Mezua: Gaur hasiko dira Urtetako jaiak

2008-01-18

Permalink 15:20:41, Atalak: Herriak bizirik  

Gaur hasiko dira Urtetako jaiak

Urtero bezala, sansebastianen atarian Urtetako jaiak antolatu ditu bertako Neska-Mutil Ardoak.
Gaur hasiko dira festak, Mantxi, Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Gurruren bertso-tramarekin, 22:45etik aurrera
HITZAren webgunean irakurri ahal izan dugunez, "Neska-Mutil Ardoko kide Haritz Zulaikaren esanetan, «iaz Goñi pilotariak ekarri zuen jendetza berdintzerik ez zegoenez, beste ekitaldi mota batekin jende gazteagoa erakarri nahi izan dugu». Ildo horretan, biharko antzerki saioa izango da aurtengo nobedadeetako bat.

Honakoa da gaurtik urtarrilaren 27ra bitarteko egitaraua:

—Urtarrilak 18, gaur
· 22:45. Hamaika Bertuterekin Bertso Trama. Bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Iñaki Gurrutxaga eta Iñigo Manzisidor Mantxi.

—Urtarrilak 19, bihar
· 18:00. Karkumalak taldearen antzerki emanaldia.
· Ondoren, Urtetako I. Jan-Flana! txapelketa eta jokoak. Parte-hartzaileentzat opariak izango dira.
· 23:00. Erromeria, Kupelarekin.

—Urtarrilak 20, etzi San Sebastian eguna
· 10:30. Meza.
· Ondoren, auzoko elkartean, hamaiketakoa.
· Geroago, Herri Kirol jaialdia, Aratz eta Erlantz trikitilariek girotuta. Aizkolariak: Nazabal eta Otaño. Harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien eta Jokin Eizmendi. Honekin batera, bailarako gazteen arteko kirol jokoak izango dira.
· Jarraian, Urtetako Neska-Mutil Ardoen eta bertako ezkonduen arteko sokatira apustua.
· 22:30. Erromeria, Elustondo anai-arreba trikitilariekin.

—Urtarrilak 21, astelehena
· 10:30. Meza.
· Ondoren, auzo elkartean, hamaiketakoa, DJ Pottok trikitixa doinuekin alaituta.

—Urtarrilak 25, ostirala
· 21:00. Bertso afaria, Peñagarikano eta Iker Zubeldia bertsolariekin.
· Ondoren, erromeria, Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.

—Urtarrilak 26, larunbata
· 16:00. VIII. Urtetako Mus Txapelketa Azkarra.

—Urtarrilak 27, igandea. Adinekoen eguna
· 10:30. Meza.
· Ondoren, Txinpirin abesbatzaren eta Mollarri dantza taldeen ekitaldiak.
· Jarraian, auzo elkartean, hamaiketakoa, Aratz eta Erlantzen doinuek lagunduta. Ondoren, Gorritiren animalien erakustaldia.
· Bukatzeko, auzoko adinekoentzako bazkaria.


Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Azken Portua

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution