Mezua: III. Bertso Tourra, argazkitan

2008-02-25

Permalink 12:48:48, Atalak: Azken Portu  

III. Bertso Tourra, argazkitan

A las ocho en el Guria hasi, 
eta a las ocho (de la mañana) en el Kebab 
amaitu behar omen genuen.
Eta Kebaba itxita!
Aukera bakarra, beraz...

Zortzietatik zortziak arteko argazki batzuk, hemen dituzue.
Dena dela, lehen tabernetakoak soilik ageri dira.
Ondorengoak, zentsuraren atzaparretan daude.

Mila esker azaldu zen jendetzari, 
mila esker Fredi eta Silveirari, 
trikitilariei eta, bereziki,
zorionak Azken Portuko komisioko lagunei, 
beste behin ere auzoa kolorez, 
umorez eta festa giroaz betetzeagatik.

Biba zuek!

 
 Tabernak beteta, eta kanpoan jendetza. 
 III. Bertso Tourra ere arrakastatsua izan da.


Fredi + Silveira = umorea, barreak eta algarak...



Anaiak tabernan, urtero bezala, telebista gai-jartzaile...



Plaza Gorrian hasi zen soinuarekin Paia...



Komisioko kideek prestatutako pintxoak afaltzeko, euro batean!



...herrialde guztietan Toki Onak badira,
baina bihotzak dio zoaz Azken Portura...



;-)



...eta Silveirak aurreikusi zuen moduan, pare bat taberna geroago
Avanti Populo eta antzekoak hunkituta kantatzeari ekin zion...

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: ;-) [Bisitaria]
Eneee zenbat parre ta zenbat dantza...earki pasa genun, bai hoixe!
Eskerrik asko Xilber&Paiai, trikitilaiai ta etorri zian guztiai!!
Argazkiak e primerakuak!
Ondo segi!
Permalink-a mezu RSS 2008-02-25 @ 15:55
Bidaltzailea: PEXETAX [Bisitaria]
Hi III, zertan dituk Gaztetxeko diru kontubak?

Bestalde, Zubiriko musika taldia ezta 2.000 euskoko katxetik jeixten (abuztuan Naparruan hori kobratze omendue herriko hainbat festetan), ordun ba... ez!!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-03 @ 18:58
Bidaltzailea: PEXETAX [Bisitaria]
Kaixo Igor,

Zure e-mail-a irakurri ondoren, naturgas energiak Zarauzko festetan parte hartzeko proposamena aztertuko duela adierazi nahi dizuegu.

Abuztuan gure puzgarria eskeini ahal izango genizueke goiz edo arratsalde batez (4 ordu) baina elementu hau eramateak diru bat suposatzen duenez guretzat, horren truke zera eskatzen dizuegu:

- jende gehien dagoen egunean eramatea (adibidez, larunbata edo igandea)
- zuek zeozer eskeintzea (adibidez: gure logoa festen pankartetan jartzea edo bururatzen zaizuen beste edozein proposamen).

Zuen proposamenaren zain, laster arte!

Naturberriak
Permalink-a mezu RSS 2008-03-04 @ 19:53
Bidaltzailea: beni III [Bisitaria]
iep!
pexetax, gaztetxekua inda ziok. ez ai preokupatu.
bueno, naturgasena ondo dao. egun bateako....ze egun aukeratu ber oin.
altza porru!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-06 @ 13:18
Bidaltzailea: Amelie [Kidea] · http://www.blogari.net/azkenportu
Gaia aldatuz, Bertso Tourrarekin lotutako kotilleo komentarioa: hurrengo goizean Fredi plaieroei begira omen zebilen hondartzan eta malekoian...
;-)
Permalink-a mezu RSS 2008-03-06 @ 16:00
Bidaltzailea: kenpes [Bisitaria]
eup!
naturgasena ona, bai. halare honei buruz ta "literatur astia"i buruz tabar hitzeiteko igual geatzia ona izango u(n)ake.
eongoatxink
Permalink-a mezu RSS 2008-03-07 @ 12:36
Bidaltzailea: beni III [Bisitaria]
iepele!
aste santuak baino lehen komeniko zan bilera potente bat ittia gauzak lotzen juteko, bestela porrot system bezelakuak engantxau ber dia. literatur astianaire bueltak eman ber zaizkio.
bloga kudeatzen dutenei abixua! bileran eguna ta ordua jarri. nik tribute edanekuakin itzeingo det ta aber ze esaten diaten.
altza porru!!
Permalink-a mezu RSS 2008-03-10 @ 13:00

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Azken Portua

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution