Artxiboak: Ekaina 2007

2007-06-20

Permalink 14:47:57, Atalak: azkenportu  

Leiho irekia komisioarentzat

   Aurreko larunbatean baratzan bildu ginenok honakoa erabaki genuen: Larunbat honetan, ekainak 23, goizeko 10:30tan Isabelen komisioaren bilera irekia egitea. Kamiseten kolore eta diseinuak aukeratuko ditugu ahalik eta azkarren ateratzeko. Bestalde programa martxan jarri behar dugu propagandak eta abar lotuz eta festetarako lotu gabe dauden hainbat gauza ere lotuta utzi behar dira. Beraz larunbat honetan komisioaren bilera irekia, aurten laguntzeko prest dagoen guztia gonbidatuta dago.

  Bestalde iluntzean San Juan sua antolatu dugu aurten ere. Malabareak, perkusioa, dantza, musika, kantuak, sardin jana, sagardoa txotxetik eta abar luze bat, fiestak eta ruidoa alegia. Hor ere laguntzeko prest dagoenarentzat izango da zeregina. Beraz badugu zertaz hitzegin eta ahalik eta jende gehien azaltzea komeni da. Larunbata bitartean ondo bizi eta animo!

----------

2007-06-14

Permalink 10:14:27, Atalak: azkenportu  

Leiho irekia komisioarentzat

   

 Aupa lagunok! Uda giroa nabari da bazterretan. Hego haizea, azterketak, oporren usaina, komisiokideak hondartzatik paseoan, gau giroa... Uda iristearekin batera hainbat lan pilatzen dira komisioarentzat, festak gainean ditugu eta San Juan sua ere bai.

Larunbat honetan hamarretan auzolanerako deia egingo dugu eta bertan elkartzen garenon artean San Juanetarko hainbat lan banatu, mnx-ek egin dituen kamiseten diseinuak azteru eta komisioaren bilera zabal bat egiteko eguna zehaztuko ditugu besteak beste.

   Beraz nahi duenak larunbat honetan du hitzordua gure lorategian, besterik gabe azterketan zaudetenoi animo, eutsi goiari eta aupa gu! Oporrak bertan dira eta. Azaldu ezin duzuenok mesedez erantzun blogean.

 

----------

Azken Portua

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution