Mezua: Hainbat ekimen antolatu dituzte Martxoaren 8aren harira

2008-03-06

Permalink 15:44:40, Atalak: Begiradak  

Hainbat ekimen antolatu dituzte Martxoaren 8aren harira

Ostiraleko Sorgin Gaua, larunbateko aldarrikapen ekitaldiak eta larunbat gaueko Txakolina Kulerotan ekitaldia izango dira, besteak beste, hitzaldi eta solasaldiekin batera.



Honakoa da, zehazki, Sorginak eta Bilgune Feministaren artean Zarautzen antolatu dute egitaraua:



—MARTXOAK 7, OSTIRALA, BIHAR:
· 22:30ean, Sorgin Gaua, Gaztetxean.

—MARTXOAK 8, LARUNBATA, ETZI:
· 11:30ean, Bizikleta Martxa, udaletxe aurretik.
· 12:30ean, manifa, udaletxe aurretik.
· 14:00etan, bazkaria. Izena emateko lekuak: Arrano eta Eguzki tabernak.
· 22:30ean, Gaztetxean: Txakolina Kulerotan: 
bertsoak, sedukzioa, antzerkia, dj-ak, ikus-entzunezkoak, eta hainbat sorpresa.

—MARTXOAK 14, OSTIRALA:
· 20:00etan, Euskadi Kutxaren aretoan, eztabaida: prekarietatea.
· Ondoren, afaria.

–MARTXOAK 16, IGANDEA:
· 18:30ean, Gaztetxean, zinema: ''4 meses, 3 semanas, 2 dias''.
Gazteleraz emango da filma.
· Ondoren, solasaldia, abortoaz.

Animatu,
eta muxu moreak guztiontzat!

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: beatza [Bisitaria] · http://www.blogari.net/azkenportu
Egunon jendia!
Bihar gizerako hainbat kontu antolatuta egon arren, baratzan egurrezko bidea egiteko asmoa dute eta nik azaltzeko asmoa dut. Beste norbait azaltzeko prest baldin badago, 10ak inguruan Isabelen kafe bat hartu eta "jubilatuei" laguntzeko asmoa dut. Ale ba, norbaitek azaldu nahi badu... ondo bizi eta asteburua aprobetxatu.
Permalink-a mezu RSS 2008-03-07 @ 09:43
Bidaltzailea: koala [Kidea]
Earra! Earra izan zan pasa dan lanbateko "Txakolina kulerotan" saioa. Bejondeizuela!

Kilometro batzuk in nittun gue herritik Zautzea, baño mezi izan zun, bai hoixe:

Antzerki, show... earra, jende mattagarrie, giro bikañe... Hurrengo goizen playerok ikusi...

Berriz'e Zautzea (beno, ta Azken Portua) bueltatzeko gogoz daun tipo felizianoa.

Segi holaxe, earki ai zeate ta!

Permalink-a mezu RSS 2008-03-10 @ 20:51

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Azken Portua

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution