Mezua: III. Bertso Tourra, larunbat honetan

2008-02-18

Permalink 15:05:08, Atalak: Azken Portu  

III. Bertso Tourra, larunbat honetan



Larunbat honetan izango da Azken Portuko III. Bertso Tourra. Aurreko bi aldietan bezala,
Fredi Paia eta Xabier Silveira ariko dira Azken Portuko tabernetan barrena, bertsotan.
Aurreko urteetan, otsailaren 23a izan gabe ere, denak lurrean amaitzeko modukoa izan da Paiaren eta Silveiraren jarduna, eta aurten ere asmo horrekin gonbidatu ditu Azken Portura bertako jai batzordeak.

Hitzordua, larunbat honetan, otsailaren 23an, 20:00etan, Guria tabernan.
Tabernetako errondak eta pintxoak, nork bere kontura.
Bertsolariak eta trikitilariak, gure kontu.

Bertsoak entzun, festa giroaz gozatu eta parranda egin nahi duena, gonbidatuta dago.




Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: koala [Kidea]
kaixo gabon!!

Ea b gauzatxo pare bat baditut komentatzeko:

1) eztait goatu etziñaten eo, baño batzuk azaldu ginan larunbat hontan ixabelea bilera iteko asmoz ta dexenteko frakasua izan tzanez, ustet 23 goizea atzeatu genula "bilera" (poteo bidia hitzeiteko ta...).

2) Lorei (trikitilariyai) komentatu diyot joko ote duen larunbaten ta beak eztakila eongo dan eo...baño komentatuko diyola baten bai...

ala ba ondo segi ta larunbat arte!
Permalink-a mezu RSS 2008-02-18 @ 22:46
Bidaltzailea: koala [Kidea]
Aurrekua ni nitzan EiderTXI. Eztait zeba atea dan "koala" hoi
Permalink-a mezu RSS 2008-02-18 @ 22:55
Bidaltzailea: apadrino [Bisitaria]
iep!
bilera otsailak 23an ixabeleko terraza polikulturalian goizeko 10:30tan. galletak eaman sopetako. altza porru!

p.d.: kenpes, tabakuan billa jun ta bueltau ez?
Permalink-a mezu RSS 2008-02-19 @ 13:45
Bidaltzailea: kenpes [Bisitaria]
tabakua?
holakoik etzionk arjeli alde hontan, errezua ta lana besteik ez!!
23 goizen han izango naunk!
Permalink-a mezu RSS 2008-02-19 @ 21:23
Bidaltzailea: axikorta [Bisitaria]
Apa aspaldikos,

Bueno biharko egun handie hurbiltzen ai da. Nik ezingo det jun ez goizian ez ta atsaldian trikipoteo ta billerara.
Hurrengo astian proiektuko txostena aurkeztu ber det ta lanez gañezka nabil. Asteburuan bunkerrian (etxian) sartu ta enaiz ateako.
Ba bueno gaztiak ondo pasa biharko egunian ta hurrenarte.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-22 @ 12:31

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Azken Portua

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution