Guggenheim... mundu berezi bat

2006-12-11

 



Larunbateko eguraldi txarra pasatzeko aukerarik aproposena etxean gelditzea zen baña horrelako zubi luze batean etxean gelditzeak min egiten du. Estalpe baten beharrean, Bilboko Guggenheim museora joatea izan zen erabakia. Eta bat, ez da damutzen bertara joateaz, mundu berezi horretara. Kanpoko animali bitxiak eta barruko "fauna" bereziak, beste mundu batera eramaten zaitu. 

Lazkaoko hilerria... beltzetik urdiñera

2006-11-29
Lazkaoko hilerrie

Beti gustatu izan zait Lazkaoko hilerria. Gauetan, iluntasuna denean nagusi, Lazkaomendira begiratzean azaltzen zaigu bere irudia farolez argiztatua eta ilargi betea denean, beldurrezko pelikuletako irudiak etortzen zaizkit burura. Egunez, bere edertasuna mantentzen du, beltzetik urdiñera aldatu arren bere gañeko izara.

Elkano Browning Cream Donostiko fnac’en

2006-11-09
Elkano Browning Cream

Elkano Browning Cream. Gelditu izenakin; zihur ez direla oso ezagunak egingo (egiten duten musika ez da radio-formuletan saltzen dutena), baña zuen inguruan edo urrutixego beraien kontzertu bat entzuteko aukera badezue, joan… pena merezi du eta. (+)

Usurbilgo hilerrie

2006-10-19
 
Usurbilgo hilerrie

Aspaldian pasa nintzen Usurbilgo hilerriaren aldamenetik eta ordutik, berriz bueltatzeko asmoa nuen.

Mahastien artean

2006-09-02
 
Mahastien Artean
Udara garaian etxean egotea ez da erraza izaten ta bidaia inprobisatuek betetzen dituzte egun hoietako hutsuneak. Azken bidaiatako bat, Arabar Errioxara egin dut bertako paisaia zoragarriaz ta historia mamitxuaz gozatzeko. Bidai hontaz zeozer gehiago jakiteko interesik badezu, erbinnuriaren aztarnak blogan segi dezakezu bidaia eta irudiak ikusi nahi badituzu, flickr'en murgildu.

:: Hurrengo orrialdea >>

Aurkezpena

Aztarnak fotoblog hontan, nere eguneroko bizitzaren aztarnak izango dituzue irudien bidez. Nere gustoko argazkik... ta mundu ero hontako irudik.

___________________________

Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

___________________________

| Hurrengoak >

Bilaketa

Atalak


Blog hau sindikatu XML

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution