Artxiboak: Maiatza 2008

2008-05-14

Permalink 20:53:47, Atalak: azkenportu  

BILERA MAIATZAREN 24RA ATZERATU DA!!

Iepala!

Ez dakit gure jakerra zer dabilen... web orri berria erosteko dirua eman eta auskalo zertan gastatu duen... kontua da azkenportu.net kontua blokeatu digutela, ordainketarekin arazoak egon direlako. Orduan hemen doa bandoa:

LARUNBATEAN (MAIATZAK 24) BILERA ISABELEN 10:30ETAN!

Gai zerrenda: festetako marroiak errepasatu + beste hainbat kontu (edariak, kamisetak, kontzertuak...)

Nahi eta ahal duena azaldu! Zabaldu mezua!

Gogoratu maiatzaren 19tik 22ra, Vladimir + Komisiyuak antolatuta, literatur astea ospatuko dela, eta hitzaldiak egongo direla kristau biltokian. Gozatu!

----------

2008-05-05

Permalink 14:53:20, Atalak: azkenportu  

azkenportu.net

Skasti-ren kontzertua... jajaja! ezetz, izango da nahiko denbora Skasti-ren kontzertuak aipatzeko.

Webgune berria sortu dut: azkenportu.net

Bertan betiko blogaz gain, argazki galeria, auzoaren mapa, bideoak etab jarri ditut edo jartzen ari naiz. Argazkien atalean adibidez, edonork igo ditzake argazki berriak. Nik jarri ditudanak blog-etik hartutakoak dira. Beraz ea denon artean osatzen dugun.

Berrikuntza gehiago ere izango dira, baina onena bertara sartzea izango duzue:

azkenportu.net

mnx

----------

Azken Portua

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution