Artxiboak: Iraila 2007

2007-09-28

Permalink 12:28:52, Atalak: Azken Portu  

Leiho irekia komisioarentzat

LARUNBATA, IRAILAK 29, 12:00etan, BILERA


Aste honetan diruzainaren mezu hau jasoko zenuten gehienok:

"Aurreko ostiraleko afai-bilereko asistentzi bajua ikusita (neu lehendabizikua), benetan bilera seriyo bat iteko premiyan gaude, batez ere Udaletxiakin hartuberreko jarrera erabakitzeko, eta hurrengo pausuak zehazteko. Oaindik eztue xentimoik sartu kontuan, ta hola ezindeu segi...
 
Gero beste kontu dexentere badazkau zintzilik: Azken Portuko tabernetatik diru-eske pasaberraldeu? Aurreko ostiraleko proposamenen bat (eo besten bat) epe motzian martxan jartzeko asmua al dakau, diru pixkat lortzeko? Etab...
 
Bueno, luzatzen ai naiz, baina hauek eta beste kontu batzuk ere badaude lotzeko.
 
Nahi eta ahal baezue, larunbatearte!".

Beraz, esandakoa:
bihar, irailak 29, 12:00etan, Gaztetxeko bilera gelan, Azken Portuko komisioaren bilera.

Azaldu!

----------

2007-09-07

Permalink 11:12:43, Atalak: Azken Portu  

Komisioaren bilera urgentea, astelehenean

Aupa denoi!

Lehengoan diruzainak blogean idatzitakoa irakurri eta festetako diru kontuei buruz hitz egitea ezinbestekoa dugu.
Era berean, Udalak bi gutun bidali dizkio baimen eskaerak egin zituen komisiokideari: batean, limosna gutxitzen digutela diote eta, beraz, espero baino diru gutxiago jasoko dugu. Bestean, fidantza ez digutela itzuliko diote.

Bilera gaur arratsaldean egitea proposatu zuen atzo zenbaitek, baina hainbat lagunek ezin omen dute azaldu.
Dena dela, urgentea da biltzea, lehenbailehen, Udalari alegazioak aurkezteko epea 10 egunekoa baita.
Bileraren data, beraz, datorren astelehena izango da, irailak 10, 19:00etan, Isabel tabernan.

Azaldu, eta komentatu gainerako komisiokideei.

Animo!!!
----------

Azken Portua

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution