A las ocho en el Guria hasi,
eta a las ocho (de la mañana) en el Kebab
amaitu behar omen genuen.
Eta Kebaba itxita!
Aukera bakarra, beraz...
Zortzietatik zortziak arteko argazki batzuk, hemen dituzue.
Dena dela, lehen tabernetakoak soilik ageri dira.
Ondorengoak, zentsuraren atzaparretan daude.
Mila esker azaldu zen jendetzari,
mila esker Fredi eta Silveirari,
trikitilariei eta, bereziki,
zorionak Azken Portuko komisioko lagunei,
beste behin ere auzoa kolorez,
umorez eta festa giroaz betetzeagatik.
Biba zuek!

Tabernak beteta, eta kanpoan jendetza.
III. Bertso Tourra ere arrakastatsua izan da.

Fredi + Silveira = umorea, barreak eta algarak...

Anaiak tabernan, urtero bezala, telebista gai-jartzaile...

Plaza Gorrian hasi zen soinuarekin Paia...

Komisioko kideek prestatutako pintxoak afaltzeko, euro batean!

...herrialde guztietan Toki Onak badira,
baina bihotzak dio zoaz Azken Portura...

;-)

...eta Silveirak aurreikusi zuen moduan, pare bat taberna geroago
Avanti Populo eta antzekoak hunkituta kantatzeari ekin zion...