Mezua: bizitza, izar iheskor puta hori...

2007-05-17

Permalink 18:43:24, Atalak: Begiradak  

bizitza, izar iheskor puta hori...

atzo goizean BERRIA egunkaria zabaldu eta irribarre samurra atera zitzaidan, itsasoan galdutako marinelen bikoteekin eta senideekin osatutako bi orrialdeko erreportaje hunkigarria aurkitu eta irakurri nuenean. institutu garaiko ezagun batekin gogoratu nintzen, oihanarekin, haren aita itsasoan galdu baitzen aspaldi, eta kantu hunkigarri bat egin baitzion alabak. gustukoak zituen poemak.
gustukoa zuen abestea. gustukoa zuen lagunen poemak musikatzea. eta aitari kantatzea.
zarauzko tabernaren batean ere ezagutu genuen gero, zerbitzari moduan. ez dakit zergatik, baina harekin gogoratu nintzen atzo goizean, BERRIA egunkarian itsasoan galdutako marinelei buruzko bi orrialdeak irakurri nituenean.

bizitzaren kasualitate putakume horietako bat izango zen beharbada. atzo arratsaldean berriro ere oihanaz hitz egin baitzidaten lagunek. istripua izan zuela atzo, autobidean. istripu arina, baina anbulantzian sartu zutela azkenean. eta gero kamioi batek eraman zuela aurretik anbulantzia. telebistan ere eman zituztela irudiak. eta oihana oso larri zegoela.

orain telefonoak oihu egin du. hil egin dela esan dit beste aldeko ahotsak. eta ezin lanean segi. ezin beste ezer pentsatu, idatzi, sentitu.

oihana alkorta hil da. galdutako marinel haren alaba. institutuko neska hura. taberna hartako zerbitzaria. haren abestiak geratuko zaizkigu. eta haren oroitzapena.

izar iheskor puta bat besterik ez da bizitza, batzuetan oihanak bezalako distira badu ere...

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Amelie zaharra [Bisitaria]
Atzo hitz horiek hemen sartu genituenean ahaztu komentatzea, baina duela zenbait urte Azken Portuko jaietan abestu zuen Oihanak, oholtza gainean...
Permalink-a mezu RSS 2007-05-18 @ 10:52
Bidaltzailea: Txopi [Bisitaria]
Zure hitzek unkitu naute. Benetan.

Bizitzaren gora-beherek bapateko zartakoa ematen digun une horiek gogorarazi dizkit. Urbileko pertsona bat istripu ganorabako batetan galtzen dugunean bezala.

Nik ikastolako kide bat galdu nuen orain dela urte batzuk ondoko herritik palan jokatu ondoren bizikletan zetorrela auto batek gainetik pasatu zionean. Kokota apurtuta ordu erdi inguru igaro zuen bidean etzanda. Lagunek mundua esku bakarrez jaikiko lukete bera zalbatzearren, baina ezin zen ezer egin. Zoritxarraren zoritxarrak partida irabazia zuen. Kaka zaharra.

Urbileko norbait galtzea beti da gogorra, baina gaztea denean eta kasualitaterik txarrenak eramaten duenean, oraindik gogorragoa.

Zuk diozun bezala, bizitza, zeruko izar iheskor bat da; eskuetan gorde ezin dugun ondar ale alproja bat, ausazko olatu jarraitezin bat... Oso etsigarria gerta daiteke honetaz konturatzea, baina indarrak berreskuratzen dituzunean, zure bizitza bera hobeto eta gehiago gozatzen lagun diezazuke.

Bizitza, erosi edo saldu ezin dugun zerbait da; gelditu edo arindu ezin duguna. Batzutan edonola mantendu nahiko genuken zerbait da eta batzutan guk bilatu ez arren sortzen duguna. Bizitzak bere arauak ditu eta guk ezin ditugu aldatu. Egin dezakegun bakarra, bizitza bizitzea da, eta ez da gutxi. Ezta gutxiago ere.

Ortzi zabalean gurutzatzen garen izar iheskorrok bideari ekin behar diogu. Bizitza bizi egin behar dugu. Ahalik eta gogotsuen. Ahalik eta indartsuen. Ahalik eta disdiratsuen. Ziur nago zure lagunaren oroitzapenak bidean lagun izango dituzula.
Permalink-a mezu RSS 2007-05-19 @ 18:03

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Azken Portua

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution