Artxiboak: Apirila 2007

2007-04-24

Permalink 18:45:19, Atalak: azkenportu  

Auzolanerako deia larunbat honetan

      

        Azkenean iritsi da udaberri giroa eta eguraldi eguzkitsua. Hau kontuan izanik larunbat honetarako auzolanerako deia egingo dugu. Belarra moztu, baratza atondu eta belar txarrak kentzeaz gain, hurrengo larunbateko sagardotegi irteeraz hitzegiteko ere hartuko dugu tartetxo bat.

       Beraz badakizue, eguzkitako krema eman eta heldu atxur, eskuare eta desbrozadorei. Hitzordua Isabel Tabernan goizeko 9-tan izango da. Lanerako materialik izanez gero eramatea komeni da. Hamaiketakoa komisioaren kontu izango da, beraz lanerako gogoa bakarrik ekarri beharko da etxetik. Larunbaterarte!

      

----------

2007-04-19

Permalink 14:17:46, Atalak: azkenportu  

Leiho irekia komisioarentzat

  

      Sagardotegi denboraldia amaitu arren, sagardotegira joateko asmoarekin dabiltza komisiokideak. Duela bi aste egindako bileran erabaki bezala, maiatzaren 5ean sagardotegira joateko asmoa dago. Autobusa komisioaren esku eta bazkaria bakoitzaren poltsikotik. Gogoratu komisiokideez gain lagunak, etsaiak eta batez ere  komisiokide berriak izango direnak gonbidatuta daudela. Beraz nora joan, bazkalostean ze plan egin eta abar erabakitzeko erantzunen atalean proposamenak idatzi. Txoooootx! 

----------

Azken Portua

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara. Koloretako taupaden leihoa da hau. Zabalik dago Amelie guztientzat.

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution