Ostiraleko Sorgin Gaua, larunbateko aldarrikapen ekitaldiak eta larunbat gaueko Txakolina Kulerotan ekitaldia izango dira, besteak beste, hitzaldi eta solasaldiekin batera.
Honakoa da, zehazki, Sorginak eta Bilgune Feministaren artean Zarautzen antolatu dute egitaraua:

—MARTXOAK 7, OSTIRALA, BIHAR:
· 22:30ean, Sorgin Gaua, Gaztetxean.
—MARTXOAK 8, LARUNBATA, ETZI:
· 11:30ean, Bizikleta Martxa, udaletxe aurretik.
· 12:30ean, manifa, udaletxe aurretik.
· 14:00etan, bazkaria. Izena emateko lekuak: Arrano eta Eguzki tabernak.
· 22:30ean, Gaztetxean: Txakolina Kulerotan:
bertsoak, sedukzioa, antzerkia, dj-ak, ikus-entzunezkoak, eta hainbat sorpresa.
—MARTXOAK 14, OSTIRALA:
· 20:00etan, Euskadi Kutxaren aretoan, eztabaida: prekarietatea.
· Ondoren, afaria.
–MARTXOAK 16, IGANDEA:
· 18:30ean, Gaztetxean, zinema: ''4 meses, 3 semanas, 2 dias''.
Gazteleraz emango da filma.
· Ondoren, solasaldia, abortoaz.
Animatu,
eta muxu moreak guztiontzat!