarrekin irakurriko al dugu. Hona hemen liburuaren aurkezpena:
Euskal literaturaren historian libururik aipatu beharko balitz, irakurleen arreta eta harrera ona lortu dituena, liburu hau izan liteke bat, zalantzarik gabe. Izan ere, 1985ean kaleratu zenetik, hogeitaka argitaraldi izan ditu, urtero pizten du irakurle berrien interesa, eta film bat ere egin dute nobela honexetan oinarrituta: "Menos que cero".
Zer du liburu honek horrelako arrakasta bereganatzeko? Trama ongi josia, giro erakargarriak, pertsonaia sinesgarri eta maitagarriak... Asko dira instorioaren dohainak, baina onena bertan sartzea izango duzu: hor deskubrituko dituzu, New Yorkeko metroan, Joseba eta Angie, ihesi dabilen nafarra eta publizitatean lan egiten duen Manhattango neska, bi mundu guztiz desberdin baina ustekabean lotuko direnak. Tartean, berriz, droga, amodioa... eta eleberri eder batek behar dituen osagai guztiak.
Liburuen atal honi hasiera emateko, literaturari buruzko elkarrizketa bat jarri dugu, Harkaitz eta Cano eta Anjel Lertxundi literaturaz hitz egiten.
Ez ote daukagu, ordea, bikote hori ikusiegia: Bi eta Bat, Jau eta Jabe... Beste erregistro batzuetan ikustea ere ez legoke gaizki!
This skin is even more fun with the PT Banana Split font, available from Funky Fonts
Original template design by Piechdibi.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |