Iepala!
Ez dakit gure jakerra zer dabilen... web orri berria erosteko dirua eman eta auskalo zertan gastatu duen... kontua da azkenportu.net kontua blokeatu digutela, ordainketarekin arazoak egon direlako. Orduan hemen doa bandoa:
LARUNBATEAN (MAIATZAK 24) BILERA ISABELEN 10:30ETAN!
Gai zerrenda: festetako marroiak errepasatu + beste hainbat kontu (edariak, kamisetak, kontzertuak...)
Nahi eta ahal duena azaldu! Zabaldu mezua!
Gogoratu maiatzaren 19tik 22ra, Vladimir + Komisiyuak antolatuta, literatur astea ospatuko dela, eta hitzaldiak egongo direla kristau biltokian. Gozatu!
Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.